BTT Ibaigorri - Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoa

MTBK BAT EGIN DU HONDAKINIK GABEKO EKITALDIEKIN

Arguedasen egindako Espainiako MTB XCO Txapelketan markatzeko zinta konpostagarria erabiltzea, ekimen berria ekitaldi jasangarriagoen alde

Ez dira gutxi ibilbidea markatzeko zintak behar dituzten kirol-ekitaldiak. Erabilitako zintak biodegradagarriak badira, ingurumenean egindako inpaktua murriztu eta bat egingo dute naturaz gozatzeak eta kirola egiteak.

Markatzeko zinta horien funtzionamendua in situ egiaztatzeko proba pilotua Espainiako MTB XCO, Team Relay eta Sprint Eliminator 2019 Txapelketa izan berri da, Arguedasen, uztailaren 19tik 21era. 800 pertsonak, gutxi gorabehera, hartu dute parte txapelketako kategoria desberdinetan.

1.600 metro zinta biodegradagarri erabili dira probaren behin betiko ibilbidea markatzeko. Arto-almidoiz egina dago zinta, eta %100 konpostagarria da, EB13432 europar araudiarekin bat. 6 hilabete nahikoa dira material hori guztiz degradatzeko.

Ekimena Prebentzio Bulegoarena izan zen. Izan ere, kirol-ekitaldietan jasangarritasunaren aldeko hainbat neurri aztertzea proposatu zien erakunde antolatzaileei –BTT Navarra kluba eta Nafarroako Ziklismo Federazioa–, Ekitaldi eta Hondakinei buruzko Erregelamendua prestatu ahal izateko, ekainaren 18ko Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legearekin bat. Bere garian, BTT Ibaigorri (Lerin) probaren eta Euskal Herriko Mendi Erronkaren (Leitza) erakunde antolatzaileek ere bat egin zuten proposamenarekin, eta, udaren amaieran,  P2P Zubiri-Iruña-Gares P2P Nazioarteko Irristaketa Maratoiak eta Europako Abiadurako Irristaketa Txapelketak (Iruña) ere bat egingo dute.

Arguedasen ezarritako neurriak erabilera bakarreko plastikozko zintekiko alternatibak bilatu nahi zituen. Eta horixe izan zen, hain zuzen, nafar klub eta federazioek kirol-ekitaldietan hondakinak prebenitzeari buruz NKGIko eta Prebentzio Bulegoko ordezkariekin, otsailean, egindako bileran nabarmendu zituzten gaietako bat. Ideiak bat egiten du 2019/904 (EB) zuzentarauarekin, zeinak produktu berrerabilgarri, jasangarri eta ez-toxikoak sustatzen baititu hondakin plastikoen ingurumen-inpaktua murrizte aldera.

Zinta horiek erabiltzeaz gain, jasangarritasunaren aldeko bestelako neurriak ere ezarri zituen antolakuntza-batzordeak, hala nola Ur Taberna bat instalatzea; parte-hartzaile guztiek erabil zezaketen, eta helburua txorrotako ura kontsumitzea eta erabilitako ontzi-kopurua murriztea zen.

Ekitaldi jasangarriagoak egitearen aldeko beste neurrietako bat da, beraz, mota horretako zintak erabiltzea, eta guzti-guztiek tokia izango dute Prebentzio Bulegoa prestatzen ari den Ekitaldi eta Hondakinei buruzko Erregelamendu berrian. Hona hemen neurri horietako batzuk: edalontzi eta baxera berrerabilgarriak zein ontzi konpostagarriak erabiltzea eta hornidura-guneetan elikagai solteak izatea.

La iniciativa ha sido positiva tanto para la Organización de la prueba como para la Mancomunidad, como demuestra el 8,5 otorgado a la satisfacción general con la iniciativa.

 

Se ha logrado el objetivo principal de reducción de residuos (estimada por la Mancomunidad en un 30%) y de separación para el reciclaje de calidad (la separación ha sido significativamente mejor que en ediciones anteriores según ambas entidades).
Este hecho es especialmente reseñable porque se sabe por indicadores indirectos facilitados por la organización (raciones de paella servidas y consumo de cerveza), que hubo un incremento significativo del número de asistentes (participantes, público y acompañantes)
Este año se han introducido nuevas medidas de sostenibilidad que han sido el uso de vasos y vajilla reutilizable, la Taberna del agua y la sensibilización de las personas participantes y de la gente de la localidad. La más valorada por la organización ha sido el uso de vajilla reutilizable (9), seguida de lo relativo a los vasos reutilizables y a la comunicación-sensibilización en igual medida (8,5). El aspecto a mejorar es la Taberna del agua (5)
Destaca el alto nivel de implicación de la organización y el alto número de personas implicadas en la organización del evento (unas 2.500, de las que 110 son voluntarios-as).
Además, el voluntariado se mueven por distintas organizaciones deportivas similares y se pueden encargar de transmitir y difundir la propuesta.
Las medidas incorporadas han llegado a difundirse más entre la organización que entre los participantes, aunque con intensidad desigual.
La mayoría de las personas de la organización conocían, al menos, el uso de vasos reutilizables, en menor medida la vajilla reutilizable y la separación de residuos. La medida más desconocida fue la minimización de residuos en los avituallamientos, que curiosamente, era una medida ya iniciada en ediciones anteriores (este año se han introducido los vasos reutilizables y la eliminación de los envoltorios individuales en las pastas).
Por otra parte, estos eventos suponen una repercusión positiva para la localidad, como confirman todos los establecimientos encuestados.