Elkarteen desegitea eta likidazioa

Honen bidez erregistroan inskribatu daiteke elkarte baten desegitea edota likidazioa

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatutako elkarteak, desegitea erabakitzen dutenak eta, kasua bada, likidazioa gauzatzen dutenak.

  1. Elkarteak honako hauengatik deseginen dira:
  • Estatutuetan aurreikusitako arrazoiengatik.
  • Bazkideek hala nahi dutelako (horretarako antolaturiko batzar orokor batean nahi hori adierazirik).
  • Legez jarduteko epea bukatu delako.
  • Zertarako eratu ziren, helburu hori betea izatea, edo ezinezkoa izatea helburu horri aplikatzea elkartearen jarduna eta baliabideak.
  • Epai judizial irmoa.
  1. Elkartea desegiteak berekin dakar gobernu eta ordezkaritza organoetako titularrak kargutik kentzea eta, hala badagokio, likidazio-aldia irekitzea eta ondoriozko ondarea estatutuetan aurreikusitako destinoan ematea.
  2. Gainera, elkarteen desegitearen ondorioz likidazio-aldia hasten da, eta hori bukatu arte elkarteak nortasun juridikoa mantenduko du eta erregistroan inskribatuta jarraituko du, non behin-behineko baja jasota geldituko baita idatzohar baten bidez. Elkartearen likidazioa gauzatzean bajan emanen zaio behin betiko, eta jasota geldituko da ondasunak nora bideratu diren.
  3. Nolanahi ere, desegiterako orduan elkarteak ez badu ondarerik, likidazioa ez da beharrezkoa izanen, eta jarraian erregistro-orria itxiko da behin betiko.
  4. Desegitea kargua uzten duen gobernu organoak sustatuko du, eta ondorengo likidazioa, horretarako izendatutako likidatzaileek.

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskaera: urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuaren 14. artikulutik 19.era bitarteko artikuluetan eta 27. artikuluan ezarritakoari egokituko zaio. 
  2. Epea: elkarteek HILABETEKO epea izanen dute inskripzioa eskatzeko, elkartea desegiteko egintza edo erabakia hartzen denetik hasita edo, kasua bada, likidazioa gauzatzen denetik hasita.
  3. Dokumentazioaren baliozkotasuna: jatorrizko dokumentazioaren kopia eskaneatuak aurkeztu ahal izanen dira erregistroan kalifikatzeko. Aurkeztutako dokumentazioa ontzat eman ondoren, kasu bakoitzean behar diren jatorrizko dokumentuak aurkezteko eskatuko da.
  4. Eskaera aztertzea: erregistroak eskabideak eta erantsitako dokumentazioa aztertuko ditu, dokumentu inskribagarrien kanpoko formaren legezkotasuna kalifikatuko du, bai eta haien baliozkotasun materiala ere, haietatik eta, hala badagokio, erregistroko idazpenetatik ondorioztatzen denaren arabera, eta egiaztatuko du betetzen direla martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan, urtarrilaren 25eko 3/2023 Foru Dekretuan eta estatutuetan ezarritako baldintzak.
  5. Eskabideko akatsak zuzentzea: eskabideek baldintzak betetzen ez badituzte, interesdunei eskatuko zaie hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko, edo aurkeztutako dokumentazioarekin aurkeztu beharrekoak erantsi edo zuzentzeko.
  6. Eskaera ebaztea: inskripzio eskaera ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera hori foru administrazio publikoko erregistroan sartzen denetik hasita.
  7. Ebazpena epe barruan ez ebaztea: inskribatzeko epea iraganik, ebazpenaren jakinarazpen espresurik ez badago, inskripzio eskaera onartu dela ulertuko da.
  8. Errekurtsoak: ebazpenak inskripzioa atzera botatzen badu, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuaren titularrari zuzendua, ebazpen hori jakinarazi eta hilabeteko epean.

DESEGITEKO, ondorengo likidazioarekin edo likidaziorik gabe:

  1. Eskabide orokorra, sinatua. Eskabidean elkartearen izena, helbidea eta harremanetarako datuak adieraziko dira, bai eta eskabidearekin batera aurkeztutako agirien zerrenda ere.
  2. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuen kopia eskaneatuak aurkezten badira, digitalki sinatutako ziurtagiria ere eman beharko da. Ziurtagiri hori sinatu beharko du elkartean ahalmen hori duenak (eskuarki, idazkariak), edo lehendakariak, elkartearen ordezkari gisa. Bertan adierazi beharko da (sinatzen duenaren erantzukizunpean) aurkeztutako dokumentuak elkartearen esku dauden jatorrizkoen kopia zehatzak direla.
  3. Dokumentuak: Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
  • Ezohiko batzar orokorraren bilera-akta edo ziurtagiria, honako hau adieraziko duena: 
    • Desegiteko erabakia, eta zergatik desegin den.
    • Onespenaren eguna.
    • Desegitea egin dela bat etorriz Estatutuetan erabakiak hartzeko ezartzen diren baldintzekin.
    • Kargua uzten duen organoan, egiaztatzeko eta elkartea ordezkatzeko gaitasuna zutenen sinadurak.
    • Era berean, bi inguruabar hauetako bat gertatu dela adieraziko da:
      • Ondare-gerakina izatea; kasu horretan, honako hauek aipatuko dira: likidatzaileen izendapena eta identitatea, likidazio-aldiaren irekiera eta gerakinarentzat adostutako destinoa, Estatutuetan ezarritakoarekin bat.
      • Ondarerik ez izatea likidazioaren balantzea onetsi ondoren; kasu horretan, ez da beharrezkoa likidazioa egitea.
  • Inskripzio-tasaren ordainketa-gutunaren gordekina (likidazioa egiteke geratzen denean izan ezik).
  1. Erregistroan inskribatuta dagoen Zuzendaritza batzordearen osaera aldatu bada, berritze hori inskribatzeko eskatuko da aldi berean (ikus prozedura hemen: Elkarteen zuzendaritza-batzordeen erregistroa).

LIKIDAZIORAKO, desegitea aldez aurretik erregistratu bada:

  1. Eskabide orokorra, sinatua, non eskatuko baita erregistro-idazpenak deuseztea.
  2. Dokumentuen kopia eskaneatuak aurkezten badira, jatorrizko ziurtagiria aurkeztu beharko da, elkartean ahalmen hori duenak edo hura ordezkatzen duenak egina eta sinatua. Ziurtagiri horretan adieraziko da, sinatzailearen erantzukizunpean, aurkeztutako dokumentuak elkartearen esku dauden jatorrizkoen kopia zehatzak direla.
  3. Dokumentuak: Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
    • Likidazioaren balantzea, likidatzaileek sinatua.
    • Ondare-gerakinaren aplikazioa egiaztatzen duten agiriak.
    • Inskripzio-tasaren ordainketa-gutunaren gordekina.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabili behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Tramitazioa elektronikoa izanen da, eta horretarako 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoak erabil daitezke, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Segurtasun integratua
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2 - behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Helbide elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de la disolución de asociaciones

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time