Helduei zuzendutako Lanbide Heziketa erdipresentziala

Oinarrizko informazioa

Pertsona helduak:

Izena emateko eskaera bakarra egin daiteke ikastetxe eta ziklo bakar batean:

  • Erizaintzako zainketa osagarrietako teknikaria
    • CI Politécnico de Estella. Estella-Lizarra
    • CI Escuela Sanitaria Técnico Profesional de Navarra - ESTNA
    • CIP ETI Central de Tudela
  • Administrazioko eta finantzetako goi-mailako teknikaria
    • CIP Donapea IIP
  • Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria
    • CI Escuela de Educadoras/es - Hezitzaile Eskola II

Lanbide Heziketa malgua da, helduei irakaskuntza horietan sartzeko aukera ematen diena.

Zikloari buruzko informazio zehatza izateko (ordutegia, irakaskuntzen garapena eta antolaketa), zikloa ematen den ikastetxean kontsultatu behar da.

Onarpen-prozesua

Plaza baino eskabide gehiago egonez gero, onarpen-prozesua arautzen duen ebazpenean ezarritako lehentasun-irizpideak aplikatuko dira.

Aurrez aurreko izen-ematea:

Izena emateko formularioa

Aukerako dokumentazioa:

Aurkezten bada, onarpen-baremorako kontuan hartuko da.

  • Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria, gutxienez urtebeteko antzinatasuna duena, edo
  • Azken 5 urteetan Nafarroako enpresetan gutxienez urtebeteko lanaldi osoko lan-esperientzia izan duela egiaztatzea:
    • Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiriaren fotokopia, honako datu hauek jasotzen dituena: enpresa, lan-kategoria (kotizazio-taldea) eta kontratazio-aldia edo, nolanahi ere, "Langile Autonomoen Araubide Bereziko" kotizazio-aldia.

Azalpen-oharra: erroldatzea edo esperientzia egiaztatzea aurkeztu behar da. Ez da beharrezkoa bi gauzak aurkeztea, baremoari begira balio bera baitute.

  • 582/2026 Ebazpena, 2026-2027 ikasturterako ikastetxe publikoetan lanpostu hutsak eta plaza libreak esleitzeko prozesua garatzeko jarraibideak onartzen dituena, Nafarroan Lanbide Heziketako modalitate erdipresentziala egiteko.
  • 289/2026 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatean, 2026-2027 ikasturterako, ikastetxe publikoetan, D mailako lanbide heziketako modalitate erdipresentzialeko eskaintzetan onartzeko prozesuaren eskaintza ezarri eta egutegia onartzen duena.
Harremanetan jartzeko

Lanbide Heziketako ikastetxe Publikoak

  • C.I. Escuela de Educadoras/es Hezitzaile Eskola I.I.
    Iruña
    Telefonoa: 848 430 970
  • Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala (ESTNA)
    Iruña
    Telefonoa: 848 431 060
  • C.I. Politécnico de Estella
    Lizarra
    Telefonoa: 948 550 412
  • C.I.P. ETI
    Tutera
    Telefonoa: 848 430 140
  • C.I.P. Donapea IIP
    Iruña
    Telefonoa: 948 198 653

Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Telefonoak: 848 426 036 / 848 426 628 / 848 433 638 / 848 430 626 / 848 428 981 / 848 426 646 / 848 426 597 / 848 423 232 / 848 426 549 (8:30etik 14:30era)
Posta elektronikoa: ordenafp@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.