Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrenda kontsultatu nahi duten pertsonak
"Energia zerbitzuen hornitzaileen zerrenda" martxan jarrita, tresna bat jartzen da jendearen eskura, horrelako erakundeen gaineko konfiantza sortzeko.
Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrenda
Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrendan izena eman nahi duten pertsonak edo erakundeak
Energia-zerbitzuen hornitzaile izan nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, jarduerari ekin aurretik, fitxa honetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.
Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteak baimena ematen du, aurkezten den unetik aurrera, Espainiako lurralde osoan jarduteko, denbora mugagabez, hargatik eragotzi gabe administrazio eskudunak gerora egin ditzakeen egiaztapenak.
Erantzukizunpeko adierazpenaren titularrak jakinarazi egin beharko dizkio aipatutako Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari aldez aurretik deklaratutako datuetan edo jarduera uztean gertatzen diren aldaketak, gertatzen direnetik gehienez hilabeteko epean.
Zerbitzu horrek Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari bidaliko dio erantzukizunpeko adierazpen edo datu-aldaketaren komunikazio hori, eta hark, era berean, IDAEri helaraziko dio, "Energia-zerbitzuen hornitzaileen zerrendan" inskriba dezan.
Ohiko galderen eta erantzunen dokumentua.