Epea:
- Sortzapen-data ondorengo 6 hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko da dokumentazioa eta, hala badagokio, zerga ordaindu.
- Heriotza Espainiatik kanpo gertatzen bada, epe hori 10 hilabetekoa izango da.
Jarraibideak:
Dokumentazioa
"660 ISD eredua. Oinordetzak. Aitorpena" izeneko agiria telematika bidez tramitatuz gero:
- Agiri pribatu batean dokumentatu bada oinordetza, aurkezteko datu-orrian ("Agiriak erantsi" botoian), nahitaez, agiri hauen kopia eskaneatua aurkeztu behar da:
Halaber, onura fiskalen bat aplikatu bada, hori aplikatzeko eskubidea frogatzeko agiriak ere aurkezten ahal dira.
- Eskritura publiko baten bidez dokumentatu bada oinordetza, aurkezteko datu-orrian ("Agiriak erantsi" botoian), nahitaez, honako hauek aurkeztu behar dira:
- Jaraunspena onartzeko eskritura publikoaren kopia soila.
Halaber, onura fiskalen bat aplikatu bada, hori aplikatzeko eskubidea frogatzeko agiriak ere aurkezten ahal dira.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoetako edozeinetan agiri hauek aurkeztu behar dira:
660 ISD eredua. Oinordetzak. Aitorpena izeneko agiria, beteta; horrekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira nahitaez:
- Jaraunspenaren onarpena eskritura publiko baten bidez dokumentatu bada:
- Lehen kopia eta kopia soila.
- Jaraunspenaren onarpena agiri pribatu baten bidez dokumentatu bada:
Halaber, onura fiskalen bat aplikatu bada, hori aplikatzeko eskubidea frogatzeko agiriak ere aurkezten ahal dira.