Etxebizitza babestuak sustatu ahal izateko, beharrezkoa da jarduketari dagokion kalifikazioa eskuratzea.
Kalifikazio prozeduraren bitartez egiaztatu egiten da etxebizitza babestuak eraikitzeko legezko baldintzak betetzen direla. Prozedura horretan behin-behineko kalifikaziorako ebazpenak eta behin betiko kalifikaziorako ebazpenak ematen dira.
Behin-behineko eta behin betiko kalifikazio zedulek ondoko datuak edukiko dituzte:
- Kalifikazioa ematen zaien jarduketak finantzatzeko modua zein arautan dagoen zehaztuta.
- Eskatzailearen identifikazioa (izen-deiturak edo sozietatearen izena, identifikazio fiskala, helbidea, eta ordezkaritza, halakorik badu).
- Sustapeneko etxebizitzen kopurua eta azalera erabilgarria; garaje eta trastelekurik baden, horiek etxebizitzei lotuta dauden ala ez, eta haien azalera; halaber, negozio-lokalen kopurua eta azalera.
- Etxebizitza mota, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 7.2 artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera.
- Etxebizitzak eskuratzeko edo erabiltzeko araubidea.
- Aplikatu beharreko modulu ponderatua.
- Mailegu kualifikaturik eta zuzeneko laguntza ekonomikorik ematekotan horiek emateko moduak eta gainerako baldintzek foru dekretu honetan ezarritako mugak izanen dituztelako oharra.
Argibide gehiago lortzeko, jo ezazu Nafarroako Gobernuko zerbitzu honetara: Etxebizitza babestuen kalifikazioa.