'Nafarroa' Elkartasunaren Nazioarteko Saria

2002an sortutako sariaren helburua garapenerako nazioarteko lankidetzaren esparruan eta egoera ahulenean dauden sektore eta herrialdeen aldeko borrokan borondatezko lana egiten duten pertsonak, GKEak edo erakundeak saritzea da. Gainera, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzen eta mundu justuago bat sortzen laguntzen dutenen lana aitortzen du sariak.