I+G+b jarduerak egiten dituzten entitateek baliatzen ahalko dute sozietateen gaineko zergari buruzko foru legean jarduera horietarako aurreikusitako kenkari fiskala. Horretarako, ezinbestekoa da I+G+b Zerbitzuak proiektuaren I+G+b izaerari buruz egindako txostena izatea.
Ez da beharrezkoa prozedura honen bidez txosten bat eskatzea I+G+b Zerbitzuaren deialdietan laguntza bat esleitua duten proiektuetarako (enpresa edo zentroen I+G proiektuak, proiektu estrategikoak).