Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien erregistroa

Eraikuntza berrien zein lehenagoko eraikuntzen ziurtagiriak erregistratzeko eta kontsultatzeko aukera ematen du

Oinarrizko informazioa

  • Eraikuntzen sustatzaileak.
  • Eraikuntzak edo eraikuntza zatiak - etxebizitzak barne - saldu, erosi edo alokatu nahi dituzten pertsonak edo erakundeak.
  • Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren sektoreko profesionalak.
  • Herritarrak, oro har.

Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren egiaztagiriak legezko indarra izan dezan, Nafarroako Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien erregistroan inskribatuta egon beharko du, eta horrek eraikinaren kodearekin dagokion Eraginkortasun energetikoaren etiketa emango du.

Etiketa hori ziurtagiriaren parte izango da eta beti berekin batera joan beharko da. Etiketan jasotako eraikuntza-kodeak aukera emango du, ziurtagirien herri-kontsulten atalean, egiaztatzeko ziurtagiria benetan inskribatuta dagoela eta dagokion titulazioa.

Eraikinaren edo zati baten sustatzailea edo jabea, eraiki berria edo lehendik dagoena, izango da Eraikuntzen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria abian jartzeaz, edo zati baten, 390/2021 Errege Dekretuak hala eskatzen duen kasuetan. Dokumentazioa zaintzeaz ere arduratuko da.

Erregistrorako ziurtagiria aurkezteko gehienezko epea hilabetekoa izango da, ematen den egunetik aurrera.

Ziurtagiria erregistratzeko ondorengo dokumentazioa behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa.
  • Eraikuntzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria.
  • Ziurtatze energetikoan erabilitako tresnaren (agiri onartua) fitxategi informatikoak.
  • Kontsumoko kalifikazio energetikoa A edo B denean, eta amaituriko eraikin berria bada edo salerosiko den eraikina bada, kanpoko kontroleko agentearen adostasun-ziurtagiria eskatuko da. Hemen ikus dezakezu kanpo-kontrol hori egiteko gaitasuna duten agenteen zerrenda. Kanpoko kontrola egitea eskatzen ez bada (eraikina salerosiko ez bada), salbuespen-aitorpenaren eredu hau erantsi beharko da.

Kontsulta egiteko: ez da agiririk ez ziurtagiririk behar.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Inskribatu, aldatu, berritu edo deuseztatu ziurtagiriak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Eraikinen ziurtapen energetikoak egiteko teknikari eskuduna bazara, hementxe erregistratzen ahal zara, zerbitzuok egiten dituzten profesionalen zerrenda publikoan sartzeko.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Eraikin baten edo haren zati baten efizientzia energetikoaren ziurtagiria lortu nahi baduzu, erregistro honetan lan hori egiten duten profesionalak aurkitzen ahal dituzu: kontsultatu Erregistroa.

Harremanetan jartzeko

Energia, Meategi eta Industria Segurtasuneko Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 420 430
Posta elektronikoa: certificacionenergetica@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de certificados de eficiencia energética de edificios

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.