Elkarteen erregistroa

Aukera ematen du Erregistroan inskribatzeko elkarte berrien eraketa, helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan eta beren jarduerak nagusiki Nafarroan egin gogo dituztenena

Oinarrizko informazioa

Elkarte bat sortu nahi dutenak

Informazioa emateko dokumentua

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskaeraren azterketa: Elkarteen Erregistroak dokumentuak zuzentzeko eskatzen ahalko dio Elkarteari. Hala egiten bada, ebazteko epea eten eginen da. Emandako epea pasatuta, zuzenketak egin ez badira, jarduketak artxibatu eginen dira, eta prozedura bertan behera utziko da.
  2. Eskaerari buruzko ebazpena: eskaera ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori organo eskudunaren erregistroan sartzen denetik hasita.
  3. Epean ebazpenik eman ezean: izena emateko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpenik ez badago, inskripziorako eskabidea onartu dela ulertuko da.
  1. Eskabide orokorra, hendakariak edo idazkariak sinatua. 
  2. Eraketaren akta: 2 ale, jatorrizkoak eta elkartearen sortzaileek sinatuak (edo haien ordezkariek sinatuak, pertsona juridikoak badira). Gainera:
    • Sortzaileak pertsona fisikoak baldin badira: haien nortasuna egiaztatzen duten agiri ofizialen fotokopiak (bakar-bakarrik horiek aktan sinatu ez badute kontsulta eta egiaztapenerako baimena).
    • Sortzaileen artean baldin badago emantzipatu gabeko 14 urtetik gorako adingaberen bat, haren gaitasuna ordezten duen pertsonaren baimena egiaztatzen duen agiria gehituko da, bien nortasuna egiaztatzen duten agiri ofizialen fotokopiak gehituta (bakar-bakarrik horiek sinatu ez badute kontsulta eta egiaztapenerako baimena).
    • Sortzaileak pertsona juridikoak baldin badira, gehitu beharko da haien ordezkaritza duen pertsona fisikoaren erantzukizuneko aitorpena, non identifikatuko baita kasuko pertsona juridikoa eta egiaztatuko Elkartea eratzeko duen borondatea; gehitu beharko dira, baita ere, ordezkariaren eta ordezkatuaren nortasuna egiaztatzen duten agiri ofizialen kopiak (bakar-bakarrik sinatu ez badute kontsulta eta egiaztapenerako baimena).
  3. Estatutuak: 2 ale, jatorrizkoak eta bazkide sortzaileek sinatuak azken orrian.
  4. Inskripzio-tasaren ordainketa-gutunaren gordekina
  5. Elkartearen egoitza ez bada Elkartearen edo sortzaileren baten jabetzakoa, Lehendakariaren erantzukizuneko aitorpena, non jarriko baitu Elkarteak baduela zuzenbidean askietsitako titulua higiezin hori egoitza gisara erabiltzeko.

Tramitea online bidez eginez gero, eskaneatu eta erantsi beharko dira, erregistroan kalifikatu ahal izateko, Eraketa Aktaren, Estatutuen eta eskatzen den gainerako dokumentazioaren jatorrizko agiriak. Dokumentazioa ontzat kalifikatu ondoren, inskripzioa gauzatzeko, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dituzue nahitaezko sinadurak ere badituztela (sinatu behar dutenek eskuz idatziak edo haien sinadura elektronikoak). PDF artxiboak sinatzeari buruzko informazioa Adobe Reader-ek emana.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: Urte osoan zabalik

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Asociaciones

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time