Baliabideak - Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoa
Baliabide



Atal honek askotariko tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu jasangarritasuna, ingurumenaren zaintza eta jardunbide egokiak sustatzeko, hondakinen kudeaketa egokirako betiere, 3R delakoak helburu: murriztu, birziklatu eta berrerabili. Zehazki, sortzen ditugun hondakinen kopurua murriztera, bota aurretik objektuak berrerabiltzera eta materialak birziklatzera gonbidatzen gaituzte, bigarren bizialdi bat emateko. Jardunbide horiei jarraituz gero, ingurumena babesten eta gure baliabide naturalak kontserbatzen lagun dezakegu.
- Murriztu: Lehenik eta behin, sortzen ditugun hondakinak murriztu behar ditugu.
- Berrerabili: Bota aurretik, bigarren bizialdi bat eman behar zaie objektu edo materialei; hondakin gutxiago sortuko dugu horrela.
- Birziklatu: Hondakin-materialak produktu edo material berri bihurtu, horixe da birziklatzea. Hala, baliabide naturalak kontserbatzen, kutsadura murrizten eta zabortegietan amaitzen duten hondakinen kopurua murrizten laguntzen dugu.