Ekoizpen integratua produktu bereiziak lortzeko metodo bat da, kontsumitzaileari elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatuz eta ingurumena babestuz, ekoizpen-bitartekoak zentzuz erabiliz (lurzorua, ura, haziak, ongarriak, makineria eta fitosanitarioak)
Edozein pertsona fisiko edo juridiko, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritza produktuak lortu edo eraldatzen dituena eta bere ekoizpenak merkataritza aldetik bereizi nahi dituenak.
Aitortutako ziurtapenerako eta kontrolerako entitate batean izena eman dela dokumentu bidez egiaztatzea (bi kasuetan).
Aldaketa eta baja:
Izen-ematea zabaldu nahi bada jadanik izena emandako laboreak ez diren beste batzuetan, aurreko atalean aipatutako eskabide-fitxak berriro erabiliko dira, zein laboretan (guztietan) izena emanda egon nahi den adierazita.
Izen-ematearen beste alderdiren bat aldatzea eskatu nahi bada edo baja eman nahi bada, instantzia orokor bat aurkeztuko da eta hartan argi adieraziko zein den eskabidearen arrazoia eta, kasua bada, hori egiaztatzen duten dokumentu osagarriak aurkeztuko dira.
Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua - INTIA ziurtapena
Serapio Huici etorbidea, 22. Perituen eraikina
31610 Atarrabia
Telefonoa: 948 013 040
Posta elektronikoa: certificacion@intiasa.es
Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala
González Tablas kalea, 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 239
Posta elektronikoa: spsv@navarra.es