2020ko ekainaren 23a

Euskarabidearen Gobernu Kontseiluak Euskararen II. Plan Estrategikoa egiteko lanak ezagutu ditu

Departamentuaren egitura berrira egokitu ondoren egindako lehen bileran, departamentuen hizkuntza-planen egoeraren berri ere izan dute
Euskarabidearen Gobernu Kontseilua gaur, asteartea, bildu da. 
Euskarabidearen Gobernu Kontseilua gaur, asteartea, bildu da.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Euskarabidearen Gobernu Kontseiluak gaur goizean egin du legegintzaldi honetako lehen bilera, Departamentuaren egitura berrira egokitutako osaera berritu ondoren. Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, da kontseiluko buru eta berarekin batera, Mikel Arregik, Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak, eta departamentu bakoitzeko zuzendari nagusietako batek osatzen dute kontseilua.  Gaurko bileran, departamentu bakoitzaren hizkuntza-planak onartzeko prozesua ezagutu dute, herri administrazioetan Euskara erabiltzearen inguruko Dekretuan jasotzen den moduan.

Horrez gain, Euskararen II. Plan Estrategikoa egiteko lanak aurkeztu dituzte; hau da, Nafarroako egungo Gobernuaren euskarri diren lau indarrek sinatutako Programa Akordioan jasotako konpromisoa, zeina prozesu irekiaren eta parte hartzeko prozesuaren bidez egingo den. Planak jada aurreko planean diseinatutako ekintza-ardatzak ditu oinarrian: erabilera soziala, hiztun berriak, zerbitzu publikoak, ospea eta erakarpena, arlo ekonomikoa, hizkuntza araudi-esparrua eta Euskarabidea. Plana Gobernu Kontseiluan aztertuko dute.

Euskarabidearen Gobernu Kontseilua Euskarabidearen Estatutuetan jasotako lan-organoa da, eta erakunde autonomo honen aurrekontuen aurreproiektua eta Urteko Kudeaketa Plana onartzeko, nahiz Gobernuaren departamentuetan hizkuntza politikan aplikatu beharreko araudiaren garapena koordinatzeko gaitasunak ditu.