(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Behin betiko kalifikazioa tramitatzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza babestuen sustatzaileek hogeita hamar hilabeteko epea izanen dute, behin-behineko kalifikazioa lortzen duten egunetik hasita, behin betiko kalifikazioaren eskabidea aurkezteko.

Eskatzaileak eskatuz gero, Etxebizitza Serbitzuak epe horiek luzatu ahal izanen ditu, gehienez ere 18 hilabete gehiago, betiere luzapen hori hasierako epea amaitu baino lehen eskatzen bada.

Obrak amaitu eta hurrengo hamabost egunen barnean, etxebizitza babestuen sustatzaileek obren amaieraren berri eman beharko dute, obrak zuzentzen dituen arkitektoak emandako ziurtagiriaren bidez.

Behin betiko kalifikazioaren eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

  • Lehen aldiz erabiltzeko udal lizentzia. Hori ezarrita ez duten udalerrietan, obra-lizentziak ordeztuko du.
  • Obra amaierako oinplanoak eta, aldaketarik izan bada, amaierako exekuzio proiektua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsiak.
  • Hasitako obra berriaren adierazpen-eskritura jabetza erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria.
  • Obra amaierako ziurtagiri ofiziala, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak eta Nafarroako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsia. Beraren bidez egiaztatuko da eraikuntza obrak bukatu direla, urbanizazioa eta zerbitzuak erabiltzeko moduan daudela eta obra horiek guztiak daudela jasorik behin-behinean kalifikaturiko proiektuan eta obra amaierako planoetan, edo amaierako exekuzio proiektuan, aldaketarik egin bada. Halaber, obrek etxebizitza babestuen diseinuari eta kalitateari buruzko arauak betetzen dituztela ziurtatuko da.
  • Suteetarako aseguru poliza; urtero berrituko da, eta eraikuntza osoa eta instalazioak estaliko ditu. 
  • Aginduen eta bisiten liburua, obrak egin bitartean betea. 
  • Eraikinaren Liburuaren datu orokorren gaineko fitxak.
  • Alokairuzko etxebizitzak direnean: Promozioaren datuak, ondoko honetan sartutako inprimakiaren arabera: Etxebizitza babestuaren kalifikazioa eta tamaina, gehienez ere, 4 Mbkoa duela. Betetzen denean, formatu horretan igorriko da helbide honetara: calvivpro@navarra.es eta inprimatuko da, sinatzeko eta Etxebizitza Zerbitzura bidaltzeko, gainerako dokumentazioarekin batera.
  • Amaitutako eraikinaren energia eragimenaren ziurtagiria eta behar den Erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria.

Eskatzaileari behin betiko kalifikazioa eman aurretik, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak obra burutuak ikuskatuko ditu, etxebizitza babestuei aplikatu beharreko araudia bete dela eta obra burutua obra amaierako dokumentazioarekin bat datorrela egiaztatzeko.

Behin betiko kalifikazio zedulak A motako biziegokitasun zedulak bezalako ondorioak izanen ditu 30 urtean, kalifikatutako sustapeneko etxebizitza guztietarako.

Departamentuak behin betiko kalifikazio zedula ukatu ahal izanen du, betiere horretarako arrazoiak emanez. Ukapenaren aurka errekurtsoa jartzen ahalko da administrazio bidean. Erositako etxebizitzak, sustatzaileari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, behin betiko kalifikazio zedularik jasotzen ez badu, erosleak aukera hauek izanen ditu:

  • Kontratua suntsiaraztea eta kontura emandako kopuruak berreskuratzea.
  • Departamentuari, behin betiko kalifikazioa ukatzen duenetik hiru hilabeteko epean, kalifikazioa lortzeko espedientea berriz hasteko eskatzea.

Sustatzaileari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik behin betiko kalifikazioa ukatzeak berekin ekarri ahal izanen du sustatzaileari emandako mailegu kualifikatuan erosleak subrogatzea, eskuratzaileek espedientea berriz hasteko eskatzen badute.

Argibide gehiago lortzeko, jo ezazu Nafarroako Gobernuko zerbitzu honetara Etxebizitza babestuen kalifikazioa.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa