Sarrera
Diruz laguntzen dira eraikinak edo etxebizitzak hobetzeko birgaitze-obrak, honako hauek barne:
- Eraikinaren segurtasuna eta egoera ona.
- Energia aurreztea.
- Etxebizitzaren bizigarritasuna hobetzea.
- Irisgarritasuna.
- Etxebizitzak 120 m2-ra arte handitzea.
- Etxebizitza berriak sortzea lehendik dauden etxebizitzak eta lokalak zatitzean edo batzean.
- Berokuntza zentraleko sistemen efizientzia hobetzea.
Ez dute dirulaguntzarik jasoko etxebizitzen edo eraikinen barruko akaberek, salbu eta eraikina babesteko obrengatik beharrezkoa bada.
Baldintzak:
- Etxebizitzak ohiko bizileku iraunkorra izan behar du.
- Eraikinak 25 urte baino gehiago izan behar ditu.
- Aurrekontuak 2.000 eurotik gorakoa izan behar du etxebizitza bakoitzeko.
- Obrek hasi gabe egon behar dute. Behin-behineko kalifikazioaren datatik zenbatuta, sei hilabeteko epean hasi behar dira, eta 36 hilabeteko epean amaitu.
- Aurrekontu babesgarria 15.000 eurotik gorakoa ez duten obra txikien kasuan, obrei ekiten ahal zaie behin-behineko kalifikazioaren eskaera aurkeztu eta gero, kalifikazio hori lortu gabe.
- Obrak amaitzeko gehieneko epea 9 hilabetekoa izanen da behin-behineko kalifikazioaren eskaera aurkezten den egunetik.
- Behin betiko kalifikazioa eskatzeko gehieneko epea 12 hilabetekoa izanen da egun beretik; ez da luzapenik onartuko.
- Dirulaguntza emateko, kontuan hartuko dira sustatzailearen familiaren diru-sarrera haztatuak, sustatzailearen adina eta eraikinaren antzinatasuna (araudian ezarritako betebeharren arabera).
Prozeduraren urratsak:
- Laguntza eta behin-behineko kalifikazioa eskatzea. Aldi berean egiten dira.
- Birgaitze-obrak egitea.
- Behin betiko kalifikazioa (behin-behineko kalifikazioaren eta behin betikoaren arteko gehieneko epea 36 hilabetekoa da, obra txikietan izan ezik).
- Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena.
Eskualdatuz gero (heriotzagatik izan ezik), behin betiko kalifikazioa eman zenetik 10 urte iragan baino lehen, lortutako laguntzak itzuli beharko dira.
Dirulaguntza motak:
1. Partikularrentzako dirulaguntzak
Laguntzak familiaren diru-sarreren araberakoak dira, errenta egokiagatiko erosahalmen-nahikotasunaren indizea (SARA) kontuan hartuta. Kontsultatu SARA indizearen kalkulagailuan.
| Eraikinaren edo onuradunaren ezaugarriak |
Errenta egokiagatiko erosahalmen-nahikotasuna halako 2,5, gehienez |
Errenta egokiagatiko erosahalmen-nahikotasuna halako 3,5, gehienez |
|
25-50 urteko eraikina
|
%10 |
%5 |
|
50 urte baino gehiagoko eraikina
|
%20 |
%10 |
| 35 urtetik beherakoak edo 65 urtekoak edo hortik gorakoak |
%45 |
%30 |
| Etxebizitza egokitzea % 40ko desgaitasuna edo handiagoa duen norbaitentzat |
%50 |
%40 |
| Lehentasunez birgaitu beharreko arean dauden eraikinak |
%45 |
%30 |
| Esku-hartze orokorreko proiektu batean sartutako eraikinak |
%50 |
%40 |
Dirulaguntza hau handitzen ahalko da, kasu hauetan (ezin dira metatu):
- Familia ugaria, kategoria orokorra: % 5 gehiago
- Familia ugaria, kategoria berezia: % 10 gehiago
- Terrorismoaren biktimak, etxebizitza egokitzeko: % 5 gehiago
- Genero-indarkeriaren biktimak: % 5 gehiago
- Gizarteratze-errenta jasotzen duten familia-unitateak: % 5 gehiago
2. Auzokideen erkidegoentzako dirulaguntzak, eraikinak birgaitzeko obrak egiteko. Bi motatakoak izan daitezke:
- Auzokideen erkidegoentzako laguntzak, 25 urte baino gehiagoko eraikinetan oztopoak kentzeko.
| Jarduketa mota |
Laguntzaren ehunekoa |
Gehieneko dirulaguntza, etxebizitza bakoitzeko |
| Igogailurik gabeko eraikina, oztopo guztiak kentzeko |
%60 |
10.000 euro (13.000 euro, 11 etxebizitza baino gutxiagoko eraikinetan) |
| Igogailua duen eraikina, oztopo guztiak kentzeko |
%40% |
6.000 euro |
| Igogailurik gabeko eraikina, oztopo guztiak kendu gabe |
%40% |
7.000 euro |
| Igogailua duen eraikina, oztopo guztiak kendu gabe |
%20% |
3.000 euro |
| Integrazio globaleko proiektuak |
% 5 gehiago |
|
- Auzokideen erkidegoentzako laguntzak, inguratzaile termikoa edo energia-efizientzia hobetzeko 25 urte baino gehiagoko eraikinetan.
| Jarduketa mota |
Laguntzaren ehunekoa |
Gehieneko dirulaguntza, etxebizitza bakoitzeko |
| Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzea |
%50 |
12.500 euro |
| Inguratzaile termikoa hobetzea esku-hartze orokorreko proiektuetan |
%50 |
14.000 euro |
| Instalazio termiko zentralizatuen efizientzia hobetzea |
%40 |
6.000 euro |
| Etxebizitzen barrengo berokuntza-instalazioari eraztunak jartzea kontagailua instalatzeko |
%20 |
3.000 euro |
3. Alokairura bideratutako etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzak.
| Eraikin mota |
Laguntzaren ehunekoa |
Gehieneko zenbatekoa |
| 50 urte baino gehiagoko eraikina, lehentasunez birgaitu beharreko area batean dagoen |
% 40 |
428,63 euro, metro koadro erabilgarriko |
| 25 urtetik gorako eraikina, lehentasunez birgaitu beharreko area batean dagoena |
% 11 |
115,40 euro, metro koadro erabilgarriko |
| 50 urte baino gehiagoko eraikina |
% 22 |
230,80 euro, metro koadro erabilgarriko |
| 25 urte baino gehiagoko eraikinak eta etxebizitzak |
% 11 |
115,40 euro, metro koadro erabilgarriko |
Alokairura bideratutako etxebizitzen birgaitze babestuak baldintza espezifiko hauek bete behar ditu:
- Urteko errenta ezin da izan azalera bereko babes ofizialeko etxebizitza baten prezioa baino handiagoa.
- Gehieneko dirulaguntza 12.000 eurokoa izanen da etxebizitza bakoitzeko.
- Etxebizitza alokatuta dagoela justifikatu behar da, behin betiko kalifikazioa lortzen denetik urtebete iragan baino lehen.
- Etxebizitzak gutxienez 10 urterako alokatu behar dira.
- Errentariak alokairua eteten badu, errentatzaileak aukera du etxebizitza berriz alokatzeko, dirulaguntza itzultzeko edo etxebizitza alokairuen poltsan sartzeko.
- Ulertuko da etxebizitza ez dagoela alokatuta, baldin eta PFEZaren aitorpenean ez bada agertzen diru-sarrera gisa.
4. Amiantoa kentzeko dirulaguntza osagarriak.
1.000 euroko laguntza, etxebizitza bakoitzeko, eta gehienez 18.000 euro eraikin bakoitzeko.