Castellano | Euskara | Français | English
123/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen dira musikako edo dantzako lanbide ikasketen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren arteko baliozkotzeak, Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespenak, eta Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak
(2009ko 103- NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 21ean)
Atarikoa
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 47. artikuluan dioenez, hezkuntza administrazioek ikasleei aukera eman behar diete arte ikasketa profesionalak eta Bigarren Hezkuntzakoak batera egiteko, eta horretarako behar diren neurriak hartu ahal izanen dira ikasketen antolaketan; besteak beste, baliozkotzeak.
Lege horren 45.2 artikuluak musikako lanbide ikasketak eta dantzako lanbide ikasketak aipatzen ditu arte ikasketa profesionalen artean, eta 50.2 artikuluak dio musikako edo dantzako lanbide ikasketak amaitzen dituzten ikasleek batxiler titulua jasoko dutela Batxilergoko irakasgai komunak gainditzen badituzte, Arte modalitateko Batxilergoko musika eta dantzako ibilbide berariazkoa egin ez badute ere.
Otsailaren 27ko 242/2009 Errege Dekretuak baliozkotzeak ezartzen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zenbait irakasgairen eta musikako eta dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen artean. Halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Gorputz Hezkuntza irakasgaian goi mailako edo errendimendu handiko kirolariei eta dantzako lanbide ikasketetako ikasleei egiten ahal zaizkien salbuespenak ezartzen ditu.
Musikako lanbide ikasketen curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituen abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuaren 20. artikuluan eta Dantzako lanbide ikasketen curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituen urtarrilaren 26ko 85/2007 Errege Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, hezkuntza administrazioek zilegi dute baliozkotzeak egitea horiek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko aukerako irakasgaiei eragiten dietenean.
Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, Musikako lanbide ikasketen curriculuma ezartzen duen martxoaren 19ko 21/2007 Foru Dekretuak 17. artikuluan dio Hezkuntza Departamentuak ikasleei aukera eman behar diela musikako lanbide ikasketak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa batera egiteko, eta horretarako neurri egokiak hartuko dituela ikasketen antolaketan. Era berean, foru dekretu horren 14.2 artikuluak, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoaren egitura eta curriculuma ezartzen dituen maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren 21.3 artikuluarekin bat, hau xedatzen du: musikako lanbide ikasketak amaitzen dituzten ikasleek batxiler titulua jasoko dute Batxilergoko irakasgai komunak gaindituz gero, Arte modalitateko Batxilergoko musika eta dantzako ibilbide berariazkoa egin ez badute ere.
Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 9. artikuluak, bestalde, neurriak ezartzen ditu goi mailako eta errendimendu handiko kirolarien prestakuntza eta heziketa sustatzeko eta hezkuntza sistemako prestakuntza eskaintza guztiak haien eskura jartzeko.
Foru agindu honetan, Hezkuntza Departamentuak, goian aipaturiko arauak kontuan izanik eta musika edo dantza ikasleei eta goi mailako edo errendimendu handiko kirolariei araubide orokorreko ikasketak egiteko bideak ematearren, baliozkotzeak ezartzen ditu musikako edo dantzako lanbide ikasketen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren artean, bai eta Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespenak ere, eta, halaber, Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak.
Ikusirik Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuaren eta Arte Ikasketen Atalaren aldeko txostena.
Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.
1. Foru agindu honen xedea da musikako edo dantzako lanbide ikasketen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo Batxilergoaren arteko baliozkotzeak ezartzea, bai eta Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespenak eta Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua lortzeko baldintzak ere.
2. Foru agindu hau Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak, Batxilergokoak edota musikako nahiz dantzako lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan aplikatuko da.
II. KAPITULUA. Baliozkotzeak
2. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakasgaien baliozkotzeak.
1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zenbait irakasgairen eta musika edo dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen arteko baliozkotzeak foru agindu honen I. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgai bakoitza behin bakarrik erabili ahal izanen da baliozkotze prozesuan, eta I. eranskinean berarekin parekatutako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasgaia edo irakasgaiak baliozkotzeko erabiliko da.
2. Batxilergoko zenbait irakasgairen eta musika edo dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen arteko baliozkotzeak foru agindu honen II. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgai bakoitza edo irakasgai-bikote bakoitza behin bakarrik erabili ahal izanen da baliozkotze prozesuan, eta II. eranskinean berarekin parekatutako Batxilergoko irakasgaia baliozkotzeko erabiliko da.
3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko aukerako irakasgaiak beste baliozkotze batean erabili ez diren musika edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgaietako edozeinekin baliozkotu ahal izanen dira.
4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakasgai bat baliozkotzeko eskatzen duen ikasleak ez du baliozkotzeko eskatu duen irakasgai horretako eskoletara joan beharrik izanen.
3. artikulua. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgaien baliozkotzeak.
1. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen eta Batxilergoko zenbait irakasgairen arteko baliozkotzeak foru agindu honen III. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Batxilergoko irakasgai bakoitza behin bakarrik erabili ahal izanen da baliozkotze prozesuan, eta III. eranskinean berarekin parekatutako musika edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgaia edo irakasgaiak baliozkotzeko erabiliko da.
2. Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgai bat baliozkotzeko eskatzen duen ikasleak ez du baliozkotzeko eskatu duen irakasgai horretako eskoletara joan beharrik izanen.
4. artikulua. Antzeko edukia duten irakasgaiak.
1. Elkarren antzeko irakasgaien baliozkotzeak aplikatzeko, beharrezkoa izanen da Hezkuntza Departamentuak aldez aurretik zehaztu eta onestea zein diren helburu eta edukien %75 edo gehiago (kontuan hartutako mailako edo mailetako helburu eta eduki guztietatik) berdinak dituzten irakasgaiak.
2. Prozedura honi jarraituko zaio: interesdunak zuzendariari eskaera aurkeztuko dio, foru agindu honen IV. eranskineko ereduan egina, eta zuzendariak Hezkuntza Departamentuari igorriko dio baliozkotze eskaera, hark erabaki dezan.
5. artikulua. Baliozkotzeko prozedura.
1. Ikaslea zein ikastetxetan ari den baliozkotu beharreko irakasgaia egiten, hango zuzendariak aplikatu beharko ditu foru agindu honetan arautzen diren baliozkotzeak.
2. Ikasleak ikasturtearen hasieran aurkeztu beharko du baliozkotze eskaera, foru agindu honen V. eta VI. eranskinetako ereduei jarraituz egina eta ikastetxeko zuzendariari zuzendua. Ikaslea adingabea bada, haren aitak, amak edo legezko tutoreak aurkeztuko du eskaera.
3. Ikasleak, baliozkotze eskaerarekin batera, hori aplikatzeko erabili nahi duen irakasgaian matrikulaturik dagoela edo gainditua duela dioen ziurtagiri akademikoa aurkeztuko du.
4. Gainditua duen irakasgai bat erabili nahi badu, ebaluazio agirietan baliozkotzeari indarra emateko eginbidea jasoko da, eta ebaluazio partzialen nahiz amaierako ebaluazioaren laukietan, baliozkotutako irakasgaiari buruz, "Baliozkotua" (B) idatziko da. Orduz gero, ikasleak irakasgai horretako eskoletara joateari utzi ahal izanen dio.
5. Beste bat baliozkotzeko erabili nahi den irakasgaia eta beste irakasgai hori ikasturte berean egiten ari badira, ebaluazio agirietan baliozkotze eskaeraren berri jasoko da eginbide baten bitartez. Orduz gero, ebaluazioen laukietan, baliozkotu beharreko irakasgaiari buruz, "Baliozkotzeko zain" (BZ) hitzak ageriko dira, eta ikasleak irakasgai horretako eskoletara joateari utzi ahal izanen dio. Irakasgaia gainditu izana frogatu ondoren (frogagiria amaierako ebaluazio arrunta, eta, hala behar denean, ebaluazio berezia egiten den egunera arte aurkeztu ahal izanen da), "Baliozkotua" (B) jarriko da, zenbakizko kalifikaziorik zehaztu gabe. Gainditzen ez bada, deialdi bereziaren amaierako aktan "Gainditu gabe" (GG) idatziko da.
6. Ondorio guztietarako, "Baliozkotua" (B) esapidea kalifikazio positiboa izanen da, eta "Baliozkotzeko zain" (BZ) eta "Gainditu gabe" (GG) esapideak kalifikazio negatiboak izanen dira.
7. Baliozkotzen diren irakasgaiak ez dira kontuan hartuko batez besteko notaren kalkuluan.
III. KAPITULUA. Salbuespenak
6. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespena.
1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespena eskatu ahal izanen dute, ikasketa horiek egiten ari diren bitartean goi mailako edo errendimendu handiko kirolariak direla frogatzen badute, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat. Dantzako lanbide ikasketak egiten dituztenek ere salbuespen hori eskatzen ahal dute. Foru agindu honen VII. eranskinean dagoen eredua erabiliko da eskaera egiteko.
2. Salbuespena lortzeko, ikastetxe batean matrikulaturik dantzako lanbide ikasketak egiten ari dela edo goi mailako nahiz errendimendu handiko kirolaria dela frogatu beharko du eskatzaileak, horren egiaztagiria aurkeztuz. Orduz gero, ebaluazio agirietan inguruabar hori adierazten duen eginbidea erantsiko da, eta Gorputz Hezkuntzako ebaluazio partzialen laukietan "Salbuesteko zain" (SZ) idatziko da. Ikasleak irakasgai horretako eskoletara joateari utzi ahalko dio.
3. Arestian aipaturiko matrikulari edo baldintzari amaierako ebaluazio arruntaren egunera arte eutsi zaiola dioen ziurtagiria aurkeztu eta gero, amaierako akta arruntean "Salbuetsia" (S) idatziko da behin betiko, zenbakizko kalifikaziorik zehaztu gabe. Ziurtagiririk aurkeztu ezean, amaierako akta arruntean irakasgai horri "Gainditu gabe" (GG) jarriko zaio. Ondorio guztietarako, esapide hori kalifikazio negatiboa izanen da.
4. Ikasleak goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateari uzten badio edo dantzako lanbide ikasketak uzten baditu amaierako ebaluazio arruntaren egunaren aurretik, orduz gero Gorputz Hezkuntza irakasgaian ebaluatu dezatela eskatu beharko du. Inguruabar horren berri jasotzeko eginbidea jarriko da ebaluazio agirietan.
5. Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren salbuespena onartzen zaien ikasleei ez zaie irakasgai hori kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzeko.
IV. KAPITULUA. Batxiler titulua, Batxilergoko irakasgai komunak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan
7. artikulua. Baldintzak.
1. Batxilergoko lehen mailan hasten diren ikasleek aukera izanen dute Batxilergoko irakasgai komunak bakarrik egiteko, musikako edo dantzako lanbide ikasketak amaitu badituzte edo ikasketa horietako mailaren batean matrikulaturik badaude. Ikasleek VIII. eranskineko ereduan eginen dute eskaera, eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditu izanaren frogagiria aurkeztuko dute, edo bestela, ikasketa horietan matrikulaturik egotearen ziurtagiria.
2. Batxilergoko irakasgai komunak bi ikasturtetan egin beharko dira gutxienez, mailaz maila.
8. artikulua. Ebaluazioa eta mailaz igotzea.
1. Batxilergoko irakasgai komunak bakarrik egitea aukeratzen duten ikasleei, ebaluazioari eta hurrengo mailara igarotzeari begira, Hezkuntzako kontseilariak emandako abenduaren 4ko 191/2008 Foru Agindua aplikatuko zaie.
2. Ebaluazio agirietan irakasgai komunetako kalifikazioak jasoko dira eta ikasleak egin ez dituen irakasgaien laukiak baliogabetu eginen dira.
3. Matrikulatutako irakasgai guztiak, hau da, komunak, gainditzen dituzten ikasleak edo gehienez ere haietako bitan ebaluazio negatiboa lortzen dutenak igaroko dira bigarren mailara. Irakasgai guztiak gainditu gabe bigarren mailara igarotzen direnek lehenengo mailan gainditu gabe dituzten irakasgaietan ere matrikulatu beharko dute.& Bigarren mailara igarotzen ez diren ikasleek berriz egin beharko dituzte lehen mailako irakasgai komun guztiak.
9. artikulua. Batxilergoko modalitate bat egitetik irakasgai komunak bakarrik egitera aldatzea.
1. Batxilergoko modalitate batean hasi eta gero ikasleak irakasgai komunak bakarrik egitea aukeratu nahi badu, aldaketa eskatu ahal izanen du, aukera horretarako ezarritako baldintzak betetzen baditu.
2. Arau orokor gisa, ikasturte hasieran eginen da aldaketa, eta beti aplikatu beharko da aurreko ikasturtean irakasle taldeak mailaz igotzeari edo errepikatu beharrari buruz hartutako erabakia.
3. Kasu berezietan aldaketa apirilaren 30era arte egin ahalko da, IX. eranskineko ereduan egindako eskabidea aurkeztuta. Orduz gero ikasleak modalitateko eta aukerako irakasgaietako eskoletara joateari utzi ahalko dio, eta haren matrikulan irakasgai komunek bakarrik izanen dute indarra. Ebaluazio agirietan inguruabar horren berri jasoko da eginbide baten bitartez.
10. artikulua. Batxiler titulua.
1. Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoaren egitura eta curriculuma ezartzen dituen maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren 21.3 artikuluan xedaturikoaren arabera, musikako edo dantzako lanbide ikasketak amaitzen dituzten ikasleek batxiler titulua jasoko dute Batxilergoko irakasgai komunak gainditzen badituzte.
2. Era berean, foru agindu honen kapitulu honetan aipatutako batxiler titulua jasoko dute, halaber, Batxilergoko bigarren maila hiru modalitateetako batean egin, eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak eta Batxilergoko irakasgai guztiak gaindituak dituztenek, matrikulatu ziren modalitatea burutu gabe badute ere. Interesdunak eskaera aurkeztuko du, X. eranskineko ereduaren arabera egina.
3. Ikasle horiek Batxilergoko irakasgai komunak amaitu eta gainditu dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuak edo ikastetxeak aurkeztuko du haiei batxiler titulua emateko proposamena, behin musikako edo dantzako lanbide ikasketen ikastetxetik ziurtagiria jasotakoan, zeinetan ageriko baitira lanbide ikasketa horietako bosgarren eta seigarren mailetako irakasgaien kalifikazioak. Ikaslea sarrera probaren bitartez seigarren mailara zuzenean sartu bada, ziurtagirian maila horretako kalifikazioak ageriko dira.
11. artikulua. Batxilergoko batez besteko nota.
1. Batxilergoko batez besteko nota kalkulatzeko, Batxilergoko irakasgai komun guztien eta musika edo dantzako lanbide ikasketetako 5. eta 6. mailetako irakasgaien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa lortuko da. Ehuneneko hurbilenera biribilduko da, edo, zenbakia bi ehunenekoen erdian badago, gora.
2. Sarrera probaren bidez 6. mailara zuzenean sartu diren ikasleei batez besteko nota kalkulatzeko, kontuan hartuko zaizkie maila horretako kalifikazioak, Batxilergoko irakasgai komunen kalifikazioekin batera.
12. artikulua. Unibertsitatera sartzeko proba.
Foru agindu honetan ezarritakoaren arabera batxiler titulua lortzen duten ikasleek graduko unibertsitate ikasketetarako sarrera proba egin ahalko dute, bai fase orokorrean bai fase berariazkoan, indarra duen araudian ezarritako baldintzekin.
13. artikulua. Irakasgai komunak bakarrik egiteko aukeratik Batxilergoko edozein modalitate egiteko aukerara aldatzea.
1. Batxilergoko irakasgai komunak bakarrik egiten ari diren ikasleek, aukera horri uko egin eta Batxilergoko modalitate arrunt bat egin nahi badute, hala eskatu beharko dute ikasturte berriko matrikula egitean. Irakasle taldeak aurreko ikasturtean mailaz igotzeari edo errepikatu beharrari buruz hartutako erabakia aplikatuko da, betiere.
2. Batxilergoko bigarren maila amaitutakoan ikasleek gaindituak izan beharko dituzte irakasgai komun guztiak, aukerako bi irakasgai eta modalitateko sei irakasgai, hiru lehen mailakoak eta hiru bigarren mailakoak; horietatik bostek, gutxienez, Batxilergoa zein modalitatetan amaitzen den, hartakoak izan behar dute.
Lehen Xedapen Gehigarria. Araubide orokorreko ikasketen eta musika edo dantzako lanbide ikasketen bateragarritasuna asistentziari dagokionez.
1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutu edo ikastetxeetako zuzendariek, ikasketa horiek eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak batera egiten ari den ikaslerik izanez gero, bien arteko bateragarritasuna sustatzeko neurriak ezarriko dituzte.
2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikasketak ematen dituzten institutu eta ikastetxeetako zuzendariak, foru agindu honen eraginpeko ikasleren bat izanez gero, ikasle horiei musikako edo dantzako lanbide ikasketak ematen dizkieten ikastetxeetako zuzendariekin koordinatuko dira.
3. Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du zein ikastetxetan izanen duten onartuak izateko lehentasuna Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikasketak eta musikako edo dantzako lanbide ikasketak aldi berean egiten ari diren edo goi mailako nahiz errendimendu handiko kirolariak diren ikasleek.
4. Foru agindu honetan aipatzen diren Batxilergoko ikasleek (edo, adingabeak badira, haien guraso edo legezko ordezkariek) matrikula egitean agiri bat sinatu beharko dute, eskoletara joan beharrik ez duen tarteetan ikasleak ikastetxetik ateratzea erabakiz gero, gerta litezkeen erantzukizun guztietatik salbuesteko ikastetxea.
Bigarren Xedapen Gehigarria. HLOren aurreko sistematik datozen ikasleak.
1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak arautzen dituen Batxilergoko ikasketetako irakasgai komunak gaindituak dituzten ikasleek batxiler titulua jasoko dute musikako lanbide ikasketak amaitzen badituzte.
2. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak arautzen dituen erdi mailako musika edo dantza ikasketak amaituak dituzten ikasleek batxiler titulua jasoko dute Batxilergoko irakasgai komunak gainditzen badituzte.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Araudi indargabetua
1. Indarrik gabe utzi da Hezkuntzako kontseilariak emandako abenduaren 18ko 217/2007 Foru Aginduaren hirugarren xedapen gehigarria. Foru agindu horrek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era arautzen du.
2. Indarrik gabe utzi da Hezkuntzako kontseilariak emandako abenduaren 4ko 191/2008 Foru Aginduaren 19.3 artikulua. Foru agindu horrek Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatuetan Batxilergoko ikasketak egiten ari diren ikasleak ebaluatu, hurrengo mailara igaro eta haiei tituluak emateko arauak ezartzen ditu.
3. Indarrik gabe utzi da ekainaren 29ko 268/2000 Foru Agindua, musikako erdi mailako ikasketa arautuen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako aukerako irakasgai eta arlo batzuen arteko baliozkotzeak ezartzen dituena.
4. Indarrik gabe utzi da abuztuaren 28ko 334/2000 Foru Agindua, Musikako Batxilergo titulua lortzeko ikasketei buruzko arauak onesten dituena.
5. Indarrik gabe utzi dira, halaber, foru dekretu honek xedatutakoari kontra egiten dioten xedapen guztiak.
Azken Xedapenetako Lehena. Argitaratzea.
Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Azken Xedapenetako Bigarrena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek 2009-2010 ikasturtearen hasiera ofizialarekin batera hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zenbait irakasgairen baliozkotzea, musikako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen bidez
BALIOZKOTZEN DEN DBH-KO IRAKASGAIA ETA MAILA |
MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAIREN BIDEZ BALIOZKOTZEN DEN |
1. mailako eta 3.eko Musika (biak baliozkotzen dira) |
Musika-tresna nagusiaren edo ahotsaren irakasgaiaren 1. maila |
4. mailako Musika |
Musika-tresna nagusiaren edo ahotsaren irakasgaiaren 2. maila |
1. mailako aukerakoa |
Beste baliozkotze batean erabili ez den edozein irakasgai. |
2. mailako aukerakoa |
Beste baliozkotze batean erabili ez den edozein irakasgai. |
3. mailako aukerakoa |
Beste baliozkotze batean erabili ez den edozein irakasgai. |
4. mailako aukerakoa |
Beste baliozkotze batean erabili ez den edozein irakasgai. |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zenbait irakasgairen baliozkotzea, dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen bidez |
BALIOZKOTZEN DEN DBH-KO IRAKASGAIA ETA MAILA |
DANTZAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAIREN BIDEZ BALIOZKOTZEN DEN |
1. mailako eta 3.eko Musika (biak baliozkotzen dira) |
1. mailako Musika |
4. mailako Musika |
2. mailako Musika |
1. mailako aukerakoa |
Beste baliozkotze batean erabili ez den edozein irakasgai |
2. mailako aukerakoa |
Beste baliozkotze batean erabili ez den edozein irakasgai |
3. mailako aukerakoa |
Beste baliozkotze batean erabili ez den edozein irakasgai |
4. mailako aukerakoa |
Beste baliozkotze batean erabili ez den edozein irakasgai |
II. ERANSKINA. Batxilergoko zenbait irakasgairen baliozkotzea, musikako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen bidez
BALIOZKOTZEN DEN BATXILERGOKO IRAKASGAIA |
MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAIREN BIDEZ BALIOZKOTZEN DEN |
Musika Analisia I |
2. mailako Harmonia |
Musika Analisia II |
1. mailako Analisia |
Musika Analisia II |
1. mailako Konposizioaren Oinarriak |
Musika Analisia II |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. maila |
Anatomia Aplikatua |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Arte Eszenikoak |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Ikus-entzunezko Kultura |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Musikaren eta Dantzaren Historia |
1. mailako eta 2.eko Musikaren Historia |
Musikaren eta Dantzaren Historia |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Artearen Historia |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Musika Hizkuntza eta Praktika |
Musika-tresna nagusi baten edo ahotsaren 3. maila |
Literatura Unibertsala |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
1. mailako aukerakoa |
Ez DBHan ez Batxilergoan beste baliozkotze baterako erabili gabeko edozein irakasgai. |
2. mailako aukerakoa |
Ez DBHan ez Batxilergoan beste baliozkotze baterako erabili gabeko edozein irakasgai. |
Batxilergoko zenbait irakasgairen baliozkotzea, dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen bidez |
BALIOZKOTZEN DEN BATXILERGOKO IRAKASGAIA |
DANTZAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAIREN BIDEZ BALIOZKOTZEN DEN |
Anatomia Aplikatua |
1. mailako eta 2.eko Anatomia Dantzari Aplikatuta |
Anatomia Aplikatua |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Arte Eszenikoak |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Ikus-entzunezko Kultura |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Musikaren eta Dantzaren Historia |
1. mailako eta 2.eko Dantzaren Historia |
Musikaren eta Dantzaren Historia |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Artearen Historia |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Musika Hizkuntza eta Praktika |
3. mailako Musika |
Literatura Unibertsala |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
1. mailako aukerakoa |
Ez DBHan ez Batxilergoan beste baliozkotze baterako erabili gabeko edozein irakasgai. |
2. mailako aukerakoa |
Ez DBHan ez Batxilergoan beste baliozkotze baterako erabili gabeko edozein irakasgai. |
III. ERANSKINA. Musikako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen baliozkotzea, Batxilergoko zenbait irakasgairen bidez
MUSIKAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAI BALIOZKOTZEN DEN |
BATXILERGOKO ZEIN IRAKASGAIREN BIDEZ BALIOZKOTZEN DEN |
1. mailako Analisia |
Musika Analisia II |
1. mailako Konposizioaren Oinarriak |
Musika Analisia II |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. maila |
Musika Analisia II |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Anatomia Aplikatua |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Arte Eszenikoak |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Ikus-entzunezko Kultura |
1. mailako eta 2.eko Musikaren Historia |
Musikaren eta Dantzaren Historia |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Musikaren eta Dantzaren Historia |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Artearen Historia |
1. mailako Musika Hizkuntza |
Musika Hizkuntza eta Praktika |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Literatura Unibertsala |
Dantzako lanbide ikasketetako zenbait irakasgairen baliozkotzea, Batxilergoko zenbait irakasgairen bidez |
DANTZAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAI BALIOZKOTZEN DEN |
BATXILERGOKO ZEIN IRAKASGAIREN BIDEZ BALIOZKOTZEN DEN |
1. mailako eta 2.eko Anatomia Dantzari Aplikatuta |
Anatomia Aplikatua |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Anatomia Aplikatua |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Arte Eszenikoak |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Ikus-entzunezko Kultura |
1. mailako eta 2.eko Dantzaren Historia |
Musikaren eta Dantzaren Historia |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Musikaren eta Dantzaren Historia |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Artearen Historia |
1. mailako, 2.eko eta 3.eko Musika |
Musika Hizkuntza eta Praktika |
Antzeko edukia duen irakasgai baten 1. eta 2. mailak |
Literatura Unibertsala |
IV. ERANSKINA. Antzeko edukia duten irakasgaiak baliozkotzeko eskaeraren eredua
Deiturak eta izena:
NANa edo pasaportea:
Helbidea:
Herria eta probintzia:
Posta kodea:
Telefonoa:
ADIERAZTEN DUT:
Batxilergoko/Musika edo dantzako lanbide ikasketetako .......... mailan matrikulaturik nagoela ............ ikastetxean*
(*) (Ezabatu behar ez dena)
ESKATZEN DUT:
................................................................... irakasgaia edo irakasgaiak beste batzuen antzeko edukia duten irakasgaitzat jotzeko eskaera igor dadila, baliozkotze batzuk egin ahal izateko, Nafarroako Foru Komunitatean indarra duen araudiarekin bat.
BATXILERGOKO ZEIN IRAKASGAI BALIOZKOTU NAHI DITUDAN (adierazi irakasgaiaren izena eta maila) |
MUSIKAKO EDO DANTZAKO LANBIDE IKASKETETAKO IRAKASGAIAK, BATXILERGOKOAK BALIOZKOTZEKO PROPOSATZEN DITUDANAK ANTZEKO EDUKIA DUTELAKO (adierazi irakasgaiaren izena eta maila) |
|
|
|
|
|
|
MUSIKAKO EDO DANTZAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAI BALIOZKOTU NAHI DITUDAN (adierazi irakasgaiaren izena eta maila) |
HORIEK BALIOZKOTZEKO PROPOSATZEN DITUDAN BATXILERGOKO IRAKASGAIAK (adierazi izena eta maila) |
|
|
|
|
|
|
Eta horrela ager dadin, baliozkotzea aplikatzeko proposaturiko irakasgaia/k gainditu izanaren edo haietan matrikulaturik egotearen ziurtagiri akademikoa aurkezten dut.
...........................(e)n, ..........(e)ko .....................aren .......(e)an
(Sinadura)
V. ERANSKINA. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakasgaiak baliozkotzeko eskaeraren eredua
Deiturak eta izena:
NANa edo pasaportea:
Helbidea:
Herria eta probintzia:
Posta kodea:
Telefonoa:
ADIERAZTEN DUT:
DBHko/Batxilergoko .......... mailan matrikulaturik nagoela ............ ikastetxean*
(*) (Ezabatu behar ez dena)
ESKATZEN DUT:
Ondoko baliozkotze hauek aplikatzea, Nafarroako Foru Komunitatean indarra duen araudiarekin bat.
BALIOZKOTU NAHI DITUDAN IRAKASGAIAK (adierazi irakasgaiaren izena eta maila) |
MUSIKAKO EDO DANTZAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAI ERABILI NAHI DITUDAN AURREKOAK BALIOZKOTZEKO (adierazi irakasgaiaren izena eta maila) |
|
|
|
|
|
|
|
|
Eta horrela ager dadin, baliozkotzea aplikatzeko proposaturiko musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgaia/k gainditu izanaren edo haietan matrikulaturik egotearen ziurtagiri akademikoa aurkezten dut.
...........................(e)n, ..........(e)ko .....................aren .......(e)an
(Sinadura)
VI. ERANSKINA
Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako irakasgaiak baliozkotzeko eskaeraren eredua
Deiturak eta izena:
NANa edo pasaportea:
Helbidea:
Herria eta probintzia:
Posta kodea:
Telefonoa:
ADIERAZTEN DUT:
Musikako edo dantzako lanbide ikasketetako .......... mailan matrikulaturik nagoela ............ ikastetxean
ESKATZEN DUT:
Ondoko baliozkotze hauek aplikatzea, Nafarroako Foru Komunitatean indarra duen araudiarekin bat.
MUSIKAKO EDO DANTZAKO LANBIDE IKASKETETAKO ZEIN IRAKASGAI BALIOZKOTU NAHI DITUDAN (adierazi irakasgaiaren izena eta maila) |
BATXILERGOKO ZEIN IRAKASGAIREN BIDEZ BALIOZKOTU NAHI DITUDAN (adierazi irakasgaiaren izena eta maila) |
|
|
|
|
|
|
|
|
Eta horrela ager dadin, baliozkotzea aplikatzeko proposaturiko Batxilergoko irakasgaia/k gainditu izanaren edo haietan matrikulaturik egotearen ziurtagiri akademikoa aurkezten dut.
...........................(e)n, ..........(e)ko .....................aren .......(e)an
(Sinadura)
VII. ERANSKINA
Gorputz Hezkuntzatik salbuesteko eskaeraren eredua
Deiturak eta izena:
NANa edo pasaportea:
Helbidea:
Herria eta probintzia:
Posta kodea:
Telefonoa:
ADIERAZTEN DUT (behar dena markatu):
ESKATZEN DUT:
DBHko/Batxilergoko .................. mailako Gorputz Hezkuntza irakasgaia egin beharretik salbuestea, Nafarroako Foru Komunitatean indarra duen araudiarekin bat.
Eta horrela ager dadin, aipatutako inguruabarra frogatzeko agiria aurkezten dut.
...........................(e)n, ..........(e)ko .....................aren .......(e)an
(Sinadura)
VIII. ERANSKINA. Batxilergoko irakasgai komunak bakarrik egiteko eskaeraren eredua
Deiturak eta izena:
NANa edo pasaportea:
Helbidea:
Herria eta probintzia:
Posta kodea:
Telefonoa:
ADIERAZTEN DUT (behar dena markatu):
ESKATZEN DUT:
Batxilergoko irakasgai komunetan bakarrik matrikulatzeko.
Eta horrela ager dadin, musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditu izanaren frogagiria aurkezten dut, edo bestela, oraingo ikasturtean ikasketa horietan matrikulaturik egotearen ziurtagiria.
...........................(e)n, ..........(e)ko .....................aren .......(e)an
(Sinadura)
IX. ERANSKINA. Batxilergoko modalitate bat egiten ari den ikaslea ikasturtea hasitakoan irakasgai komunak bakarrik egiteko aukerara aldatzeko eskaeraren eredua
Deiturak eta izena:
NANa edo pasaportea:
Helbidea:
Herria eta probintzia:
Posta kodea:
Telefonoa:
ADIERAZTEN DUT:
Batxilergoko .......... mailan matrikulaturik nagoela, ............ modalitatean
ESKATZEN DUT:
Irakasgai komunak bakarrik egiteko aukera erabili ahal izatea eta ikasturte honetako gainerako irakasgaiak indarrik gabe uztea.
Eta horrela ager dadin, musikako edo dantzako lanbide ikasketak gainditu izanaren frogagiria aurkezten dut, edo bestela, oraingo ikasturtean ikasketa horietan matrikulaturik egotearen ziurtagiria.
...........................(e)n, ..........(e)ko .....................aren .......(e)an
(Sinadura)
X. ERANSKINA. Batxilergoko irakasgai komunak eta musika edo dantzako lanbide ikasketak gainditutakoan batxiler titulua jasotzeko eskaeraren eredua, hiru modalitateetako batean Batxilergoko bigarren maila egin dutenentzat
Deiturak eta izena:
NANa edo pasaportea:
Helbidea:
Herria eta probintzia:
Posta kodea:
Telefonoa:
ADIERAZTEN DUT:
Batxilergoko irakasgai komunak eta musika edo dantzako lanbide ikasketak gainditu ditudala.
ESKATZEN DUT:
Batxiler titulua, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoaren egitura eta curriculuma ezartzen dituen maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren 21.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Eta horrela ager dadin, musika edo dantzako lanbide ikasketak eta Batxilergoko irakasgai komunak gainditu ditudala frogatzeko agiriak aurkezten ditut.
...........................(e)n, ..........(e)ko .....................aren .......(e)an
(Sinadura)