Meatzaritzako jardueren segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentua (SOD) eguneratzea

Oinarrizko informazioa

Meategiak eta baliabide geologikoak arakatzen, ikertzen, ustiatzen, ematen edo tratatzen dituzten enpresak.

Sinatuta egon behar duten dokumentuak digitalki sinatuta edo ESKANEATUTA erantsi behar dira, paperean sinatu ondoren.

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoak 20 Mb-ko muga du dokumentu bakoitzeko, eta, beraz, hainbat dokumentu aurkez daitezke (printzipioz, ez dago mugarik), betiere dokumentu bakoitzak 20 MB-ko tamaina gainditzen ez badu. Tamaina handiagoko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, bi aukera daude:

  • Dokumentu hori hainbat zatitan zatitzea, zati bakoitzak 20 MB baino gutxiago har ditzan.
  • Kasu hauetarako berariaz garatutako CONSIGNA, tresna erabiltzea, eta dokumentuak biltegiratu ondoren programa horrek eskaintzen duen lokalizatzailearen zenbakia eta gakoa eskabidean jakinaraztea.

Planoren bat 20 MB baino gehiagokoa bada, ezin da CONSIGNA erabili, PDFak baino ezin baitira erantsi. Kasu horretan, jar zaitezte harremanetan meatzaritzan eskumena duen organoarekin, irtenbiderik egokiena bilatzeko.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

  • TED/723/2021 Agindua, Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorraren 02.0.02 jarraibide tekniko osagarria, "Langileak babestea arnasteko moduko hauts eta zilize-kristaletatik", onesten duena.
  • 286/2006 Errege Dekretua, langileen osasuna eta segurtasuna zaratarekin lotutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa.
  • ITC/101/2006 Agindua, erauzketa-industriarako segurtasun eta osasunari buruzko dokumentuaren gutxieneko edukia eta egitura arautzen dituena.
  • 1311/2005 Errege Dekretua, langileen osasuna eta segurtasuna bibrazio mekanikoek eragindako edo eragin ditzaketen arriskuen kontrako babesari buruzkoa.
  • 1389/1997 Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baitira meategiko jardueretan aritzen diren langileen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko xedapenak.
  • 863/1985 Errege Dekretua, Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauei buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duena, eta aurreko Erregelamendua garatzen duten jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituzten ministerio-aginduak.

Tramitazioa

Epea:

  • A sekzioko segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentuak: urtero, otsailaren 1etik martxoaren 31ra arte.
  • C sekzioko segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentuak (emakidak eta ikerketa-proiektuak): urtero, urtarrilaren 1etik 31ra arte.
  • B sekzioko segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentuak: urtero, otsailaren 1etik martxoaren 31ra arte.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Izapide hau elektronikoki bakarrik egin daiteke.

Epea:

  • A sekzioko segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentuak: urtero, otsailaren 1etik martxoaren 31ra arte.
  • C sekzioko segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentuak (emakidak eta ikerketa-proiektuak): urtero, urtarrilaren 1etik 31ra arte.
  • B sekzioko segurtasunari eta osasunari buruzko dokumentuak: urtero, otsailaren 1etik martxoaren 31ra arte.

Jarraibideak:

Hasierako eskaera aurkeztu ondoren dokumentazioa gehitzen ahal da , bai eskatzailearen ekimenez, bai Administrazioak eskatuta ("Zuzendu" botoia). Espedientearen kodea adierazi behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Izapide hau elektronikoki bakarrik egin daiteke.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua
"Printzearen gotorlekua II" eraikina
31005 Iruñea
Telefonoa: 848 426 467

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.