Izena eman:
Izena emateko eskabidea, behar bezala beteta, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Elkarteko kargudunak aukeratu izanaren akta.
- Zuzendaritza Batzordeko kide guztien NANaren fotokopia (bakar-bakarrik horiek aktan sinatu ez badute kontsulta eta egiaztapenerako baimena).
- Elkarteen Erregistroan inskribatu izana adierazten duen ebazpenaren fotokopia (martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa indarrean jarri aurretik inskribatutako elkarteen kasuan, Elkarteen Erregistroaren egiaztagiria, Estatutuak egokitu dituztela eta Lege Organikoaren araberakoak direla adierazten duena).
- Elkarteen Erregistroaren zigilua duten indarreko estatutuen fotokopia.
- Estatutuetan jasota ez dauden beste antolamendu-arau batzuk.
- Elkartearen egoitza ez bada Elkartearen edo sortzaileren baten jabetzakoa, Lehendakariaren erantzukizuneko aitorpena, non jarriko baitu Elkarteak baduela zuzenbidean askietsitako titulua higiezin hori egoitza gisara erabiltzeko.
Oharra: Deklarazio hau ez da baliozkoa izanen, baldin eta elkarteak egoitza sozialtzat jotzen badu erakunde edo entitate publiko edo pribatu batena; kasu horretan, agiri bat aurkeztu beharko dute, erakunde edo entitate hori bere egoitza adieraztearekin ados dagoela egiaztatzen duena.
- Elkartearen IFKren fotokopia (Foru Ogasunak emandakoa).
- Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko izapidea egitea.
Zentsuan jasotako datuak eguneratzeko:
Eskabidea izapidetu ahal izateko, gazte erakunde eskatzaileak, Gaitutako Helbide Elektronikoa (DEH) edukitzeaz gain, Nafarroako Gobernuak jakinarazpen elektronikorako gaitutako prozeduretan izena emanda egonen dira.
Zer da Gaitutako Helbide Elektronikoa eta nola sortu.