Izapide hau erabiltzen da industria-segurtasunaren erregelamenduek araututako jardueretan aritzen diren zerbitzu-enpresen gaikuntza lortzeko eta enpresa horiek Industria Erregistro Integratuan inskribatzeko. Halaber, erabiltzen da jatorrizko adierazpenean jasotako datuetako edozein aldaketa jakinarazteko, bai eta jarduera eten dela jakinarazteko ere
Prozedura enpresa hauei aplikatzen zaie:
Egoitza soziala Nafarroan dutenak.
Nafarroan jardun nahi dutenak eta Europar Batasuneko beste estatu batean kokatuta daudenak, Espainiako lurraldean establezimendurik izan gabe.
Jarduera hastea, datuak aldatzea edo etetea jakinaraztea
1. Sozietate-egoitza Nafarroan duten enpresak:
Jarduera hasteko, erantzukizunpeko adierazpen bat bete eta sinatu beharko duzu jarduera bakoitzeko (hautatu dagozkionak) eta aurkeztu “Tramitazioa” atalean:
355/2024 Errege Dekretua, ITC AEM 1 "Igogailuak" Jarraibide Tekniko Osagarria onartzen duena, igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea arautzen duena
355/2024 Errege Dekretuari buruzko gida. Errege Dekretu horren bidez, igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea arautzen dira
837/2003 Errege Dekretua, jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren "MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarriaren testu berri aldatua eta bategina onesten duena, garabi mugikor autopropultsatuei buruzkoa.
836/2003 Errege Dekretua, jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren “MIE-AEM-2” jarraibide tekniko osagarri berri bat onesten duena, obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.
223/2008 Errege Dekretua , goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra bitarte) onesten dituena.
337/2014 Errege Dekretua, goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena.
809/2021 Errege Dekretua, presio-ekipoen erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
552/2019 Errege Dekretua, hozkuntzako instalazioen segurtasunaren erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
919/2006 Errege Dekretua, gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik 11ra) onesten dituena.
365/2005 Errege Dekretua, MI‑IP05 jarraibide tekniko osagarria (Petrolio-produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak) onesten duena.
298/2021 Errege Dekretua, industria segurtasunaren arloko erregelamendu-arau batzuk aldatzen dituena.
115/2017 Errege Dekretua, arautzen duena nola merkaturatu eta eskuztatu behar diren gas fluordunak eta gas horietan oinarritutako ekipoak, eta nola lortu behar duten ziurtapena gas horiek erabiltzen dituzten profesionalek, eta ezartzen dituena gas fluordunak sortzen dituzten jarduerak egiten diren instalazioek bete beharreko baldintza teknikoak.