Enpresen gaikuntza industria-segurtasunaren arloko jarduera arautuak egiteko

Honako hauekin jarduten duten enpresak: presioko ekipoak, gasa, suteen kontrako babesa, petrolioa, hozkuntza, igogailuak, garabi mugikorrak, dorre-garabiak, berokuntza, goi tentsioa eta behe tentsioa

Oinarrizko informazioa

  • Instalazio-enpresak
  • Mantentze eta artapen lanak egiten dituzten enpresak
  • Konponketa-enpresak
  • Gas-aparatuak abian jartzen dituzten enpresak

Kontsulta: Industria Erregistro Integratua (Industria, Energia eta Turismo Ministerioa)

Prozeduraren urratsak:

  • Adierazpena aurkezten ez bada, adierazpeneko datu guztiak zehatzak ez badira edo batzuk faltsuak badira, edo daturen bat falta bada, Administrazioak ebazpen baten bidez deklaratuko du enpresak ezin duela jarraitu jarduera egiten eta, bidezkoa bada, aldi baterako desgaikuntza ezarriko dio.
  • Enpresari edozein unetan eskatzen ahalko zaio administrazioaren aurrean aurkezteko baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, horiek egiaztatu, ikuskatu eta kontrolatzeko.
  • Administrazioak ofizioz inskribatuko du enpresa Industria Erregistro Integratuan.

1. Sozietate-egoitza Nafarroan duten enpresak:

Jarduera hasteko, erantzukizunpeko adierazpenaren bi ale aurkeztu beharko dira; hona ereduak (hautatu egokia):

(*) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko apirilaren 16ko 517/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluaren 4. apartatuan ezartzen denaren itzalpean dauden aparatuak eta sistemak instalatzen, mantentzen edo konpontzen dituzten enpresek gas fluordunak eta horietan oinarritutako ekipoak erabiltzeko ziurtagiria eduki beharko dute.

Industria Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria edo egiaztagiria lortzeko, erantzukizunpeko adierazpenarekin batera tasa ordaindu delako frogagiria aurkeztu beharko da (30 euro).

2. Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo gaitutako enpresak
Estatuko lurraldeko beste administrazio eskudun batzuek gaitutako enpresek jarduera egiten ahalko dute bestelako baldintza eta betekizunik bete gabe.

Gaikuntza aztertu nahi izatera, sartu Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren web orrian: Industria Erregistro Integratua

3. Jarduera aske egiteko araubidean egiten duten enpresak (Europar Batasuneko beste estatu batean establezimendua duten enpresak):

Jarduera hasteko, jarduera aske egiteko araubideko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

Lehen erantzukizunpeko adierazpenean jakinarazitako daturen bat aldatu dela edo jarduerari utzi zaiola jakinarazteko, erantzukizunpeko beste adierazpen bat aurkeztu beharko da hilabete iragan baino lehen.

Araudi orokorra:

  • 355/2024 Errege Dekretua, ITC AEM 1 "Igogailuak" Jarraibide Tekniko Osagarria onartzen duena, igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea arautzen duena
  • 355/2024 Errege Dekretuari buruzko gida. Errege Dekretu horren bidez, igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea eta dagoen igogailu-parkearen segurtasuna handitzea arautzen dira
  • 837/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (BOE, 170. zk., 2003-07-17), Jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren "MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarriaren testu berri aldatua eta bategina onesten duena, garabi mugikor autopropultsatuei buruzkoa. 
  • 836/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa (BOE, 170. zk., 2003-07-17), Jasotze eta mantenurako gailuen Erregelamenduaren “MIE-AEM-2” jarraibide tekniko osagarri berri bat onesten duena, obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa. 
  • 223/2008 Errege Dekretua otsailaren 15ekoa (BOE, 68. zk., 2008-03-19), Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra bitarte) onesten dituena.
  • 337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa (BOE, 139. zk., 2014-06-09), Goi tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena.
  • 842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa (BOE, 224. zk., 2002-09-18), Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena. 
  • 809/2021 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa (BOE, 243. zk., 2021-10-11), presio-ekipoen erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
  • 552/2019 Errege Dekretua, irailaren 27koa (BOE, 256. zk., 2019-10-24), hozkuntzako instalazioen segurtasunaren erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
  • 919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, (BOE, 211. zk., 2006-09-04), gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak (ICG 01etik 11ra) onesten dituena. 
  • 365/2005 Errege Dekretua, apirilaren 8koa (BOE, 100. zk., 2005-04-27), MI‑IP05 jarraibide tekniko osagarria (Petrolio-produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak) onesten duena. 
  • 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa (BOE, 139. zk., 2017-06-12), suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua onesten duena.
  • 1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa (BOE, 207. zk., 2007-08-29), eraikinetako instalazio termikoei buruzko erregelamendua onesten duena. Aldaketak: 249/2010 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa (BOE, 67. zk., 2010-03-18); 238/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa (BOE, 89. zk., 2013-04-13).
  • 560/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 7koa, industria segurtasunaren arloko erregelamendu-arau batzuk aldatzen dituena 17/2009 Legera eta 25/2009 Legera egokitzeko (BOE, 125. zk., 2010-05-22); akatsen zuzenketa (BOE, 149. zk., 2010-06-19) eta (BOE, 207. zk., 2010-08-26).
  • 298/2021 Errege Dekretua, apirilaren 27koa (BOE, 101. zk., 2021-04-28), industria segurtasunaren arloko erregelamendu-arau batzuk aldatzen dituena.
  • 115/2017 Errege Dekretua, otsailaren 17koa (BOE, 42. zk., 2017-02-18), arautzen duena nola merkaturatu eta eskuztatu behar diren gas fluordunak eta gas horietan oinarritutako ekipoak, eta nola lortu behar duten ziurtapena gas horiek erabiltzen dituzten profesionalek, eta ezartzen dituena gas fluordunak sortzen dituzten jarduerak egiten diren instalazioek bete beharreko baldintza teknikoak.

Berariazko foru araudia:

  • 152/2013 Foru Agindua, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Industria Erregistroa sortzen duena (NAO, 94. zk., 2013-05-20).

Tramitazioa

Epea:

Erantzukizunpeko adierazpenaren aldaketa edo jarduerari uztea hilabete iragan baino lehen jakinarazi beharko da.

Erantzukizunpeko adierazpenak mugaegunik gabeko gaikuntza ematen du Espainiako lurralde osorako aurkezten denetik.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

Erantzukizunpeko adierazpenaren aldaketa edo jarduerari uztea hilabete iragan baino lehen jakinarazi beharko da.

Erantzukizunpeko adierazpenak mugaegunik gabeko gaikuntza ematen du Espainiako lurralde osorako aurkezten denetik.

Jarraibideak:

Internet bidez tramitatu behar da nahitaez (ziurtagiri digitala behar da).

  1. Adierazi ea zeure izenean (enpresaren ziurtagiriaren bidez) edo beste norbaiten ordezkari gisa ari zaren (hala bada, "Ordezkatzen dudanetako bat aukeratu nahi dut" eta enpresa aukeratu behar dituzu). Klikatu "Jarraitu".
  2. Enpresaren IFK ageri den pantaila bat agertuko da.
  3. Hirugarren fitxan ("Jardueren erregistroa") PDF bat agertuko da. Klikatu bertan, eta ireki fitxategia. Orain, inprimatzen eta gordetzen ahalko duzu.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 427 069 / 848 426 474
Posta elektronikoa: carnes@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.