Kenkari fiskalak ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako (I+G+b)

Kalifikazio fiskalaren txostena eskatzea I+G+b proiektuetarako

Oinarrizko informazioa

I+G+b jarduerak egiten dituzten entitateentzat.

I+G+b jarduerak egiten dituzten entitateek baliatzen ahalko dute sozietateen gaineko zergari buruzko foru legean jarduera horietarako aurreikusitako kenkari fiskala. Horretarako, ezinbestekoa da I+G+b Zerbitzuak proiektuaren I+G+b izaerari buruz egindako txostena izatea.

Ez da beharrezkoa prozedura honen bidez txosten bat eskatzea I+G+b Zerbitzuaren deialdietan laguntza bat esleitua duten proiektuetarako (enpresa edo zentroen I+G proiektuak, proiektu estrategikoak).

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

  • 114/2017 Foru Dekretua, sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onesten duena.
  • 26/2016 Foru Legea, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa (2017ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastuei aplikatzekoa).
    Aurreko legearekin alderatuta, hauek dira berritasun nagusiak ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerengatiko kenkariei dagokienez:
    • 61. artikulua. Kenkaria ikerketa eta garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatik. Aurreko 66. artikulua ordezkatzen du.
    • 62. artikulua. Ikerketa eta garapen edo berrikuntza teknologikoko proiektuetan parte hartzea. Berria.
    • 39. artikulua. Zenbait aktibo ukiezinetatik ateratzen diren errenten murriztapena. Aurreko 37. artikulua ordezkatzen du.
    • 78. artikulua. Berariazko itzulketa, ikerketa eta garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatiko kenkariari dagokiona. Aurreko 87. artikulua ordezkatzen du.
  • 72/2014 Foru Agindua, interpretaziorako zenbait irizpide ezartzen dituena ikerketa zientifikoaren eta berrikuntza teknologikoaren jarduerak egiteagatik kenkaria aplikatzeko.
  • 24/1996 Foru Legea, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa. (2016ko abenduaren 31ra arte egindako gastuei aplikatzekoa).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Proiektuen kalifikazio fiskalari buruzko gaiak ebazteko:
S4
 Proiektu Estrategikoen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 4. solairua
"Fuerte del Príncipe II" eraikina
31006 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 42 28 83
Helbide elektronikoa: fomento.innovacion@navarra.es

Sozietateen gaineko zergan kenkariak aplikatzeari buruzko auziak ebazteko:
Zergadunaren arreta telefonoa: 948 50 51 52
Helbide elektronikoa: hacienda.tributaria.navarra@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time