Babestutako etxebizitzen alokairua, partikularren artean

Oinarrizko informazioa

  • Babestutako etxebizitza alokairuan eman nahi duten jabeak.
  • Hainbat baldintza betetzen dituzten errentariak.
  • Errentatzaileak etxebizitza erosteko laguntzarik jaso baldin badu eta behin betiko kalifikazioa egin zenetik bost urteko epea igaro ez bada, jasotako laguntzak Administrazioari itzuli beharko dizkio errentatzaileak.
  • Etxebizitzaren alokairua bakarrik baimentzen da, ez garajearena eta trastelekuarena, horiek etxebizitzari erantsitakoak badira ere.
  • Kontratuaren iraupena Hiri Errentamenduen Legearen 9. artikuluak arautzen du.
  • 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluak dioenari jarraikiz, ezarritako errentaren prezioa.
  • Partikularren arteko alokairuaren onespearen eskabidea egiteko inprimakia. Alokairuko kontratuaren kopia, errentatzaileek eta errentariek behar bezala sinatuta
  • Etxebizitzaren erosketa-eskrituraren fotokopia
  • Maizterren errenta-aitorpenaren fotokopia
  • Maizterren NAN edo IFZ agirien eta familia-liburuaren (hala badagokio) fotokopia
  • Hala badagokio, laguntzak itzuli izana egiaztatzen duen ordainagiria (alokairua Behin betiko Kalifikazioa egin zenetik bost urte igaro ez direnean egiten bada)

Alokairuko kontratu-eredua deskargatzea, PDF edo Word formatuan.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Etxebizitzako erregistroa
    Alondegi kalea 1, 1. solairua
    31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 68 19
Posta elektronikoa: vivienda@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time