Eman beharreko prestakuntza:
- Prestakuntza teknikoa honako hauek osa dezakete:
- Prestakuntza espezialitate bakar bat, baldin eta ez badago jasota irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan, edo
- Prestakuntza espezialitatez osaturiko prestakuntza ibilbide bat (espezialitate horiek Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan egon ala ez), edo espezialitate horietako moduluak, baldin eta katalogo horretako moduluak badira.
- Eraldaketa digitalari, garapen jasangarriari eta genero-zeharkakotasunari buruzko prestakuntza.
Prestakuntza espezialitateak ez dira lotuta egonen profesionaltasun ziurtagiri bat lortzearekin.
Eskabideak NAOn deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik 2025eko azaroaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira.
Prestakuntza ekintzak dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera gauzatu ahal izango dira, 2026ko ekainaren 30era arte.
Aurrekontua: 350.000 euro.