Erretiroagatiko kotizazio gabeko pentsioa eskatzea

Prestazio ekonomiko bat, doako laguntza mediko-farmazeutikoa eta gizarte-zerbitzu osagarriak bermatzen zaizkie premiak dituzten 65 urtetik gorako herritar guztiei, batere kotizatu ez badute ere edo behar adina kotizatu ez badute ere.

Oinarrizko informazioa

Nazionalitate espainiarra duten eta Espainian egoiliar izateko lege-baimena duten atzerriko herritarrak, baldin eta ondorengo eskakizunak betetzen badituzte:

  • 65 urtetik gorako pertsonak izatea.
  • Gutxienez hamar urtez espainiar lurraldean bizi izandakoa izatea, eskatzaileak hamasei urte bete zituen egunetik hasi eta pentsioaren sortzapen egunera bitartean; horietatik bi urte, eskabidea egiten den dataren aurreko biak izan behar dira.
  • Diru-sarrera nahikorik ez duten pertsonak. Ez izate horren urteko zenbaketa aldakorra da, eta urtero ezartzen du Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak. 2023ko zenbaketan, ulertzen da diru-sarrera nahikorik ez dagoela urteko errentak edo diru-sarrerak 6.784,54 eurotik beherakoak direnean.
  • Eskatzailea bizi baldin bada berarekin ezkontza bidez edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunezko harremanen bidez lotutako beste pertsona batzuekin, diru-sarrera horien baturak ez du gainditu behar ezarritako baliabideen muga.

65 urtetik gorako herritar guztiei eta beharrizan-egoeran daudenei prestazio ekonomikoa, doako laguntza mediko-farmazeutikoa eta gizarte-zerbitzu osagarriak bermatzen dizkie, nahiz eta kotizatu ez edo nahikoa ez izan.

  • ​​Gizarte Segurantzaren pentsioak dira; Nafarroako Foru Komunitateari transferituta dago pentsio horiek kudeatzeko eskumena.
  • Urtero aldatzen da zenbatekoa, Gizarte Segurantzaren pentsioen balio handitzearekin.
  • Jasoko den zenbatekoa baremo baten araberakoa da (eskatzailearen beraren diru-sarrerak, bizikidetzako unitate ekonomikoaren diru-sarrerak, odol-ahaidetasun maila...).

Informazio gehiago.

Prozeduraren urratsak:

  • Behin eskabidea Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Kotizazio Gabeko Pentsioen Bulegora iristen denean, espedientean jasotako dokumentazioa ebazpena emateko eskatutakoa den egiaztatuko da.
  • Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa ez edo okerra bada, beharrezko informazioa eskatuko zaio interesdunari (NAN agirien fotokopiak, kontratuak, azken kitatzeak, nominak...), edo zuzenean organismo ofizialei (errolda- edo bizikidetza-ziurtagiriak, Estatuko Enplegu Agentziaren prestazioak...).
  • Behin dokumentazio guztia dagoenean, espedientearen ebazpena emango da, baremoa eta indarrean dagoen legeria aplikatuz; ondoren, interesdunari bidaliko zaio ebazpenaren kopia, eta adieraziko zaio, ebazpenarekin ados egon ezean, erreklamazioa egiteko legezko epeak zeintzuk diren eta zein organismotara zuzendu behar duen erreklamazioa.
  • Eskabidea berariazko inprimakian, behar bezala beteta.
  • Errolda-ziurtagiria (udaletxean eskatzen da).
  • Bizikidetza-ziurtagiria.
  • Eskatzailearen eta harekin bizi diren kide guztien NAN agirien fotokopia. Atzerritarren kasuan: Pasaportearen eta Espainiako bizileku-txartelaren, baimenaren edo frogagiriaren fotokopia; bizilekuari dagokionez, egungo bizilekuarena eta alegatutako aldietan izandako bizilekuarena.
  • Ezgaitasunen bat izatekotan, eskatzailea legez ezgaitzen duen ebazpen judiziala eta tutorearen izendapena.
  • Eskatzailearen diru-sarreren frogagiria eta, hala badagokio, bizikidetzako unitate ekonomikoarena.
  • Transferentzia bidezko ordainketarako eskabidea

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Harremanetan jartzeko

Kotizazio gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako bestelako Neurrien Atala
González Tablas kalea 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Fax zenbakia: 948 240 108
Helbide elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es / nepen@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time