Descárgate la app
Garapenerako Nazioarteko Lankidetza
Nazioarteko Lankidetza
Nafarroako Gobernuak garapenerako nazioarteko lankidetzan esku hartzen du lau esku-hartze mota finantzatuta:
- Esku-hartze sozial eta ekonomikoak garapen bidean dauden herrialdeetan: biztanleriaren bizi-baldintzak hobetu nahi dituzte, denbora eta ekonomia arloko dimentsio ezberdineko jardueren bitartez; hau da, lehendik dagoen garapen-proiektu batean txertatzen diren mikroekintzetatik hasi eta jarraipen eta iraunkortasun handiagoko efektuak lortu nahi dituzten eta gauzatzeko urtebetetik gorako epea eskatzen duten programetaraino.
- Laguntza humanitarioa, hondamendi naturalek edo giza jatorriko gatazkek eragindako muga-egoerak artatzera bideratua; horren helburua da oinarrizko eta berehalako premiei erantzutea.
- Garapenerako eta sentsibilizaziorako hezkuntza-proiektuak: garapen bidean dauden herrialdeei eragiten dieten arazoekiko gizarteak duen pertzepzioa hobetzen laguntzen dute, elkartasuna, lankidetza aktiboa eta elkarren mendeko munduaren gainean kontzientzia kritikoa hartzea sustatzearekin batera.
- Gazte kooperanteak sentsibilizatzeko "Joan, parte hartu eta konta iezaguzu" programa: Nafarroako gazteen artean sentsibilizazioa eta elkartasunaren balioa sustatzen du, gazteek nazioarteko lankidetza-proiektuetan edo -programetan parte hartuz, edo lankidetzako ikastaro praktikoen bidez. Ikastaro horien funtsezko osagaia praktikoa da garapen-bidean dauden herrialdeetan.
GIDAK
Diru-laguntza eta ebaluazioetarako orientabideak
Bilatzaile
GKEak eta garapen-proiektuak
Jar zaitez gurekin harremanetan
-
Telefonoa: 848 426 900
arrow_upward