Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrenda inskribatzea eta kontsultatzea

Oinarrizko informazioa

  • Energia-zerbitzuen hornitzaile batekin harremanetan jarri nahi duten pertsonak edo erakundeak.
  • Energia-zerbitzuen hornitzaileak, "Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrendan" inskribatzeko eskatu behar dutenak.

Energia-zerbitzuen hornitzailea: energia-zerbitzuak ematen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa da, edo azken bezeroaren instalazioan edo lokaletan energia-efizientzia hobetzeko bestelako neurriak aplikatzen dituena, indarreko araudiaren arabera.

Energia-zerbitzua: energia bat teknologia energetiko eraginkor batekin edo ekintza batekin konbinatzearen ondoriozko etekin fisikoa, erabilgarritasuna edo ondasuna, zerbitzua emateko beharrezkoak diren eragiketak, mantentze-lanak eta kontrola barne har ditzakeena, kontratu baten arabera emanen dena eta, egoera normaletan, eraginkortasun energetikoaren hobekuntza edo energia primarioaren aurrezte egiaztagarri, neurgarri edo estimagarria lortu duela frogatu duena.

Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrenda kontsultatu nahi duten pertsonak

"Energia zerbitzuen hornitzaileen zerrenda" martxan jarrita, tresna bat jartzen da jendearen eskura, horrelako erakundeen gaineko konfiantza sortzeko.

Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrenda

Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrendan izena eman nahi duten pertsonak edo erakundeak

Energia-zerbitzuen hornitzaile izan nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, jarduerari ekin aurretik, fitxa honetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteak baimena ematen du, aurkezten den unetik aurrera, Espainiako lurralde osoan jarduteko, denbora mugagabez, hargatik eragotzi gabe administrazio eskudunak gerora egin ditzakeen egiaztapenak.

Erantzukizunpeko adierazpenaren titularrak jakinarazi egin beharko dizkio aipatutako Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari aldez aurretik deklaratutako datuetan edo jarduera uztean gertatzen diren aldaketak, gertatzen direnetik gehienez hilabeteko epean.

Zerbitzu horrek Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari bidaliko dio erantzukizunpeko adierazpen edo datu-aldaketaren komunikazio hori, eta hark, era berean, IDAEri helaraziko dio, "Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrendan" inskriba dezan.

Ohiko galderen eta erantzunen dokumentua.

Kontsultatzeko ez da dokumentaziorik ez ziurtagiri digitalik behar.

Energia-zerbitzuen hornitzaile gisa izena emateko:

Oharra: ez da beharrezkoa erantzukizunpeko adierazpenarekin batera eskakizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea, baina dokumentazio horrek eskuragarri egon behar du administrazio eskudunak berrikusi eta kontsultatzeko.

  • 56/2016 Errege Dekretua, energia-efizientziari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duena, energia-auditoretzei, zerbitzu-hornitzaile eta energia-auditoreen akreditazioari eta energia-horniduraren efizientzia sustatzeari dagokienez.
  • 18/2014 Legea, hazkuntza, lehiakortasuna eta eraginkortasuna sustatzeko urgentziazko neurriak onesten dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Erregistroa
Tomás Caballero parkea 1, beheko solairua
"Printzearen gotorlekua II" eraikina
31005 Iruñea (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
PARQUE Tomás Caballero, 1, 5. solairua
"Printzearen gotorlekua II" eraikina
31005 Iruñea (Nafarroa)
Telefonoak: 848 42 55 15 / 848 42 73 68
Helbide elektronikoa: energia@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.