Castellano | Euskara | Français | English
Datu-base bat da bai Nafarroako Gobernuan etxebizitzaren arloan eskumena duen Departamendurako bai udaletarako (bakoitzak bere lurraldean); bizitegitarako eraikinen multzoa zertan den ikertzeko balio du eta posible egiten du eraikinen benetako egoeraren araberako birgaitze politikak bideratzea.
Era berean, udalen esku jartzen du Nafarroako Gobernuaren esku dagoen informazio berbera eta, horri esker, nork bere eskumeneko datuak jakin ditzake, baita nork bere lurraldean sartu beharreko eraikinen ebaluazioen mantentze-lanak egin ere.
Horrez gain, Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak prestatzeko lana errazten die profesionalei eta, zeharka, baita herritarrei ere.
Gero batean, erregistro hori Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorrean sartzekoa da.
Egin klik lotura honetan erregistrora sartzeko
Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak