Navigation Menu

Asteartea, 2020ko Ekainaren 23ko albisteak

Pilatuta dauden guraso bakarreko familietako hiru haurretik bik hobetu egiten dute beren errendimendu akademikoa etxebizitza berri bat eskuratu ondoren
Eskubide Sozialek egindako azterlan baten arabera, alokairu-programa honetako familia-unitateen %93,8k uste dute orain egoera hobea dela
Landa Garapenak eta hamabi entitatek lankidetza-akordioa sinatu dute Nafarroako nekazaritzako elikagaiak sustatzeko, COVID-19a dela eta
Lehentasuna emanen zaie gaztari, ardoari, behi- eta ardi-haragiari eta barazki freskoei, kaltetuenak izan baitira, eta akordioari atxikitako establezimenduetan nabarmendu eginen dira
Erriberriko Antzerki Jaialdiak diziplina anitzeko programazioa aurkeztu du, Nafarroako konpainientzako protagonismoarekin
Bihar, asteazkena, salgai jarriko dira uztailaren 17tik abuztuaren 2ra egingo diren saioen sarrerak; aurtengo goiburua “Espainiako poesiatik Europako antzerki garaikidera” da
NILSAk 550.000 euroko inbertsioa egingo du Orotz-Betelun 2021ean araztegi berri bat jartzeko
Azpiegitura NA-2040 errepidearen ondoan kokatuko da, eta herrian dagoen egungo dekantazio-tankea barne hartuko du
Nafarroako Gobernuak, toki-erakundeek eta elkarteek COVID-19an zehar hildako pertsonak agurtzeko eta haiei omenaldia egiteko ekitaldiak antolatzea sustatu dute
Lan-talde bat sortu da galeraren errealitatea ezagutzera emateko eta pertsonei dolu-prozesua egin ahal izatea errazteko
Foru Komunitatean EITBren zerbitzuak hedatzeko hitzarmena urtebetez luzatzea erabaki dute Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak
2016an sinatutako eta oraindik indarrean dagoen akordioaren baldintzak bere horretan mantenduko dira
Gobernuak alokairurako 15 etxebizitza gaitu ditu Lizarrako erietxe zaharrean
Nasuvinsak hirigune historikoko hiri-birsorkuntzako programaren barruan birgaitutako eraikinean izan da gaur Aierdi kontseilaria
2020-2021 Ikasturte Akademikorako Kontingentzia Planak COVID-19aren bilakaeraren lau egoera posible aurreikusten ditu
Ikastetxeak gune blokeagarrien bidez antolatuko dira, eta, hartara, ikasleak eremutan banatu ahal izango dira beren kide eta irakasleekin geletan lan egiteko
Nafarroako Gazteriaren Institutuak 2.500 plaza baino gehiago eskaintzen ditu gazteek udako programa eta jardueretan parte hartzeko
Jardueren aurrekontua 200.000 eurotik gorakoa da, eta COVID-19a dela-eta osasun-arloko betebehar eta gomendioetara egokitu dira
Maeztu kontseilariak Fiteroko Bainuetxeko arduradunak hartu ditu pandemian zehar instalazioak eskuzabaltasunez utzi izana eskertzeko
Instalazioan Erriberako adinekoen zentroetako egoiliarrak egon ziren, COVID-19an positibo eman zutenak
Euskarabidearen Gobernu Kontseiluak Euskararen II. Plan Estrategikoa egiteko lanak ezagutu ditu
Departamentuaren egitura berrira egokitu ondoren egindako lehen bileran, departamentuen hizkuntza-planen egoeraren berri ere izan dute
Migratzaileak lan-arlotik kanpo uzteko helburua duten kanpaina “arrazista eta xenofoboak” salatu ditu Santos kontseilariak
Eduardo Santosek adierazi du krisi-garaietan migratzaileak errudun gisa agerrarazi nahi dutenek “aitortu ezinezko” interesak dituztela, eta ohartarazi du Nafarroako Gobernuak kulturen arteko “batasunaren eta elkartasunaren“ alde egiten duela
Hezkuntzak 2021-2022 ikasturtean Mendigorrian D eredua ezartzeko aukera aztertuko du
Gimeno kontseilaria herriko familiekin bildu da gaur, eta lege prozedurak errespetatuz Departamentuak hizkuntza eskakizunei arreta emateko borondatea duela helarazi die