Descárgate la app
‘Aita Marik’ Mediterraneoan migratzaileei laguntza emateko egindako lan humanitarioa saritu du Nafarroak
2022ko azaroaren 22a
‘Aita Marik’ Mediterraneoan migratzaileei laguntza emateko egindako lan humanitarioa saritu du Nafarroak
Iñigo Mijangos e Iñaki Goñi, presidente de Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) y miembro del colectivo en Navarra, respectivamente, han recibido esta mañana de manos de la Presidenta de Navarra, María Chivite, el Premio Internacional Navarra a la Solidaridad, en reconocimiento a la labor humanitaria dedicada a la asistencia de personas migrantes y refugiadas en el Mediterráneo que la asociación realiza con su barco ‘Aita Mari’.
Iñigo Mijangosek eta Iñaki Goñik, Itsas Salbamendu Humanitarioko (ISH) presidenteak eta Nafarroako kolektiboko kideak, hurrenez hurren, Elkartasunerako Nafarroako Nazioarteko Saria jaso dute gaur goizean Maria Chivite Nafarroako Lehendakariaren eskutik, elkarteak ‘Aita Mari’ itsasontziarekin Mediterraneoan migratzaileak eta errefuxiatuak laguntzeko egiten duen lan humanitarioa saritze aldera.
Gaur Tronuaren Aretoan ospatutako ekitaldian, ‘Aita Mari’ ontziak Giza Eskubideen alde egindako borroka aintzatetsi da, baita gerratik zein gosetik ihesi doazen pertsona errefuxiatuei, eta bereziki sexu indarkeriaren biktimak diren emakumeei, neska-mutil orori ematen dien arreta eta laguntza ere.
Bere mintzaldian, Iñigo Mijangosek esan du "ohore handia da guretzat aintzatespen hau jasotzea. Itsas Salbamendu Humanitarioa (ISH) 2015ean fundatu zen, Europa asaldatuta zegoen une batean; orduan pertsona ugari hunkitu ginen jendea Siriako liskarretik ihes egiten ikustean eta ageriko mugimendu solidario bat sortu zen. Ordutik aurrera, ISH-ko boluntarioak bidegabekeriaren lekuko izan gara eta garatzen ari garen ibilbidea egokia dela ohartu gara, justiziarekiko gure konbikziotik".
Mijangosek gogorarazi du Nafarroak harrera lurralde gisa duen tradizioa, "lehenik eta behin erromesena eta gero migratzaileena". ISH-ko presidentea alde azaldu da "Europan erabilitako justizia unibertsalaren ideal komunekiko zein orainaldian sorturiko eskuin muturreko arrazakeria eta xenofobia jarrerekiko aurkakoak diren". Amaitzeko, iragarri digunez "urtarrilean itsasoratzeko asmotan gabiltza gure jarduerarekin aurrera egiteko helburuarekin, orain halaber Nafarroako herriaren irmotasuna inspirazio iturri izanik".
Lehendakariarekin batera, ekitaldira bertaratu dira halaber Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilaria, Txomin Garcia Laboral Kutxako lehendakaria, eta Enrique Maya Iruñeko alkatea. Era berean, Nafarroako Gobernuko hainbat kontseilari eta bestelako agintariak ere etorri dira.
Itsas Salbamendu Humanitarioa elkartea 2015eko amaieran hasi zen bere jarduerarekin, Europara iragaiteko ibilbideetako pertsona migratzaile eta errefuxiatuen asistentziarako esparruan. Bere jarduera Egeoko Chios uharte greziarrean abiarazi zuen, salbamendu lanekin, gero Bideko erregistro esparrurako asistentzia medikurantz bideratu direnekin, gaur egun mantentzen diren jarduerak izanik. Gainera, 2018an Stella Maris Berria atun-ontzia eskuratu zuen, zein proiektu komunitarioaren eskutik ‘Aita Mari’ bihurtuko zen, eta honekin dagoeneko zortzi erreskate misio garatu dira.
1.500 pertsona inguru erreskatatuta 2015etik
Lehendakariak Mediterraneo itsasoan eginiko salbamendu lana baloratu du, hain zuzen elkarteak “gosearen gatazka armatuetatik eta aukera gabezietatik ihesi, bereziki horien bila, Europara iristeko ahalegina egiten duten pertsonentzat” emandakoa. Nabarmendu du halaber, bere sorreratik, ISHk “1.500 pertsona inguru erreskatatu dituela, eta 20.000 pertsonatik gora izan direla laguntza jaso dutenak”, eta “bizitzak salbatzeko arrazoiaren dimentsio etikoa inoiz galdu behar ez dugun zerbait dela azpimarratu du, zeren bizitza bakoitza baliotsua da; azalaren kolorea, jatorria nahiz egoera ekonomikoa ez dira bizitza baten balioa areagotu edo murriztu ahal izateko arrazoiak”.
Chivite Lehendakariaren esanetan “gure betebeharra da bizitzak salbatzea, gizakiaren sufrimendua prebenitu eta arintzea, herritarren oinarrizko beharrak artatzea, ikuspegia izanik urrakortasuna murriztea eta gaitasunak indartzea”, eta hau gertatzen da, adierazi duenez, “behar gizatiarrak garaiz artatzeagatik”.
Horren harira, bere esanetan, Nafarroako Gobernuak Ekintza Humanitarioarekin duen konpromisoa “ gardena da eta Garapenerako Lankidetzaren Plan Zuzentzailean idatziz jasota dago”. “Ulertzen dugu Ekintza Humanitarioak berehalako beharrekiko erantzuna etorkizuneko garapenerako ekarpenarekin konbinatu behar duela, epe luzerako inpaktu jasangarri bat bultzatuz –ziurtatu du-. Hori guztia betiere, laguntza, errehabilitazio eta garapenaren arteko lotura estrategia baten baitan”.
Aintzatespena Itsas Salbamendu Humanitarioaren heroitasunari
Maeztu kontseilariak, bestalde, ISH zoriondu du bere aintzatespenagatik eta bide batez, aukera aprobetxatu du “Itsas Salbamendu Humanitarioaren heroitasuna errekonozitzeko, izan ere, ahal duten guztia egiten dute, eta horretan datza gaitasun horrek”. Era berean, arbuiatu du “Europako migrazio-krisia elkartasun eta duintasun gizatiarraren irizpideak jarraituz kudeatu behar dugula, Europar Batasunaren euskarri demokratikoak direlako”.
Era berean, adierazi du: “Europak bere asilo, babes eta immigrazio politiketan legezko bide seguruekin kontatzea, betiere Giza Eskubideekiko errespetua tarteko izanik, denon artean mundu justuago bat eraikitzeko modurik onena da”.
Azkenik, Laboral Kutxako presidenteak eskertu du “partaide izaten jarraitzea, beste urte batez, egunez egun mundu justuago eta bidezkoago baten alde lanean ari diren heroi eta boluntarioen zeregina aintzatesten duen golardo bat eskuratzeko ekitaldian”. Bestalde, nabarmendu du “migrazio-krisia, milaka pertsona bere jatorrizko herrialdeetatik ihesi joateko gerra, gosete eta gatazkek eragindako ondorioa baino ez dela” eta adierazi du “migrazio-krisia aintzat hartu bitartean, ‘Ata Mari’ bezalako laguntza humanitarioaren itsasontziak direla itxaropen bakarra itsasoratzen diren eta bere zeharkaldian bizirauteko eta bizitza berri bati ekiteko konfiantza duten milaka pertsonentzat”.
Ekitaldia girotzeaz arduratu dira Iruñeko Zorongo taldeko bi kide, zehazki Ehki Ocaña (laud arabiarra, santur, arku-bihuela eta perkusioak) eta Urko Ocaña (zeharkako txirula, gemshorn eta perkusioak). “Nihavend”, Aleporen moaxaja andalustar bat, eta “Pelegria Naizela” interpretatu dituzte.
Sariaren 19 edizio
2002an sortutako Nafarroako Elkartasun Sariaren helburua da sektore nahiz herrialde kaltetuenen aldeko nazioarteko lankidetzaren eta garapenaren esparruan boluntariotza zereginagatik eta nabarmentzen diren pertsonak, GKEak edota erakundeak aintzatestea. Bestalde, golardo honek Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) eta mundu justuago baten sorrera lortzerakoan ekarpena egiten dutenen lana errekonozitzen ditu.
Horrela, aurreko ediziotan, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak aintzatespen hau eman izan diete, 25.000 euroko saria barne, askotariko jatorri eta profileko erakundeei eta pertsonei. Zehazki, 2021eko azken edizioan, El Caracol elkarteak Mexiko Hiriako etxerik gabeko pertsonekin duen konpromisoa aintzatetsi zen.
19 ediziotan saritutakoen erlazioa esteka honetan kontsulta daiteke.