Castellano | Euskara | Français | English
Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entitateak (ECCE) eta eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko saiakuntza laborategiak (LECCE) honela definitzen ditu Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 Legearen 14. artikuluak:
Gaur egun, Europar Batasuneko barne merkatuko zerbitzuei buruzko Zuzentarauari egokitu eta gero, araudiak ez du kalitatea kontrolatzeko entitate eta laborategien akreditaziorik eskatzen, eta martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuak arautzen du haien jarduera.
Urriaren 29ko 67/2010 Foru Dekretuak ezartzen duenez, etxebizitza arloko eskumenak dituen departamentuak izanen du eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko entitateen gaineko eskumena, eta herri lanen arloko eskumenak dituen departamentuak izanen du eskumena kalitate kontrolerako saiakuntzak egiten dituzten laborategien arloan.
Entitate eta laborategiek, beren jarduerari ekiteko, erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko diote departamentu eskudunari, zeinean adierazi beharko baitute martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuan horretarako ezarritako betekizunak betetzen dituztela, baita Nafarroako Gobernuak dekretu hori garatzeko eman ditzakeen xedapenak ere.