Familia ugaritzat hartzen da aurreko ahaide batek edo bik eta 21 urtetik beherako edo, ikasleak badira, 25 urtera arteko hiru seme-alabak edo gehiagok - seme-alabak bienak izan edo ez - osatutako familia.
Honakoek osatutako familiak ere familia ugaritzat hartzen dira:
Aurreko ahaide batek edo bik eta bi seme-alabak - seme-alabak bienak izan edo ez - osatutakoa, horietako batek, gutxienez, desgaitasunen bat baldin badauka edo lanerako gai ez bada.
Aurreko bi ahaide, biek desgaitasuna (% 33) baldin badaukate edo, gutxienez, haietako batek % 65eko desgaitasuna edo handiagoa baldin badauka, edo lanerako gai ez badira (ezintasun absolutuaren baliokidea), bi seme-alabarekin, seme-alabok bienak izan edo ez.
Banandutako edo dibortziatutako aita edo ama, hiru seme-alaba edo gehiagorekin - seme-alabak bienak izan edo ez - familia-unitate ezberdinetan egon arren, ekonomikoki bere mende baldin badaude.
Bi edo hiru anai-arreba umezurtz (ez aitarik, ez amarik), babespean, harreran edo zaintzapean daudenak eta tutorearekin, harreragilearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez haien kontura.
18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz (ez aitarik, ez amarik) edo gehiago edo bi, haietakoren batek desgaitasuna baldin badauka, elkarrekin bizi direnak eta ekonomikoki elkarrenganako mendekotasuna daukatenak.
Aurreko ahaide alarguna, 21 urtetik beherako bi seme-alaba dituena, edo 25 urtera artekoak, ikasleak baldin badira.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Bi kategoria daude:
Berezia: bost seme-alaba edo gehiagokoak; eta, lau seme-alabakoak, horietatik, gutxienez hiru, erditze, adopzio edo harrera iraunkor edo aurre-adopzio anizkuna izan badira. Lau seme-alabadun familiak kategoria honetan sailkatuko dira, haien urteko diru-sarrerek ez dituztenean Familia Ugarien Babeserako 40/2003 Legearen 4. artikuluaren I. Tituluan ezarritako mugak gainditzen (ikus "Araudia").
Orokorra: gainerako familia-unitateak.
Prozeduraren urratsak:
Eskabidea aurkezterakoan entregatzen dira txartelak.
Egoera berezietarako (alarguntasuna, banantzea, 21 urtetik gorako seme-alabak, desgaitasuna...), begiratu eskabidearen jarraibideetan gainerako eskakizunak zeintzuk diren.
Araudia keyboard_arrow_down
20/2003 Foru Legea, martxoaren 25ekoa, Familia Ugariei buruzkoa (NAO, 41. alea, 2003ko apirilaren 2koa).
6/2005 Foru Legea, maiatzaren 18koa, Familia Ugariei buruzko 20/2003 Foru Legea partzialki aldatzen duena (NAO, 63. alea, 2005eko maiatzaren 27koa).
1621/2005 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Familia Ugarien Babeserako azaroaren 18ko 40/2003 Legearen erregelamendua onesten duena (EAO, 15. alea, 2006ko urtarrilaren 18koa)
Tramitazioa
Eskaera egin keyboard_arrow_down
Epea:
Urte osoan zabalik
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
Inprimakia beteta eta eskatutako dokumentazioa honako bulegoan aurkeztu behar dira:
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
Familiako eta adin txikikoak Zuzendariordetza
Familien alorra
Abejeras kalea, 5-7-9
31007 Iruña
Harremanetan jartzeko
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
Familiako eta adin txikikoak Zuzendariordetza
Familien alorra
Abejeras kalea, 5-7-9
31007 Iruña