(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ikasleak :
    • Ebaluazioa :
      • 79/2000 Foru Agindua, martxoaren 6koa, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Perts Helduen Oinarrizko Hezkuntzan ikasten ari diren ikasleak ebaluatzeko eta kalifikatzeko arauak ematen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

79/2000 Foru Agindua, martxoaren 6koa, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Perts Helduen Oinarrizko Hezkuntzan ikasten ari diren ikasleak ebaluatzeko eta kalifikatzeko arauak ematen dituena

 

(2000ko 45. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 12an)

Atarikoa

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 52.1. artikuluan ezartzen duenez, Oinarrizko Hezkuntzaren pareko ezagutzak eskuratu nahi dituzten pertsona helduek beren baldintza eta beharrei egokitutako eskaintza izanen dute.

Uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuak -haren bidez Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza arautu zen, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan irakaskuntza horren egitura eta curriculum zehatza ezarri (1999-08-30eko Nafarroako Aldizkari Ofizial)- ebaluazioaren oinarrizko printzipioak agertzen ditu, bai eta Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan ikasten ari diren ikasleen sustapenari eta titulazioari buruzko irizpide orokorrak ere; eta aipatzen du ebaluazioa pertsonalizatua, etengabea, integratzailea eta prestatzailea izanen dela.

Bestalde, 1992ko urriaren 30eko Aginduak -1993ko apirilaren 2an hein batean aldatu zen hark- ezarri egin zituen ebaluazio-txostenen oinarrizko elementuak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak araututako araubide orokorreko ikasketetan; gainera, ikasleen mugikortasuna bermatzeko, ebaluazio prozesutik eratorritako zer baldintza formal behar diren ezarri zuen (1992-11-11ko "EAO").

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan ikasten ari diren ikasleen ebaluazioa egokitzea komeni da; izan ere, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarekiko desberdintasunak daude, arloen eta gaien antolaketan, nahiz eta, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, ikasketa hauek amaitzean ematen den titulua bera izan.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.b) artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

Lehena

Foru Agindu hau aplikatu egin beharko da ikastetxe publiko eta pribatuetan, bai eta Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako geletan ere; alegia, Nafarroako Foru Komunitatean daudenetan eta, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoari jarraikiz, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza irakasten dutenetan.

I.-Ebaluazioaren ezaugarri nagusiak

Bigarrena

1. Ebaluazioak helburu pedagogikoa du batik bat, eta haren helburua da ikasleen ikasketa neurtzea, hezkuntza helburuen lorpena eta pertsona helduen ezaugarriak aintzat harturik.

2. Kalifikazioaren bidez, ikasleari eskala bateko kategoria bat ematen zaio, ebaluazio prozesuaren emaitzak kontuan izanda.

Hirugarrena

1. Ebaluazioak lagundu egin behar die ikasleei ikasketa hauen baitakoak diren gaitasunak garatzen. Mailako zein esparruko helburu orokorrak eta esparruen curriculumean ezartzen diren ebaluazio irizpideak dira ebaluazio prozesuaren erreferentziarik egokienak.

2. Ebaluazioak laguntza pedagogikoa egokitzeko balio behar du, bai eta, horren ondorioz, norbera heltzeko prozesuak sortzeko ere; beharra izanez gero, hezkuntza indartzeko eta curriculuma egokitzeko neurriak ezartzea erraztu behar du, kontuan izanik ikasleen ikasketa prozesuak zer egitea aholkatzen duen.

3. Curriculum proiektuan, ebaluazio prozesuari buruzko irizpideak sartuko dira, eta bai Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak edo irakasle taldeak ebaluazio eta kalifikazio bilkurei buruz proposaturiko plangintza orokorra ere. Ikasleak hurrengo mailara igarotzeko irizpideak ere sartuko dira.

Laugarrena

1. Ebaluazioa pertsonalizatua, etengabea, integratzailea eta prestatzailea izanen da, eta curriculumeko esperientzi esparruen arabera ebaluazioa egiteko era desberdinak izanen dira.

2. Ebaluazioa pertsonalizatua izanen da, ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanen ditu eta aurrerantz joaten lagunduko dio ikasleari.

3. Ebaluazioak etengabea behar du izan eta gelako eguneroko lanetan sartuta egon. Jaso beharrekoa dela iritzitako guztiaren berri jasoko dute irakasleek, ebaluazio-bilkuretan erabakiak hartzea errazagoa izan dadin.

4. Ebaluazioak integratzailea behar du; aintzat hartuko ditu afektibitatea, ezagutzak, gizarteratzea eta pertsonen autonomia.

5. Ebaluazioa prestatzailea izanen da eta, horren ondorioz, hezkuntza prozesua arautzeko eta gidatzeko balioko du.

6. Ebaluazioa era desberdinetan eginen da, esperientzi esparruen baitako moduluetako bakoitzean, helburu orokorrak eta ebaluazio irizpideak kontuan izanik.

Bosgarrena

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren I eta II. mailetan, agiri ofizialetan termino hauen bidez adieraziko da ebaluazioa: gaindituta, kalifikazio positiboa denean, eta gainditu gabe, kalifikazio negatiboa denean.

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailan, agiri ofizialetan termino hauen bidez adieraziko da ebaluazioa: gutxiegi, nahikoa, ongi, oso ongi eta bikain.

Gutxiegi kalifikazioa emanen da, baldin eta uste bada, ebaluazio irizpideak kontuan izanik, ikasleak ez dituela lortu programazioari dagokionez aurreikusitako helburuak.

Nahikoa, ongi, oso ongi eta bikain kalifikazioak emanen dira, baldin eta uste bada ikasleak lortu egin dituela programazioari dagokionez aurreikusitako helburuak, kontuan izanik bai ebaluazio irizpideak bai -kalifikazio eskala horren arabera- helburuak zer neurritan erdietsi diren.

II.-Ikasleen ebaluazioa: prozesua eta agiriak

Seigarrena

1. Irakasle bakoitzak zehaztuko du, bere moduluan, taldeko ikasleen kalifikazioa. Zernahi dela, ebaluazioa taldeko irakasle guztiek eginen dute, talde lanean jardunda, bereziki ikasleak hurrengo mailara igarotzeari eta titulazioari buruzko erabakiak hartzean.

2. Ikasle talde bakoitzeko irakasle-tutoreari dagokio ebaluazio-bilkurak koordinatzea eta zuzentzea.

A) Ebaluazioko agiriak

Zazpigarrena

Ebaluazio prozesuari buruzko eta ebaluazioaren emaitzei buruzko oharrak, honako agiri hauetan jasoko dira:

-Ikaslearen ikasketa-espedientea.

-Lauhilekoaren ebaluazioaren aktak, bai I eta II. mailetakoak, bai III. mailako 1 eta 2. zikloetakoak.

-Ikaslea lekuz aldatzen bada, ebaluazio-txosten berezia.

B) Ikasleak ebaluatzeko prozesua

a) Hasierako ebaluazioa

Zortzigarrena

1. Hasierako ebaluazioak informazioa eskuratzea du helburu, horren bidez ikaslearen egoera ezagutzeko eta ikaslea kokatu ahal izateko Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan, bere egoera dela-eta egokiena den mailan eta moduluan.

2. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxe, institutu edo ikasgelek, derrigorrez, hasierako balorazioa egiteko proba bat -Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) deitua- eginen diete, matrikula egin aurretik, lehen aldiz izena ematen duten ikasleei. Izan ere, horixe agintzen du abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduak; alegia, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketen ezarpena arautu eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasketa horiek egiten dituzten ikasleak ikastetxe horietan sartu eta matrikula egiteko jarraibideak ematen dituenak.

3. Ikaslearen Hasierako Balorazioaren (IHB) proba burutu eta hasierako ebaluazio horren ondorioz, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzan dagokion maila, ziklo edo moduluari atxikiko zaio ikaslea, eta gainditutzat joko dira ikaslea atxiki baino beheragoko maila(k), zikloa(k), modulua(k), ikasketa hauentzat uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuan ezarritako ikasketen antolamenduaren arabera.

4. Ikaslearen Hasierako Balorazioaren proba egin eta desadostasuna badago, ikaslea atxiki beharreko maila, ziklo edo moduluari buruz, ikasleak aurkezten dituen ikasketen ziurtagiriak hartuko dira aintzat.

5. Matrikula egin eta ikaslearen ikasketa-espedientea irekiko da, non honakook ezarriko diren: ikasleak burutu eta ziurtagirien bidez frogatutako ikasketak; Ikaslearen Hasierako Balorazioaren proba eginda, Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako zer ikasketa mailatan kokatu den; ikastetxearen orientazioa, eta ikaslea hasi beharreko ikasketei atxikitzeko idazki ofiziala, puntu honen aurreko idatz-zatietan xedatutakoarekin bat.

6. Foru Agindu honetako I. eranskinean, ikaslearen ikasketa-espedientearen eredu bat dator; bertan, norberaren datuez gain, ebaluazioaren emaitzak ezarriko dira.

b) Ebaluazio etengabea

Bederatzigarrena

1. Moduluan zehar, ikasleen ikaste prozesuari buruzko informazioa jasoko dute irakasleek eten gabe, sistematikoki behatuz, lanak baloratuz eta berariazko proben bidez, hartara ikaslearen ikaste prozesua jarraitua izatea errazteko.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoa burutu ahal izateko, moduluetako bakoitzaren programazioan sartzekoak dira helburuak, eskatu beharreko gutxieneko edukiak eta bai modulu bakoitza gainditzeko aplikatuko diren ebaluazio irizpideak ere.

c) Azken ebaluazioa

Hamargarrena

1. Lauhilekoa bukatu ondoren, irakasle taldeak -ikasle talde batekin lan egiten duten irakasle guztiek osatzen baitute- azken ebaluazioko bilkura eginen du, irakasle-tutoreak koordinaturik. Bilkuran, irakasleek erabaki egin beharko dute esperientzi esparruetako modulu bakoitzean zein den azken kalifikazioa, lauhilekoan zehar ikasleak erdietsitako errendimenduaren arabera.

2. Irakasle-tutoreak lauhilekoaren azken ebaluazioaren emaitzak idatzi eginen ditu, lauhilekoaren ebaluazio aktetan. Lauhilekoaren ebaluazio aktak Foru Agindu honetako II. eranskinean agertzen diren ereduei lotuko zaizkie.

3. Halaber, ebaluazioaren emaitzak adierazi eginen dira ikasketa-espedientean, ezarritako ereduei jarraikiz, ikasleak mailetan zehar egindako prestakuntza ibilbidea nolakoa izan den idatzita gera dadin (ikus I. eranskina).

4. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzako esperientzi esparruetako moduluetan, ebaluazioa positiboa denean, horixe adieraziko da Foru Agindu honetako I. eranskinean agertzen diren ereduetan, maila eta zikloetarako ezarri diren eredu desberdinetan, hain justu.

C) Agiriak zaindu eta artxibatzea

Hamaikagarrena

Ikastetxeko idazkariak zaindu eta artxibatuko ditu ikasleen ikasketa-espedienteak eta ebaluazio-aktak. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu horiek kontserbatzeko edo lekuz aldatzeko, ikastetxe bat ixten badute.

III.-Ikasleak hurrengo mailara igarotzea

Hamabigarrena

1. Ikasleak esperientzi esparru bateko modulu jakin baterako ezarritako helburuak erdietsi dituela uste badu irakasle taldeak, haren ebaluazioa positiboa izanen da, eta esperientzi esparru horretako maila edo ziklo bereko hurrengo moduluan matrikulatu ahal izanen da.

2. Aitzitik, ikasleak moduluko helburuak ez dituela erdietsi uste izanez gero, errepikatu egin beharko du.

Hamahirugarrena

1. I eta II. mailen bukaeran eta III. mailako lehen zikloaren bukaeran lauhilekoaren ebaluazioa egiteko bilkuran, delako maila edo zikloa osatzen duten modulu guztiak gaindituta dituen ikaslea hurrengo maila edo ziklora igaroko da. Bestelako kasuetan, ikasleak gainditu gabe dituen moduluak baizik ez ditu egin beharko.

2. Aparteko kasu gisa, I eta II. mailak, eta III. mailako lehen zikloa amaitzean, modulu batean ebaluazio negatiboa izan duen ikasle bat hurrengo mailara edo ziklora igaro ahalko da, baldin eta irakasle taldeak uste badu ikasleak lortu dituela mailako edo zikloko helburu orokorrak eta, hortaz, hurrengo maila edo zikloa behar bezala ikasiz egin ahalko duela.

Idatz-zati honetan aipatzen diren erabakiak, irakasle taldeak hartu beharrekoak, irakasleek elkarrekin hartuko dituzte. Gutxienez ere, bi herenek eman beharko dute aldeko botoa.

3. I eta II. mailak, eta III. mailako lehen zikloa amaitzean, lauhilekoaren ebaluazio aktetan, bete egin beharko da igarotzeari buruzko erabakiaren zutabea.

Hau guztia ere jarri egin beharko da ikaslearen ikasketa-espedientean; maila bateko edo ziklo bateko moduluen ebaluazio positiboa agertzen duen orrian, idatzi egin beharko da ikaslea modulu guztiak gaindituta ala bat gainditu gabe igarotzen den.

IV.-Titulazioa eta ziurtagiria

Hamalaugarrena

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako bigarren zikloa amaitutakoan, nahitaezko eta hautazko modulu guztiak gainditu dituen ikaslea proposatu eginen da, Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua eman dakion.

2. Aparteko kasu gisa, III. mailako bigarren zikloa amaitzeko lauhilekoaren ebaluazioa egiten denean, irakasle taldeak zikloko modulu batean ebaluazio negatiboa izan duen ikasle bati Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua ematea proposatu ahal izanen du, baldin eta uste badute Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako helburu orokorrak lortu dituela.

Idatz-zati honetan aipatzen diren erabakiak, irakasle taldeak hartu beharrekoak, irakasleek elkarrekin hartuko dituzte. Gutxienez ere, bi herenek eman beharko dute aldeko botoa.

3. Aipatutako ebaluazioari dagokion aktan, bete egin beharko da titulu-proposamenaren zutabea.

Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila gainditu izana eta Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua lortzeko proposamena aipatu eginen dira ikaslearen ikasketa-espedientean, dagokion orrialdean, I. eranskinean datorren ereduari jarraikiz.

4. III. maila gainditu duten ikasleak Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulurako proposatzea, tituluak emateari buruzko arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Hamasbosgarrena

1. Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailan ari diren ikasleek, betiere, ikastetxearen ziurtagiri bat jasoko dute, ikasitako moduluak eta haietan lortutako kalifikazioak agertuko baititu.

Foru Agindu honen III. eranskinean agertzen dena izanen da ziurtagiri horren eredua.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako ziurtagiriari orientazio bat gehituko zaio, ikasleak ikasketetan eta lanean nondik nora jo dezakeen, baina ez du inoiz ere arau baliorik izanen eta isilpeko informaziotzat joko da.

V.-Ikasleak lekuz aldatzea

Hamaseigarrena

1. Ikaslea lekuz aldatu eta beste ikastetxe batera joaten denean, ikastetxe hartako Zuzendaritzak ikasketa-espedientearen kopia bat eta ebaluazio-txosten berezia eskatuko dizkio jatorrizko ikastetxeari. Txosten hori 1992ko urriaren 30eko Aginduaren (1992ko azaroaren 11n EAOn argitaratuaren) hemezortzigarren puntuari jarraikiz eginen da, eta txosten horren kopia bat erantsiko zaio ikaslearen ikasketa-espedienteari, jatorrizko ikastetxean baitago.

2. Ikastetxe hartzaileak ikaslearen ikasketa-espedientea irekiko du.

Azken Xedapenetako Lehena

Hezkuntzako zuzendari nagusiari baimena ematen zaio, Foru Agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko eman beharrekoak diren xedapenak oro eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Agindu hau igortzea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Hezkuntzaren Berriztapen eta Sustapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Helduen Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate Teknikora, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera argitara dadin.

Azken Xedapenetako Hirugarrena

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

IKASLEAREN IKASKETA ESPEDIENTEA

PERTSONA HELDUEN OINARRIZKO HEZKUNTZA

(Uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretua)

Datu pertsonalak

Deiturak: ……………………… Izena: ……………………….

Helbidea: ……………………….. Herria: ……………………………

P. K.: ……………………………. Telefonoa: …………………………… N.A.N.: …………………

Jaioteguna: ………………………….. Lekua: ……………………..

Probintzia: …………………. Estatua: ……………… Sexua: ……………… Adina: ……………..

Lan-egoera: …………………… Lanbidea: ………………

Helbide aldaketak

Helbidea: …………………… Telefonoa: ……………………

Helbidea:  …………………… Telefonoa: ……………………

Helbidea: …………………… Telefonoa: ……………………

Datu akademikoak

Egindako ikasketak T o k i a D a t a

O h a r r a k

(1) Adierazi ikaslea bertaratuko den edo urrutiko hezkuntza izanen den.

HASIERAKO BALORAZIOAREN EMAITZAK, ETA PERTSONA HELDUEN OINARRIZKO HEZKUNTZAKO ESPERIENTZI ESPARRUETAN ZEIN MODULURI ATXIKI ZAION IKASLEA

Ikaslea

KOMUNIKAZIOA

MATEMATIKAK

NATUR INGURUNEA ETA GIZARTE INGURUENA (I eta II. maila)

NATUR INGURUNEA (III. maila)

GIZARTE INGURUNEA (III. maila)

HAUTAZKOAK (III. maila)

(1) Adierazi zer maila den: I, II edo III

(2) Lauki bakoitzean, adierazi zer modulu den.

OHARRA. Laukietan honakook adieraziko dira: ikasleak egindako eta agiri bidez frogatutako ikasketak; IHBaren proban izandako emaitzaren arabera, zer ikasketa maila dagokion; tutorearen orientazioa, aholkatutako atxikitzearen inguruan; eta ikaslearen atxikitze ofiziala: maila bateko esperientzi esparruetako bakoitzean ikaslea zein modulutan hasiko den ikasten, modulu haren zenbakia ezarriko da.

OHARRAK:

PRESTAKUNTZA IBILBIDEA (I ETA II. MAILAK)

Ikaslea

(1) IHBaren bidez gainditutako moduluen laukiak deuseztatu, diagonala eginez goiko ezker angelutik beheko eskuin angelura.

(2) Ikasturte eta lauhileko bakoitzean, adierazi zer kalifikazio lortu den ikasitako modulu(et)an:

G: Gaindituta.

GG: Gainditu gabe.

EBALUAZIO POSITIBOAREN EGIAZTAGIRIA. I. MAILAK EDO PERTSONA HELDUEN HASIERAKO PRESTAKUNTZAK DITUEN EZAGUTZA ESPARRUETAKO MODULUAK

Ikaslea

A L F A B E T I Z A Z I O A I R A K U R L E B E R R I A K S E N D O K U N T Z A

OHARRAK:

..../..../.... datako ebaluazio bilkuran, ikasleak I. maila gainditu du, eta II. mailara igaroko da, berak hala nahi badu.

O.E. ZUZENDARIA, IDAZKARIA,

Sinadura: Sinadura:

EBALUAZIO POSITIBOAREN EGIAZTAGIRIA. II. MAILAK EDO PERTSONA HELDUEN OINARRIZKO PRESTAKUNTZAK DITUEN EZAGUTZA ESPARRUETAKO MODULUAK

Ikaslea

KOMUNIKAZIOA

NATUR INGURUNEA ETA GIZARTE INGURUNEA

MATEMATIKAK

OHARRAK:

..../..../.... datako ebaluazio bilkuran, erabaki zen ikaslea III. mailara igaroko dela, gaindituak baititu .................... (1) ..........................

O. E. ZUZENDARIA, IDAZKARIA,

Sinadura: Sinadura:

(1) Jarri dagokiona: modulu guztiak/modulu guztiak, ................... esparruko 2. modulua izan ezik.

PRESTAKUNTZA IBILBIDEA (III. MAILA)

Ikaslea

(1) IHBaren bidez gainditutako moduluen laukiak deuseztatu, diagonala eginez goiko ezker angelutik beheko eskuin angelura.

(2) Adierazi zer kalifikazio lortu den moduluetan, bai ikasturte bakoitzean, bai lauhileko bakoitzean:

B: Bikain.

OO: Oso ongi.

O: Ongi.

N: Nahikoa.

G: Gutxiegi.

(3) Moduluen kodeak:

K: Komunikazioaren esparrua.

NI: Natur ingurunearen esparrua.

GI: Gizarte ingurunearen esparrua.

M: Matematikaren esparrua.

H: Hautazko moduluak.

Adierazi hautazko modulu bakoitzaren izena:

1. modulua ...........................................

2. modulua ...........................................

3. modulua ...........................................

4. modulua ...........................................

EBALUAZIO POSITIBOAREN EGIAZTAGIRIA. PERTSONA HELDUEN BIGARREN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOAK DITUEN ESPERIENTZI EREMUETAKO MODULUAK

Ikaslea

..../..../.... datako ebaluazio bilkuran, erabaki zen ikaslea III. mailako 2. ziklora igaroko dela, gaindituak baititu .................... (1) ..........................

O. E. ZUZENDARIA, IDAZKARIA,

Sinadura: Sinadura:

(1) Jarri dagokiona: modulu guztiak/modulu guztiak, ................... esparruko 2. modulua izan ezik.

EBALUAZIO POSITIBOAREN EGIAZTAGIRIA. PERTSONA HELDUEN BIGARREN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOAK DITUEN ESPERIENTZI EREMUETAKO MODULUAK

IKASLEA

..../..../.... datako ebaluazio bilkuran, erabaki zen proposamena egitea ikasleari Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua eman dakion, gaindituak baititu .................... (1) ..........................

O. E. ZUZENDARIA, IDAZKARIA,

Sinadura: Sinadura:

(1) Jarri dagokiona: modulu guztiak/modulu guztiak, ................... esparruko 4. modulua izan ezik.

Gaurko egunarekin, ......................................... ikasleak gainditu egin ditu Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasketak, uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, ........................ ikastetxean, eta proposa mena egin da Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lor dezan. Beraz, dagokion ziurtagiria eman dut.

.........................................., .........(e)ko .............aren ..................(e)an

O. E. ZUZENDARIA, IDAZKARIA,

Sinadura: Sinadura:

(Ikastetxearen zigilua)

II. ERANSKINA

A) LAUHILEKOAREN EBALUAZIOAREN AKTA. PERTSONA HELDUEN HASIERAKO PRESTAKUNTZAKO TALDE BAT

I. MAILA

Ikasturtea Lauhilekoa Taldea Ikasle kopurua

Ikastetxea/Ikasgela Herria

Tutorea Helbidea P.K. Probintzia

(1) Adierazi laukietan, modulu bakoitzean lortutako kalifikazioa:

G: Gaindituta.

GG: Gainditu gabe.

(2) Kalifikaziorik gabeko laukiak deuseztatu, diagonala eginez goiko ezker angelutik beheko eskuin angelura.

I.E.: II. mailara igarotzeari buruzko erabakia (B: bai, igaroko da; E: ez da igaroko). Mailaren amaierako ebaluazioan bete behar da hau.

........................................., ........(e)ko .....................aren ........(e)an

O. E. ZUZENDARIA,TALDEAREN IRAKASLEAK,TUTOREA,

B) LAUHILEKOAREN EBALUAZIOAREN AKTA. PERTSONA HELDUEN OINARRIZKO PRESTAKUNTZAKO TALDE BAT

II. MAILA

Ikasturtea Lauhilekoa Taldea Ikasle kopurua

Ikastetxea/Ikasgela Herria

Tutorea Helbidea P.K. Probintzia

(1) Adierazi laukietan, modulu bakoitzean lortutako kalifikazioa:

G: Gaindituta.

GG: Gainditu gabe.

(2) Kalifikaziorik gabeko laukiak deuseztatu, diagonala eginez goiko ezker angelutik beheko eskuin angelura.

I.E.: III. mailara igarotzeari buruzko erabakia (B: bai, igaroko da; E: ez da igaroko). Mailaren amaierako ebaluazioan bete behar da hau.

......................................, .........(e)ko ......................aren ...........(e)an

O. E. ZUZENDARIA,TALDEAREN IRAKASLEAK,TUTOREA,

C) LAUHILEKOAREN EBALUAZIOAREN AKTA. PERTSONA HELDUEN BIGARREN HEZKUNTZAKO TALDE BAT

III. MAILA: LEHEN ZIKLOA

Ikasturtea Lauhilekoa Taldea Ikasle kopurua

Ikastetxea/Ikasgela Herria

Tutorea Helbidea P.K. Probintzia

(1) Adierazi laukietan, modulu bakoitzean lortutako kalifikazioa:

B: Bikain.

OO: Oso ongi.

O: Ongi.

N: Nahikoa.

G: Gutxiegi.

(2) Kalifikaziorik gabeko laukiak deuseztatu, diagonala eginez goiko ezker angelutik beheko eskuin angelura.

(3) Aipa bitez ikasi eta ebaluatu diren hautazko moduluak.

I.E.: III. mailako 2. ziklora igarotzeari buruzko erabakia (B: bai, igaroko da; E: ez da igaroko). Zikloraren amaierako ebaluazioan bete behar da hau.

........................................., .........(e)ko ................aren, ..........(e)an

O. E. ZUZENDARIA,TALDEAREN IRAKASLEAK,TUTOREA,

D) LAUHILEKOAREN EBALUAZIOAREN AKTA. PERTSONA HELDUEN BIGARREN HEZKUNTZAKO TALDE BAT

III. MAILA: BIGARREN ZIKLOA

Ikasturtea Lauhilekoa Taldea Ikasle kopurua

Ikastetxea/Ikasgela Herria

Tutorea Helbidea P.K. Probintzia

(1) Adierazi laukietan, modulu bakoitzean lortutako kalifikazioa:

B: Bikain.

OO: Oso ongi.

O: Ongi.

N: Nahikoa.

G: Gutxiegi.

(2) Kalifikaziorik gabeko laukiak deuseztatu, diagonala eginez goiko ezker angelutik beheko eskuin angelura.

(3) Aipa bitez ikasi eta ebaluatu diren hautazko moduluak.

T.P.: Titulua emateko proposamena eginen den (bai/ez idatziko da). Mailaren amaierako ebaluazioan bete behar da hau.

......................................., .........(e)ko .........................aren ..........(e)an

O. E. ZUZENDARIA,TALDEAREN IRAKASLEAK,TUTOREA,

III. ERANSKINA

PERTSONA HELDUEN BIGARREN HEZKUNTZA EBALUAZIOAREN ZIURTAGIRIA

(Uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretua)

..................................................................... jaunak/andreak, .............................................. Bigarren Hezkuntzako Institutuko idazkaria naizen honek

Ziurtatzen dut .............. ikasleak ,

zeinaren ikasketa-espedientea Idazkaritza honetan baitago, kalifikazio hauek lortu dituela Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzako nahitaezko eta hautazko moduluetan:

NAHITAEZKO MODULUA NAHITAEZKO MODULUA NAHITAEZKO MODULUANAHITAEZKO MODULUA

ESPERIENTZI EREMUAK 1.a 2.a 3.a 4.a

KALIFIKAZIOAK KALIFIKAZIOAK KALIFIKAZIOAK KALIFIKAZIOAK

KOMUNIKAZIOA

NATUR INGURUNEA

GIZARTE INGURUNEA

MATEMATIKAK

Ziurtatzen dut, halaber, ikasleak Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntza ikasi duela, .............................. eta ......................... ikasturteen artean.

O. E. ZUZENDARIA, IDAZKARIA,

Sinadura: Sinadura:

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa