Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga. Autolikidazioa (366 eredua)

Oinarrizko informazioa

Eredu hau aurkeztu beharko dute honako hauek:

  • Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoak, toki-entitateen ordezkari gisa.
  • Hondakinak errausten diren instalazioen edo hondakindegien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko juridikoen edo nortasun juridikorik gabeko erakundeen ordezko gisa, hondakinak zuzenean entregatzen dituztenean hondakindegian ezabatzeko edo errausteko.
  • 19/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita 366 eredua, “Hondakinak hondakindegietan uztearen eta hondakinen errausketaren eta koerrausketaren gaineko zerga. Autolikidazioa” izenekoa, eta arautzen baita zergaren lurralde-erregistroan inskribatzea.
  • Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legea.

Tramitazioa

Epea:

Aitorpen-likidazioa aurkeztu beharko da hiruhileko bakoitzaren hurrengo hilabeteko lehen hogei egun naturaletan. Hala ere, bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenen kasuan, epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n amaituko dira, hurrenez hurren.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Eredu hau, nahitaez, telematikoki aurkeztu behar da, Interneten bitartez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.