DF Eventos sostenibles - Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoa

2025eko maiatzaren 3tik aurrera, Nafarroako ekitaldi publiko guztiek 36/2024 Foru Dekretua bete behar dute, ingurumen-kudeaketa arduratsua eta alternatiba jasangarriak bermatu daitezen.
- Nafarroako ekitaldi publikoetako ingurumen-jasangarritasuna arautzen du.
- Helburua ekitaldi horien ingurumen-inpaktua murriztea da; horretarako, prebentzioa sustatuko dute –erabilera bakarreko ontzi eta plastikoen erabilera mugatuz–, hondakinen kudeaketa arduratsua bultzatuko dute, eta jasangarritasun-neurri gehigarriak izango dira.
- "Evento Público Sostenible Navarro / Nafarroako Ekitaldi Publiko Jasangarria" (EPSN/NEPJ) intsignia sortuko da: derrigorrezko neurriak bete ez ezik ingurumen-neurri gehigarriak aplikatzen dituzten horiek eskuratuko dute.
Honako ekitaldi hauetan aplikatuko da
- Administrazio publikoek antolatu, babestu edo diruz lagundutako ekitaldi publikoak.
- Kalean, erabilera publikoko espazioetan edo horiek egiteko berariazko administrazio-baimena behar duten ekitaldi publikoak.
- Baimen berezia behar duten instalazio finkoetako ekitaldi publikoak.
- Ez da aplikatuko jarduera sailkatuaren lizentzia duten lokaletan egiten ohi diren ekitaldi publikoetan.
Honako hauek bete behar dute
- Ekitaldi publikoak antolatzen dituzten enpresa pribatuek, baldin eta Foru Dekretuak eragiten badie.
- Publiko orokorrarentzat ekitaldiak, jarduerak edo ikuskizunak bide pu-blikoan zein administrazio-baimena behar duten tokietan antolatzen di-tuzten entitateek (hala nola elkarteak, federazioak, fundazioak, GKEak, etab.) eta norbanakoek.
- Ekitaldi publikoak antolatzen dituzten administrazio publikoek (hala nola Nafarroako Gobernua, udalak, kontzejuak, mankomunitateak, etab.).
- Honako hauei eragiten die: ekitaldi publiko bati lotutako aldi baterako food truck-ak, aldi baterako barrak, hornidura-puntuak, etab.
- Honako hauei ez die eragiten: tabernak, jatetxeak, supermerkatuak, el-karteak, txurro-postu finkoak, udazkeneko eta neguko gaztaina-saltzaileak, etab.
Ekitaldi Jasangarrien Intsignia
"Evento Público Sostenible Navarro / Nafarroako Ekitaldi Publiko Jasangarria" (EPSN/NEPJ) intsigniak honako alor hauetan neurri eredugarriak hartzen dituzten ospakizunak nabarmentzen ditu:
- Hondakinak murriztea
- Material berrerabilgarriak erabiltzea
- Beren ingurumen-inpaktua murriztea
Nola eskuratu daiteke?
- Ekitaldiaren aurretik, bete online formularioa.
- Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak erantzuna helaraziko du.
- Baiezkoa bada, intsignia bidaliko dute, erabil dadin.
- Ekitaldiaren ostean intsignia mantentzeko, haren ebaluazioari buruzko informazioa bidali beharko da.
- Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak betetze-ebaluazioa egin eta, ostean, intsignia mantendu daitekeen edo ez jakinaraziko du.
Ekitaldi intsigniadunen ondorengo edizioetan, izapide sinplifikatu bat egingo da.
Ekitaldi guztiek derrigorrez bete behar dituzten neurriak
- Ezin da erabilera bakarreko plastikorik erabili baldin eta horien salmenta legez debekatuta badago, hala nola lastotxoak, erabilera bakarreko plas-tikozko mahai-tresnak edo platerak, eta birziklatu ezin diren kafe-kapsulak edo te-poltsak.
- Hondakin organikoak, ontziak, papera eta kartoia, beira, eta gainerakoak bereizteko aukera eman beharko da.
- Ekitaldiaren aurretik eta ekitaldian zehar, hondakinen prebentzioaren eta kudeaketaren inguruan ezarritako neurriei buruz informatu beharko da.
- Antolatzaileek jasangarritasun-plan bat prestatu beharko dute; horreta-rako, txantiloi sinpleak daude erabilgarri Foru Dekretuan.
- Eremu mugatuetan egiten diren 2.000 pertsonatik gorako ekitaldietan, karbono-aztarna kalkulatu beharko da.
Administrazio publikoentzako neurri gehigarriakpúblicas
Edarietarako prebentzio-neurriak
- Debekatuta dago edariak erabilera bakarreko ontzietan dohainik ematea (hala nola erabili eta botatzeko edalontziak, plastikozko botilak, alumini-ozko latak, tetra pack-ak, etab).
- Ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuek eta elikadura-puntuek iturriko ura eda-lontzi edo botila berrerabilgarrietan dohainik hartzeko aukera eskaini beharko dute.
- Debekatuta dago erabilera bakarreko edalontziak erabiltzea edarietarako.
- Edalontziak berrerabilgarriak izan behar dira.
Elikagaietarako prebentzio-neurriak
- Debekatuta dago erabilera bakarreko plastikozko ontziak erabiltzea elikagaietarako, biodegradagarriak edo konpostagarriak ez badira.
- Eragiten die: berehala kontsumitzeko janaria duten errazio indibidualetarako ontzi zurrunak.
- Ez die eragiten: hainbat errazio banatzeko ontzi handiak, zein fruitu lehorrak, okindegiko produktuak, txikleak, gozagarri- edo saltsa-paketeak, patata-poltsak, etab. gorde ohi diren material malguko bilgarriak.
- Ekitaldi gastronomikoetan baxera berrerabilgarria erabiltzea sustatuko dute.
Kontsultatu Nafarroako Ekitaldi Jasangarrien FDri buruzko ohiko galderak
Servicio de información para eventos sostenibles del Ayuntamiento de Pamplona