Castellano | Euskara | Français | English
(1998ko 87. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 22an)
Atarikoa
Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako eta Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuetako zuzendariek Foru Agindu hau onesteko adostasun txostena aurkeztu dute. Foru Aginduaren xedea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ebaluazio agirietan aldaketa batzuk egitea da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazioari eta kalifikazioari buruzko abenduaren 26ko 515/1994 Foru Aginduaren zazpigarren puntuko 2. idazatian aipatutako aldaketak hain zuzen (1995-2-6ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), batez ere aipatu Foru Aginduaren Eranskinetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen Ebaluazioaren eta Kalifikazioaren Erregistroa ezartzeko ekainaren 2an emandako 656/1995 Ebazpenaren I. Eranskinean agertzen diren ereduetan aipatutakoak (1995-6-30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako kalifikazioak Oinarrizko Irakaskuntzako Eskolaketa liburuan erregistratzeko jarraibideak ere finkatzen dira. Hori guztia Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzen duen otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretua aldatzeko otsailaren 19an emandako 116/1996 Foru Dekretua (1996-03-8ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako antolaketa eta curriculum arloetako alderdiak arautzen dituen maiatzaren 19ko 135/1997 Foru Dekretua (1997-05-30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) onestearen ondorioz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailaren antolamenduan sortutako aldaketen ondorioa da.
Foru Agindu hau egiteko, kontuan hartu dira ondoko hauek: otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretua (1993-05-14 Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculuma ezartzen duena, otsailaren 19ko 116/1996 Foru Dekretuaren bidez aldatua; maiatzaren 19ko 135/1997 Foru Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako antolaketa eta curriculum arloetako alderdiak arautzen dituena; 1992ko urriaren 30eko Agindua, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan araututako Araubide Orokorreko irakaskuntzetako ebaluazio txostenen oinarrizko elementuak eta ikasleen mugikortasuna bermatzeko behar diren eta ebaluazio prozesutik heldu diren betebehar formalak finkatzen dituena; 1993ko apirilaren 2ko Agindua, 1992ko urriaren 30eko Agindua aldatzen duena (1993-04-15eko "E.A.O."); abenduaren 26ko 515/1994 Foru Agindua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazio eta kalifikazioari buruzkoa eta ekainaren 2ko 656/1995 Ebazpena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen Ebaluazioaren eta Kalifikazioaren Erregistroa ezartzen duena.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen duen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2. b) artikuluan esleitu zaizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut:
Lehenbizikoa
Foru Agindu hau Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean kokaturik egonik, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Legeari jarraikiz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxe publiko zein pribatuetan aplikatuko da.
Bigarrena
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten duen ikaslearen ikasketa espedientea abenduaren 26ko 515/1994 Foru Aginduaren I. Eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa izanen da, ikasketa espediente horretan "4. mailako ebaluazioaren emaitzak" izeneko laukian salbu, hori deuseztua gelditzen baita eta aurrerantzean Foru Agindu honen I. Eranskineko ereduari jarraikiz beteko baita.
Hirugarrena
Abenduaren 26ko 515/1994 Foru Aginduaren II. Eranskinean agertzen den D.B.H.ko laugarren mailako ebaluazioaren aktaren eredua deuseztua gelditzen da eta aurrerantzean Foru Agindu honen II. Eranskinean agertzen den eredua erabiliko da.
Laugarrena
Laugarren mailako azken ebaluazioari dagokion Ikasleen Azken Ebaluazioaren Emaitzen Laburpenaren eredua, abenduaren 26ko 515/1994 Foru Aginduaren IV. Eranskinean agertzen dena, deuseztua gelditzen da eta haren ordez Foru Agindu honen III. Eranskinean dagoena erabiliko da.
Bostgarrena
1.-Oinarrizko Irakaskuntzako Eskolaketa liburuaren 24. orrialdean agertzen den erregistro eredua, derrigorrezko bigarren hezkuntzako laugarren mailako ebaluazioaren emaitzak jasotzeko erabiltzen dena, bete gabe utziko da hemendik aurrera eta bertan zeharkako marra bat eginen, goiko ezkerraldetik beheko eskuinaldera eta, gainera, ikastetxeko zuzendariak sinatutako eginbidea idatziko da ondoko testuarekin: "D.B.H.ko 4. mailako ebaluazioaren emaitzak Liburu honen 29. orrialdean daude".
2.-Oinarrizko Irakaskuntzako Eskolaketa liburuaren 29. orrialdean "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila"ko "Ebaluazioaren emaitzak" idatziko dira, Foru Agindu honen IV. Eranskineko ereduari jarraikiz.
Seigarrena
Oinarrizko Irakaskuntzako Eskolaketa liburuaren 27. orrialdean Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako "Ebaluazioaren kreditazioa" jasoko da, ondoko arauei jarraikiz:
a) Lehenbiziko hamar lerroetako laukiak beteko dira, "Natur Zientziak" irakasgaietik "Teknologia" irakasgaira, eta haietan ikasleak egindako arlo edo irakasgai guztien kalifikazioak idatziko dira. Lehenbiziko hamar lerro hauetan bete gabe gelditzen diren laukiak deuseztu eginen dira, horietako bakoitzean zeharkako lerro bat eginez.
b)Hamaikagarren lerroan "Aukerakoak" hitza ezabatu eta "Etika" hitza idatziko da lauki horretan eta 4. mailari dagokion laukian ikasleak irakasgai eta maila horretan lortutako kalifikazioa idatziko da.
c) Hamabigarren lerrotik hamazazpigarrenera, biak barne, 1., 2., eta 3. mailetan egindako aukerako irakasgai guztiak eta 4. mailan egindako aukerako irakasgaiak idatziko dira, hurrenkera horretan. Ikasleak egindako arlo eta irakasgai guztiak lerro horietan sartzen ez badira, ikasleak horietan lortutako kalifikazioak idazteko behar diren lerroak jarriko dira Oinarrizko Irakaskuntzako Eskolaketa liburuaren 30. orrialdetik aurrera zuriz agertzen den lehenbiziko orrialdean; orrialde horrek Liburuaren 27. orrialdeak dituen idazpurua eta itxiera izanen ditu, zuzendariak eta idazkariak sinatuko dute eta bi sinaduren artean ikastetxeko zigilua paratuko da.
d) Hemezortzigarren lerroan Erlijioa irakasgaian izandako kalifikazioak idatziko dira, irakasgai hori egin dutenen kasuetan.
Zazpigarrena
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ebaluazioen emaitzak, hala etengabeko ebaluazioarenak nola azkenekoarenak, Ikaslearen Ebaluazioaren eta Kalifikazioaren Erregistroan idazteko, Foru Agindu honen V. eta VI. Eranskinetan dauden bi eredu hauei jarraituko zaie, hurrenez hurren: "Etengabeko ebaluazioa erregistratzeko eredua" eta "Azken ebaluazioa erregistratzeko eredua".
Xedapen Gehigarria
1.-Ikasketa Espedientean dagokion laukian agertzen den "3. Zikloko ebaluazioaren emaitzak" adierazpena ondoko honekin aldatuko da: "3. mailako ebaluazioaren emaitzak".
2.-Abenduaren 26ko 515/1994 Foru Aginduan "otsailaren 22ko 67/1993 Errege Dekretuari" egiten zaion aipamena, "otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuari egiten zaiola ulertu behar da.
Azken Xedapenetako Lehenbizikoa
Hezkuntza zuzendari nagusiari baimena ematen zaio Foru Agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.
Azken Xedapenetako Bigarrena
Foru Agindu hau eta honen Eranskinak igortzea Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Hezkuntza Berriztapenaren Atalera eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Azken Xedapenetako Hirugarrena
Foru Agindu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
I. ERANSKINA
4. MAILAKO EBALUAZIOAREN EMAITZAK
ARLO ETA IRAKASGAIETAN IZANDAKO KALIFIKAZIOAK (1)
A R L O A K KALIFIKAZIOA (2) C.E. (3)
Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
Gorputz Hezkuntza
Etika
Gaztelania eta Literatura
Euskara eta Euskal Literatura
Atzerriko Hizkuntza (..........................)
Matematika A/B (4)
AUKERAKOAK (5)
Erlijioa (6)
.......... (e)an egindako azken ebaluazio aldian (7), ikasleari Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren Titulua ematea proposatu zen.
Egun honetan ikasleak Derrigorrezko Hezkuntza bukatu du ikastetxe honetan eta Eskolaketa liburua eman zaio.
.................................., .........(e)ko ...................aren .........(e)an
I. O. Zuzendaria, Idazkaria,
(Ikastetxeko zigilua)
Sin. .................................... Sin. ..................................
(1) Kalifikazioak idatziko dira baldin eta ikasleak eskolaketa bukatzen badu.
(2) Honela jasoko dira: Gutxiegi, Nahikoa, Ongi, Oso ongi edo Bikain.
(3) Curriculumaren egokitzapen adierazgarriak izan dituzten arloak gurutze batez adieraziko dira.
(4) Ezabatu egoki ez dena.
(5) Ikasleak maiatzaren 19ko 135/1997 Foru Dekretuaren 3.2 artikuluko a) eta b) idazatien arabera egindako arlo edo irakasgaiak idatziko dira.
(6) Ikasleak egin duenean bakarrik beteko da. Bestela, dagokion laukia deuseztuko da zeharkako marra batez.
(7) Eskolaldia bukatzen baldin bada Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren Titulua lortu gabe, tarte hau deuseztuko da zeharkako marra batez.
II. ERANSKINA
LAUGARREN MAILAKO AZKEN EBALUAZIOAREN AKTA
Maila ................. Taldea ...............
Ikasturtea ........../..........
Ikastetxea Herria
Helbidea C.P. Probintzia
Ikasle kopurua Titulurako proposatuak Proposatu gabeak
G.Z. = Gizarte Zientziak, Geografia eta HistoriaA.H. = Atzerriko Hizkuntza MAT. = MatematikaAUK. (1) = Aukerakoa AUK. (2) = Aukerakoa
GH. = Gorputz heziketa Gakoak: Gakoak: Gakoak: Gakoak:
ET. = Etika Ig = Ingelesa A = Matematika A a1 = Biologia eta Geologiaa5 = Teknologia b1 = Atzerriko bigarren hizk. (............)
G eta L. = Gaztelania eta Literatura Fr = FrantsesaB = Matematika B a2 = Fisika y Kimika a6 = Lanbide Hastap-BHIb2 = Plastika eta Ikus Hezkuntza
E. eta L. = Euskara eta Literatura It = Italiera a31 = Literatura Unibertsala b3 = Musika
a = Alemaniera a32 = Geografia Ekonomikoa b4 = Informatika
Pt = Portugesa a4 = Kultura Klasikoa b5 = (........................)
(3) Ikasleak egin duenean bakarrik beteko da. Bestela, dagokion laukia deuseztuko da zeharkako marra batez.
B = Bikain. Oo = Oso ongi. O = Ongi. N = Nahikoa. G = Gutxiegi.
T. P. = Titulu Proposamena. "Bai" edo "Ez" idatziko da, behar denaren arabera.
ZUZENKETAK:
.
..........................................., ..............(eko) ........................aren ............(e)an
Taldeko irakasleak:
I. O., Zuzendaria, Tutorea,
Stua. ............................................... Stua. ..........................................
III. ERANSKINA
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA LAUGARREN MAILAKO AZKEN EBALUAZIOA
Publikoa
Ikastetxea ........................ Pribatua. Herria ..................................... P.K. ....... Probintzia .......................... Ikasturtea ......./.......
J A K I N T Z A A R L O E T A I R A K A S G A I A K
A M A N K O M U N A K AUKERAKOAK
G.Z. G.H. ET. G. eta L. E. eta L. A.H.MAT. .......... .......... .......... .......... .......... .......... .......... ..........ER.
A TALDEA
B TALDEA
C TALDEA
D TALDEA
E TALDEA
GUZTIRA
G: Gutxiegi
KP: Kalifikazio Positiboa
KALIFIKAZIO POSITIBOA
DUTEN IKASLEEN KOPURUA
ARLO GUZTI- ARLO GUZTI-
A TALDEA
B TALDEA
C TALDEA
D TALDEA
E TALDEA
GUZTIRA
IV. ERANSKINA
Ebaluazioaren emaitzak
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO LAUGARREN MAILA
............................ikasleak
ondoko emaitza hauek izan ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan:
A R L O A K KALIFIKAZIOA
Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
Gorputz Hezkuntza
Etika
Gaztelania eta Literatura
Euskara eta Literatura
Atzerriko Hizkuntza (..................................)
Matematika A/B
AUKERAKOAK
.....................................................
.....................................................
.....................................................
Erlijioa
....................., ........(e)ko .....................aren ......(e)an
I. O. ZUZENDARIA, IDAZKARIA,
(Ikastetxeko zigilua)
Stua. Stua.
V ERANSKINA
Etengabeko ebaluazioa erregistratzeko eredua
4. mailako etengabeko ebaluazioa
................. hiruhilekoa
Kalifikazioen orria
Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
Gorputz Hezkuntza
Etika
Gaztelania eta Literatura
Euskara eta Literatura
Atzerriko Hizkuntza (.........................)
Matematika A/B (3)
AUKERAKOA
.....................................................
.....................................................
.....................................................
Erlijioa (4)
(1) Ikasleak ikasketak curriculum egokitzapenen batekin egin dituen adieraziko da: errefortzua, curriculum egokitzapena...
(2) Gutxiegi kalifikazioa izanez gero, irakasleak hezkuntza neurriren bat hartzea proposatzen duen adieraziko da.
(3) Ezabatu behar ez dena.
(4) Ikasleak egin baldin badu beteko da bakarrik. Bestela, dagokion laukia deuseztuko da zeharkako marra batez.
VI. ERANSKINA
Azken ebaluazioa erregistratzeko eredua (4. maila)
....................ren azken ebaluazioa
Kalifikazioen orria
Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
Gorputz Hezkuntza
Etika
Gaztelania eta Literatura
Euskara eta Literatura
Atzerriko Hizkuntza (.............................)
Matematika A/B (2)
AUKERAKOA
.....................................................
.....................................................
.....................................................
Erlijioa (3)
(1) Ikasleak ikasketak hezkuntz neurriren batekin egin dituen adieraziko da: errefortzua, curriculum egokitzapenena...
(2) Ezabatu behar ez dena.
(3) Ikasleak egin baldin badu beteko da bakarrik. Bestela, laukia deuseztuko da zeharkako marra batez.
TITULU PROPOSAMENARI BURUZKO ERABAKIA
[ ] Titulurako proposatzen da.
[ ] Ez da titulurako proposatzen.
Erabakiari buruzko oharrak: