Castellano | Euskara | Français | English
381/1993 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak emana, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtean Gaztelania edo, halakorik bada, Euskal Hizkuntza eta Literaturari dagokion ordutegia 1993/94 ikasturtetik aurrrera luzatzen duena
(1993ko 118. NAOn argitaratutako testua, irailaren 27an)
Atarikoa
Fakultate, Goi Mailako Eskola Tekniko eta Unibertsitate Ikastetxeetara sartzeko gaitasun frogei buruzko 1993.eko ekainaren 9ko Aginduan (1993-06-10eko E.A.O.) izandako aldaketak kontutan harturik, Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berritzeko Zerbitzuko Zuzendariak, Gaztelania edo, halakorik bada, Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiari dagokion ordutegia luzatzearen aldeko txostena eman du. Izan ere, Gaztelaniazko Testu Iruzkina edo Euskara Hizkuntza eta Literaturako frogan aldaketa batzuk egin dira, Testu Iruzkinean arreta berezia jartzeko eta horrek, jakina, irakasleek arlo horretan ordu gehiago eman behar izatea ekarriko du.
Kontutan harturik, Nafarroako Foru Erregimena Hobetu eta Birrezartzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikulua eta irakaskuntza ez-unibertsitarioko zerbitzu eta eginkizunak Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzeko abuztuaren 31ko 1070/1990 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Legearen 36.2 b) artikuluaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
Lehena
1.-Gaztelania edo, halakorik bada, Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiak Unibertsitatera Bideratzeko Ikastaroan duen asteko ordutegia ordu batez luzatzea, hau da hiru ordutik laura.
2.-Gaztelania edo, halakorik bada, Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiaren ordutegiaren luzapen horrek ukitzen dituen irakasleak, 1993.eko ekainaren 9ko Aginduaren hirugarren puntuko ) atalean aurrikusitako testu iruzkinaren froga prestatzen baizik ez dira arituko eskola ordu horretan.
Bigarrena
Gaztelania hutsezko Irakaskuntza Ertainetako Ikastetxeetan eta irakaskuntza gaztelaniaz eta Euskara irakasgaia (hots, A eredua) emateko baimena duten Ikastetxeetan, gaztelaniaz ikasten duten ikasleendako nola A ereduan daudenendako, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtean, Gaztelaniari dagokion ordutegia ordu batean luzatuko da eta ordu hori testu Iruzkinaren froga prestatzeko erabiliko, ez bestetarako. Irakasgai horren asteko ordutegia, beraz, lau ordukoa izanen da.
Hirugarrena
B eta D ereduan irakasteko baimena duten Irakaskuntza
Ertainetako Ikastetxeetan, eredu horiek aukeratu dituzten ikasleendako, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtean Gaztelania eta Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaiaren ordutegia ordu batean luzatuko da astean eta hori testu Iruzkinetan aritzeko erabili beharko da, soil-soilik. Irakasgai horren asteko ordutegia, beraz, lau ordukoa izanen da. Laugarren eskola ordu hori derrigorrezkoa izanen da ikasle guztiendako eta ikasleek beraiek erabaki beharko dute zein irakasgaitan arituko diren, Gaztelania ala Euskal Hizkuntza eta Literaturan.
Erabaki hori ikasturtea hasi baino lehen hartu beharko da eta ezinbesteko kasuetan baizik ezin izanen da aldatu. Horrelakoetan, Ikastetxeko Zuzendaritzari dagokio aldaketa onetsi edo ezestea.
Laugarrena
Foru Agindu hau Ikasketak Antolatu eta Hezkuntza Berritzeko Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzura, Plangintza eta Inbertsio Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta ukituriko Ikastetxeetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena
Foru Agindu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean.