(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Zaharberritzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Eraikin batean zenbat igogailu jarri behar diren zehazteko, erabiliko dituzten etxebizitzen kopurua kontatu behar da. Beheko solairuko etxebizitzak ere kontatu behar dira?

Gutxieneko biziegokitasun baldintzei buruzko martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren 4.7 artikuluak hauxe dio: Igogailu kopurua 24 etxebizitza igogailuko ez gainditzeko moduan zehaztuko da.

Dekretu beraren 4.8 artikuluak hauxe dio: Oin batzuetan garajeak edo etxebizitzetarako trastelekuak daudenean, igogailuak beste oinetara bezal-bezala joanen dira haietara.

Bi egoera hauek gerta daitezke, gutxienez:

1.- Beheko solairuan dauden etxebizitzek zuzeneko sarrera dute kanpotik, ez dute sarrerarik atari barnetik, eta garajera, trastelekuetara edo dagozkien beste elementu komunetara ere ez dute sarrerarik ataritik, beste toki batetik baizik. Hau da, ezin dituzte igogailuak erabili.

Kasu horretan, igogailu bakoitzeko zenbat etxebizitza diren kalkulatzerakoan, beheko solairuko etxebizitzak ez dira kontuan hartu behar, ezin dutelako igogailurik erabili; hala ere, bermatu egin beharko da etxebizitza horiek irispidea izanen dutela eraikinean dagozkien elementu komunetara eta garaje edo trastelekuen gisako eranskinetara.

2.- Beheko solairuko etxebizitzek, kanpotik edo lorategitik zuzeneko sarrera ere izan edo ez izan, badute igogailura iristea, ataritik edo beheko solairuko banagunetik barrena.

Kasu horretan etxebizitzen erabiltzaileek igogailuen erabiltzaile ere badira eta ez dago arrazoirik etxebizitza horiek bazter uzteko, igogailu bakoitza zenbat etxebizitzak erabiliko duten kalkulatzerakoan.


Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa