Castellano | Euskara | Français | English
47/2009 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, etapako helburu nagusiak lortzeko moduko hezkuntza-neurri bereziak behar dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programaren antolamendua eta funtzimendua arautzen duten jarraibideak ematen dituena
(2009ko 37. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 27an)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak atarikoan dioenez, aniztasunari arreta ematea irakaskuntza osoa gidatu behar duen printzipioa da, ikasle guztiak beren ezaugarri eta beharren arabera hezi daitezen.
II. tituluko I. kapituluan, hezkuntza beharrizan bereziak dituzten ikasleei buruzkoan, ezarri da hezkuntza administrazioek programa bereziak garatuko dituztela hizkuntza gabeziak edo oinarrizko gaitasunetan gabeziak dituzten ikasleentzat, errazago integra daitezen.
Hezkuntza kontseilariak ekainaren 13an emaniko 93/2008 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen da.
Foru agindu horretako VI. kapituluan, 30. artikuluan, ezarri da Curriculum Egokituko Programaren helburua dela portaeraren nahasteek eta moldatzeko ezintasunak irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eragozten dieten ikasleen beharrei erantzutea, etapako helburu nagusiak lortzea ahalbidetuko duten oinarrizko gaitasunen garapena sustatuz.
Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duten jarraibideak onesteari dagokionez.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:
1. Etapako helburu nagusiak lortzeko moduko hezkuntza-neurri bereziak behar dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duten jarraibideak onestea. Helburu horiek 1, 2, 3, 4 eta 5. eranskinetan jasotzen dira.
2. Ebazpen hau eta eranskinak bidaltzea Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Hezkuntza Ikuskapenerako Zerbitzuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari eta Kultura-aniztasunaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
1. ERANSKINA
1.-Programaren xedea.
Programa honen xedea da portaeraren nahasteek, curriculum atzerapenek eta moldatzeko ezintasunak dituzten eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eragiten dieten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen beharrei erantzutea.
Programaren bidez, hain zuzen, ikasle horien etapako helburu nagusiak lortzeko moduko oinarrizko gaitasunak gara daitezen sustatuko da.
2.-Helburu orokorrak.
Ikasle horiei arreta emateko helburu orokorrak honako hauek dira:
a) Ikasleen gizarte eta hezkuntza inklusioa bultzatzea, bizitza aktiboan moldatzeko oinarrizko gaitasunak garatuz.
b) Hezkuntza sisteman jarraitutasuna bultzatzea eta DBHko graduatuaren titulua lortzen laguntzea.
c) Gizarteratze, bizikidetza eta heldutasun pertsonalaren maila egokiak lortzea.
3.-Ikasleen profila.
Programa hau portaera zailtasunei eta ikasgelako lanari egokitzeko zailtasunei lotutako eskola atzerapen larria duten DBHko ikasleei zuzentzen zaie, eskolara ez joateko eta eskola uzteko arriskua badute.
4.-Atxikitzeko irizpideak.
Ikasleak programan sartzeko honako irizpideak hartuko dira kontuan:
a) DBHko 1. kurtsoa bigarrenez egin arren 2. kurtsora igotzeko moduan ez dauden ikasleak.
b) DBHko 2. kurtsoa egin duten eta etapa errepikatu ez duten ikasleak, DBHko 3. kurtsora igotzeko moduan ez badaude. Kasu honetan, Curriculum Egokituko Programa DBHko 2. kurtsoaren errepikapen moduan hartuko da.
5.-Ikasleak atxikitzeko jarraitu beharreko prozedura.
Ikasleak programan sartzeko proposamena ikastetxeko zuzendaritza taldeak eginen du; gero Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari igorriko dio eta honek Eskolatze Batzordeari helaraziko dio.
Hauxe da kasu horietan jarraitu beharreko prozedura:
a) Tutoreak eginen du, irakasle taldeak proposatuta, ikasleak Curriculum Egokituko Programan sartzeko txostena 2. eranskinean dagoen ereduaren arabera, eta zuzendariaren oniritzia izan beharko du. Txostenean jasoko da neurri hori egokiena dela ikasleak hezkuntza sisteman jarraitzeko eta DBHko graduatuaren titulua eskuratzeko.
b) Ikastetxeko zuzendariak proposatuta, orientatzaileak txosten psikopedagogiko bat eginen du 3. eranskinean dagoen ereduaren arabera. Bertan, proposatutako neurria egokia den ala ez baloratuko da.
c) Bi txostenak aztertu ostean, tutoreak edota orientatzaileak ikaslearen gurasoei edo legezko tutoreei dei eginen die Curriculum Egokituko Programan sartzea komeni dela azaltzeko.
d) Programan sartzeko proposamena onartzen bada (4. eranskinean dagoen ereduaren arabera), ikasleek eta haien guraso edo legezko ordezkariek idatziz hartu beharko dute horren gaineko konpromisoa.
Arestian aipatutako dokumentazio guztia Kultura-aniztasunaren Atalari bidali behar zaio proposamena balora dezan; ondoren, Hezkuntza Ikuskatzailetzaren oniritziarekin, Eskolaratze Batzordeari bidaliko dio eta honek familiari eta ikastetxeari jakinaraziko die zein neurri ezarri behar den.
Eskabidea egin aurreko ikasturteko maiatzean eta ekainaren lehenengo hamabostaldian gauzatuko dira ikaslea programan sartzeko proposamenak. Salbuespen gisa, epe hori urriaren 30era arte luzatu ahal izanen da.
6.-Ikasleak programan jarraitzea.
Curriculum Egokituko Programaren iraupena ikasturte batekoa izanen da.
7.-Ikasle ratioa.
Taldean gehienez 10 ikasle egonen dira.
8.-Programaren irakasleak eta horien eginkizunak.
Programa honen esparru praktikoan eskolak eman ahal izateko ezinbestean eduki behar dira, gutxienez, lanbide heziketako eskolak emateko eskatzen diren titulua eta prestakuntza.
Gizarte eta hizkuntza esparruan eta zientzia eta matematika esparruan eskolak eman ahal izateko ere ezinbestean eduki behar dira, gutxienez, lehen hezkuntzako eskolak emateko eskatzen diren titulua eta prestakuntza.
Ikasleen ezaugarriak kontuan hartuta, irakasleen taldea txikia izatea komeni da; horrela, ikasleak hobeto ezagutuko dituzte eta beren artean koordinatuta lan eginen dute, jarduteko irizpide berberak hartuz eta esparru ezberdinetako edukiak modu koherentean landuz.
Programaren irakasleek eginkizun hauek izanen dituzte:
-Hezkuntzako esku-hartzea planifikatu eta programatu.
-Ematen dituzten esparru edo ikasgaien edukiak garatu, horretarako ikuspegi globalizatzaileak, diziplinartekoak eta ikasleen interesetatik hurbil daudenak proposatuz.
-Ikasturte amaierako txostena landu, bertan hobetzeko proposamenak ere eginez.
-Ikasleen ikasteko eta haiei irakasteko prozesua koordinatu eta ebaluatu.
Kultura-aniztasunaren Atalak aholkuak eta prestakuntza berezia emanen dizkie irakasleei.
9.-Programako edukien antolamendua.
Curriculum Egokituko Programan sartzen diren ikasleek oinarrizko gaitasunak garatzeko egokituta eta zuzenduta dauden etapako edukiak ikasiko ditu, Hezkuntza kontseilariaren ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduko 1. eranskinean ezarritakoa betez.
Edukiak hiru esparrutan banatuko dira: esparru praktikoa, gizarte eta hizkuntza esparrua eta zientzia eta matematika esparrua. Eta asteko ordu kopurua honela antolatuko da:
-Esparru praktikoa: 15 ordu.
-Gizarte eta hizkuntza esparrua: 5 ordu.
-Zientzia eta matematika esparrua: 5 ordu.
Ikasleek honako ikasgaiak izanen dituzte:
-Gorputz hezkuntza: 2 ordu.
-Erlijioen azterketa/Eskola laguntza: 2 ordu.
-Tutoretza: ordu 1.
10.-Eskolaratzea, ebaluazioa eta mailaz igotzea curriculum egokituko programan.
Programan sartzen diren ikasleak ikastetxe publikoan edo itunduan matrikulatuta egon behar dira.
Dena den, ikasleek matrikulatutakoa ez den beste ikastetxe edo erakunde batean ere egin ahal izanen dute, horrek programa emateko baimena badu.
Ikasleak ebaluatzean honakoetan ezarritakoa beteko da: Hezkuntza kontseilariak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei titulua emateko era arautzeko abenduaren 18an eman duen 217/2007 Foru Aginduko 11. artikulua, eta, Hezkuntzako kontseilariak Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzeko ekainaren 13an eman duen 93/2008 Foru Aginduko bigarren xedapen gehigarria.
Curriculum egokituko programan dauden ikasleen tutoreak idatziz (5. eranskinean dagoen ereduaren arabera) jakinaraziko die familiei eta, hala badagokio, ikasleak matrikulatuta dauden ikastetxeei irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen hiru hilean behingo ebaluazioa.
Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak espediente akademikoan sartuko ditu hiru hilean behingo ebaluazioa eta azken ebaluazioa. Orientazio Departamentuak ikaslearen bilakaeraren jarraipena eginen du.
11.-Programa ezartzeko ikastetxea aukeratzean kontuan hartzeko irizpideak.
Curriculum egokituko programa soilik emanen da Hezkuntza Departamentuak baimentzen dituen irabazi-asmorik gabeko ikastetxe publikoetan, ikastetxe itunduetan eta erakundeetan, betiere ikasleen hezkuntza beharrak kontuan hartuta. Hain zuzen, behar horien arabera aldaketak egin daitezke.
12.-Irabazi-asmorik gabeko erakundeek Curriculum Egokituko Programa emateko baimena.
Programa hau emateko eskatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek Hezkuntza Departamentuaren baimena eduki beharko dute, Hezkuntza kontseilariaren ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduko 32. artikuluan ezarritakoa betez.
Horretarako ondokoak bete behar dira:
-Irakaslekuak eta ekipamenduak.
Programaren curriculum planteamenduak eta horren ondoriozko jarduera eta zeregin motek argi uzten dute Curriculum Egokituko Programa behar bezala garatu ahal izateko behar diren irakaslekuak eta bitarteko materialak garrantzitsuak direla eta ezaugarri bereziak dituztela.
Gutxienez karratuko espazio bakarra eta integratua behar da, ur hornidura, hustubidea, aireztapen ona eta behar besteko argiztapena dituena. Gainera, gailu elektriko txikiak konektatzeko eta Internetera sartzeko moduko indar puntuak eduki behar ditu.
Programaren ezaugarrien araberako altzariak egonen dira bertan, ikasleek banaka nahiz taldeka lan egiteko aukera ematen dutenak. Ikasmahaiak eta mahaiak edo lan mahaiak egonen dira.
Baita armairuak, apalategiak, arbela, makinak, ekipoak eta beharrezko tresnak ere, programa garatzen den esparruetan batez ere eskuz egiten diren jarduerak garatzeko.
-Jarraitu beharreko prozedura:
2. ERANSKINA. Curriculum Egokituko Programa batera sartzeari buruz tutoreak egindako txostena
Ikaslearen datu pertsonalak:
Deiturak eta izena:
Jaioteguna: ........ /......../........ Jaioterria: ……………………..
Helbidea: .................................................... PK: ……………………………
Herria: ................Telefonoak: …………………………
Eskola txostena: ……………………….
Ikastetxe honetan eskolatuta: ………………………………….
DBHko kurtsoa/maila: ………………………………….
Maila errepikatu du?: BAI EZ
Erantzuna baiezkoa bada, esan zein maila: DBHko 1.a 2.a
(Zirkulu batez inguratu)
Familia eta eskola inguruneari buruzko alderdiak:
Irakasle taldeak goian adierazi den ikaslearen hezkuntza prozesuari buruz emandako informazioa aztertu da eta, hori kontuan hartuta, irakasle taldeak honakoa erabaki du:
1. Ikasle horrek zailtasun handiak izanen dituela etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortzeko, hala talde arrunt batean nola curriculum aniztasunean.
Erabakiaren oinarri diren zailtasun pedagogikoak eta jarreraren ingurukoak, labur azaldurik:
2. Ikaslearentzat egokiena Curriculum Egokituko Programa batean sartzea dela; horrela, DBHn eskolatzeko prozesuan jarraitu ahal izanen du eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eskuratu ahal izanen du.
Hori guztia dela bide, irakasleen taldeak .............eko ..........................aren .........ean egindako bileran erabaki du ikasle hori Curriculum Egokituko Programan sar dadin proposatuko duela, hori iruditzen baitzaio neurririk egokiena.
.............(e)n, ...........ko ............aren ......(e)an.
Irakasle taldea Oniritzia
Tutorea Zuzendaria
KULTURA-ANIZTASUNAREN ATALA.
3. ERANSKINA. Curriculum Egokituko Programara sartzeko txosten psikopedagogikoa
Ikaslearen datu pertsonalak:
Deiturak eta izena:
Jaioteguna: ........ /......../........ Jaioterria: …………………………….
Helbidea: .................................................... PK: ……………………………….
Herria: ............... Telefonoak: ……………………………………
Ikastetxea: ........................................ Herria: ………………………………
Maila: DBHko .....................
Aurreko ikasturteetako eskolatze datuak:
IKASTURTEA |
IKASTETXEA |
HERRIA |
ETAPA |
KURTSOA |
HARTUTAKO HEZKUNTZA NEURRIAK (1) |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
(1) Maila errepikatuta. Laguntzak
Eskola txostenari buruzko alderdiak:
(Ikaslea Curriculum Egokituko Programan sartzeko garrantzia duen informazioa jarri: oinarrizko gaitasunen mailak, motibazioa, interesak, lanerako eta ikasteko lehentasunak eta igurikapenak, gizarte egokitzapena eta harremanak, lan ohiturak, absentismoa, autokontzeptua/autoestimua, eta beste datu jakingarri batzuk.) |
Familia eta gizarte inguruneari buruzko alderdiak:
(Ikaslea Curriculum Egokituko Programan sartzeko garrantzia duten datuak jarri: familiak eta gizarte inguruneak ikaslearen garapenean duten eragina eta hezkuntza prozesurako garrantzia duten datu guztiak.) |
Erabakiaren arrazoiak:
|
Beste datu interesgarri batzuk:
|
Txostenaren egilea:
.............(e)n, ...........ko ............aren ......(e)an.
Orientatzailea Oniritzia
Zuzendaria
KULTURA-ANIZTASUNAREN ATALA.
Txosten honen edukiaren edota ebaluazio psikopedagogikoaren berri duten profesionalek isilpekotasuna bermatuko dute.
4. ERANSKINA. Curriculum programara sartzeko konpromisoa
Ikastetxea: ........................................... Herria: …………………………
Ikaslearen konpromisoa
.................................................................. ikasleak, .................eko ...........................aren ............ean jaioak, adierazi du prest dagoela Curriculum Egokituko Programan sartzeko; eskoletara joanen da eta jarrera positiboa izanen du.
Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen du.
.............(e)n, ...........ko ............aren ......(e)an.
Sin.: ......................................
Guraso edo legezko tutoreen konpromisoa
Jauna /Andrea: ............................................ NAN: …………………..
..................................................... ikaslearen aitak/amak/legezko tutoreak adierazi du ados dagoela ikaslea Curriculum Egokituko Programan sartzearekin.
Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen dute
.............(e)n, ...........ko ............aren ......(e)an.
Sin.: ......................................
KULTURA-ANIZTASUNAREN ATALA.
5. ERANSKINA. Curriculum Egokituko Programaren etengabeko ebaluazioaren erregistroa
Ikasturtea: ................................ Ebaluazioa: ………………………..
Izena: ……………………………………
|
KALIFIKAZIOA: (1) |
HARTUTAKO HEZKUNTZA NEURRIA (2) |
CURRICULUM EGOKITZAPENAREN MAILA (3) |
Esparru praktikoa |
|
|
|
Zientzia eta matematika esparrua |
|
|
|
Gizarte eta hizkuntza esparrua |
|
|
|
Gorputz hezkuntza |
|
|
|
Erlijioen irakaskuntza/Eskola laguntza |
|
|
|
Jarraibideak:
(1) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei titulua emateko era arautzen duen 217/2007 Foru Aginduko 3. artikuluan ezarritakoaren arabera emanen dira kalifikazioak (Nafarroako Aldizkari Ofiziala: 11/2008).
(2) Curriculumaren egokitzapen garrantzitsua egiten bada CEG siglak erantsiko dira. (93/2008 Foru Agindua, Nafarroako Aldizkari Ofiziala: 93/2008).
(3) Curriculumaren egokitzapena zein mailatan egin den zehazteko hurrengo kodea erabiliko da:
-LH1 = Lehen Hezk. 1.zikloa.
-LH2 = Lehen Hezk. 2. zikloa.
-LH3 = Lehen Hezk. 3. zikloa.