Descárgate la app
Nafarroak Guatemalako Osasun Institutu Barneratzailearen ibilbidea saritu du
2023ko azaroaren 21a
Nafarroak Guatemalako Osasun Institutu Barneratzailearen ibilbidea saritu du
El Instituto de Salud Incluyente de Guatemala ha recibido este mediodía en Pamplona el Premio Internacional “Navarra” a la Solidaridad, con el que el Gobierno foral quiere reconocer la trayectoria de esta entidad centroamericana en áreas como la investigación, la formación y la innovación, con propuestas que asumen la salud como un derecho universal.
Guatemalako Osasun Institutu Barneratzaileak “Nafarroa” Elkartasunaren Nazioarteko Saria jaso du eguerdian Iruñean; sari horren bidez, Foru Gobernuak Erdialdeko Amerikako erakundearen ibilbidea saritu nahi du, ikerkuntzan, prestakuntzan eta berrikuntzan oinarritua, osasuna eskubide unibertsal gisa hartzen duten proposamenekin.
Erakundea duela 15 urte sortu zen osasun publikoan, garapen sozialean eta medikuntza sozialean prestakuntza duten osasun-profesional batzuen ekimenez. Geroztik, Guatemalako Osasun Institutu Barneratzailea konprometituta dago herrialdeko politikak eta osasun-sistema eraldatzearekin, osasuna eskuratzeko eta lantzeko ekitatea sustatzearren. Gainera, 2016an, Guatemalako Osasun Publikoko eta Gizarte Laguntzako Ministerioak osasun-eredu barneratzailea bere gain hartu zuen, Guatemalako osasun-sistema publikoan ezartzeko erakunde sarituak sustatzen zuena.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).