Familia-harrera

Pertsona edo familia bati ematen zaio, aldi baterako, adingabe baten zaintza eta jagoletza, adingabearen familiak ezin dionean behar duen arreta eskaini. Pertsona edo familia horrek adingabea zaintzeko, elikatzeko, hezteko eta prestakuntza integrala emateko betebeharra dauka.

Oinarrizko informazioa

Harrera-familia izan nahi duten pertsona edo familientzat (familiako beste etxe batzuetan edo beste familia batean). Harrera-familia izateko eskabidea egin behar dute eta dagokion erakunde publikoak egokitzat baloratu behar du.

  • Jatorrizko bere familiarena ez bezalako familia-ingurunea eskaintzen dio adingabeari, babestuko duena eta bere beharrak modu integralean aseko dituena, harik eta daukan egoera arazotsua konpontzen den arte.
  • Adingabeak babesteko neurririk egokiena da, hainbat arrazoi tarteko, ezinezkoa denean haren berezko familian bizitzea eta egoera hori, printzipioz, aldi baterakoa denean. Izan ere, uste baita familia-ingurunea dela haur baten beharrei ondoen erantzuten dien testuingurua, haur hori, alderdi guztiei dagokienez, behar bezala gara dadin.

Harrera motak

  • Aurreikusitako iraupenaren arabera:
    • Urgentziazkoa, gehienez sei hilabeterako, egoeraren balorazioa egin eta adingabea babesteko neurririk egokiena aztertzen den bitartean.
    • Aldi baterako, gehienez bi urterako, familia biologikoak gaitzeko lana egiten duen bitartean edo adingabea familiarekin egotea galarazten zuten zailtasunak konpontzen dituen bitartean.
    • Iraunkorra, familia biologikoak dituen zailtasunen izaeragatik, ez denean aurreikusten, epe jakin baten barruan, adingabea familiara itzuli ahal izango denik.
  • Harrera-familiaren arabera:
    • Harrera familiaren beste etxe batean: adingabea familiakoek, hurbilekoek edo ahaideek hartzen dutenean.
    • Beste familia batean, adingabearekin inolako loturarik ez duen eta bere burua borondatez eskaintzen duen familia batek hartzen duenean haurra. Kasu honetan harreragilea profesional bat izan daiteke.

Harrera-familien eta adingabeen eskubide eta betebeharrak

Informazio gehiago

Prozeduraren urratsak:

 Jardunbidea

  • Eskabidea, beteta
  • Balorazioa egiteko galdetegia
  • NAN edo pasaportea
  • Familia-liburua
  • Errolda-ziurtagiria (udaletxean eskatzen da)
  • PFEZ aitorpena
  • Mediku-txostena
  • Zigor-aurrekarien ziurtagiria. Honako helbidean egin behar da eskabidea, NAN agiria aurkeztuta:
    Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetza
    Puy Ama Birjinaren kalea, 1. Iruña
    Telefonoa: 848 42 42 23.
  • 7/2009 Foru Dekretua, Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.
  • 69/2008 Foru Dekretua, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.
  • 15/2006 Foru Legea, Gizarte zerbitzuei buruzkoa.
  • 15/2005 Foru Legea,  abenduaren 5ekoa (NAO, 149. alea, 2005eko abenduaren 14koa).
  • 21/1987 Legea, azaroaren 11koa (EAO, 275. alea, 1987ko azaroaren 17koa).
  • 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa (EAO, 15. alea, 1996ko urtarrilaren 17koa).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza
Abejeras kalea, 5-7-9
31007 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 421 206
Posta elektronikoa: acogimiento@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time