Aseguru-primen gaineko zerga. Urteko laburpen-aitorpena (480 eredua)

Oinarrizko informazioa

Honako hauek beharturik daude urteko aitorpen-laburpena aurkeztera: aseguru-entitateak, baldin eta ekitaldian zerga horrek kargatutako eragiketak egin badituzte; eta, zergadunaren ordezko gisa, Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen batean helbideratuak dauden aseguru-entitateen ordezkari fiskalak, baldin eta, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoaren arabera, zerga hori ordainaraztea Foru Komunitateari badagokio.

Tramitazioa

Epea:

480 eredua urtero urtarrilaren 1etik urtarrilaren 31ra bitartean aurkeztu behar da, aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.