Prestakuntza eskaintza helduek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortzeko, haien ezaugarri eta beharretara egokituriko ikastaro presentzialen zein urrutiko ikastaroen bitartez
18 urtetik gorako pertsonak edo ikastaroa hasten den urte naturalean adin hori betetzen dutenak.
Salbuespenez, 16 urtetik gorakoak, baldin eta lan kontratu bat badute edo errendimendu handiko kirolariak badira.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Ikasketen antolaketa
Helduen Bigarren Hezkuntza (HBH) lau hileko lau ikastarotan banatuta dago.
Ezagutzaren eta eskuratutako esperientzien hasierako balorazioa
HBHra lehen aldiz sartzen diren pertsonei ikaskuntzen hasierako balorazioa (IHB) eginen zaie matrikula gauzatu baino lehen. Horrela, beren ezagutza eta gaitasunetarako maila egokiena esleituko zaie eta HBH osatzeko zein modulu egin behar dituzten zehaztuko da. Pertsonek ez dituzte egin beharko esleitu zaien mailaren aurretik ematen diren moduluak.
Lehen Hezkuntzako 6. mailaren baliokideak edo hortik gorakoak diren prestakuntza ziurtagiri ofizialak izanez gero, baliokidetasun taulak aplikatuko dira.
Ziurtagiririk izan ezean edo Lehen Hezkuntzako 6.a baino maila baxuagokoak badira, proba objektibo bat eta elkarrizketa pertsonala eginen dira ikaslearen prestakuntza ibilbidea finkatzeko.
Modalitateak
HBH presentziala:
Ikasleek matrikulatu diren moduluen eskoletara erregulartasunez joan beharko dute.
Asteko ordutegia 15 ordukoa izanen da, bost moduluetarako.
Urrutiko HBH:
Irakasleek arreta emanen diete ikasleei taldekako tutoretza presentzialen bidez (ikasturte hasieran ezarritako programa baten arabera ikasgaiaren oinarrizko alderdiei eusteko), eta orientazioko banakako tutoretzen bidez (telefonoz, modu telematikoan edo aurrez aurre).
Ikasleek tutore bat izanen dute esleituta modulu bakoitzeko. Tutoretzetara joatea borondatezkoa da.
Félix Urabayen NHBHI da ikasketa hauek ematen dituen ikastetxea. Ikasgela birtual bat du, ikasgaien hezkuntza baliabideak eta komunikazio tresnak dituena (posta, foroak, txata) ikasleen ikaskuntza prozesua errazteko.
Ikasleek beren lan autonomoa bideratuko duen lan gida/agenda bat izanen dute.
Ikastetxeak
HBH presentziala
Iruñeko Félix Urabayen NHBHI
Bartolomé de Carranza kalea, 5
Telefonoa: 848 430 420
Ikasketa hauetan izena emateko beharrezkoa den dokumentazioari buruzko informazioa ikastetxeetako idazkaritzetan edo haien webguneetan eskuratu daiteke.
Araudia keyboard_arrow_down
54/2025 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean helduentzako Oinarrizko Hezkuntzari dagozkion irakaskuntzen antolaketa, ezarpena eta ordutegia eta irakaskuntza horietako ikasleen ebaluazioa, maila igoera eta titulazioa arautzen dituena.
51/2025 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko helduentzako Oinarrizko Hezkuntzaren antolamendua arautzen duena eta curriculuma ezartzen duena.
Tramitazioa
Matrikula egin keyboard_arrow_down
Epea:
Izena emateko epeak "Deskribapena" atalean zehazten dira.
Jarraibideak:
Matrikula ikastetxe bakoitzeko idazkaritzan egingo da.