(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Maileguak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Préstamos

Badira mailegu kualifikatuak, hau da, Nafarroako Gobernuaren eta finantza erakundeen artean itundutako baldintzak dituztenak, etxebizitzen sustatzaileentzat.

Mailegua subsidiatua bada, kapitalaren amortizazio kuotak eta interesak beti berdinak izanen dira. Bestelako kasuetan, finantza erakundeak eta sustatzaileak itunduko dituzte arauak.

Interes tasa ere aurrez ezarrita dago bai lehenbiziko urterako bai ondokoetarako.

Mailegua baliatzea

Maileguak baliatzeko egutegia itundu ahal izanen da erakunde mailegu-emailearekin, inbertsioaren exekuzioa eta etxebizitzen salmenten edo esleipenen erritmoa kontuan hartuta, baldintza hori aplikatzen ahal denean.

Kreditu erakundeek maileguaren %15 atxiki ahal izanen dute, gehienez, harik eta ondoko gertaera hauetako bat egiaztatu arte:

  • Behin betiko kalifikazioa lortu dela edo salerosketaren zein esleipenaren eskritura publikoak egiletsi eta erregistroan inskribatu direla.
  • Kontratuak ikus-onetsi direla, alokatzeko etxebizitzak sustatzen direnean.
  • Obra berriaren amaiera deklaratzeko eskritura jabetza-erregistroan inskribatu dela, norberak erabiltzeko etxebizitza sustatzen denean.

Interes tasa

Hemen informa zaitez.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa