Historiarekin konprometituak. Dohaintzak eta gordailuak Karlismoaren Museoan - Karlismoaren Museoa

Historiarekin konprometituak. Dohaintzak eta gordailuak Karlismoaren Museoan

Karlismoaren Museoak denboraldiko erakusketa berria antolatu du Museoan 2000. urteaz geroztik jaso diren hainbat dohaintza eta gordailu erakusteko.

15/04/2014 - 15/02/2015

Erakusketaren helburua da dohaintza-emaileen eta gordailugileen eskuzabaltasuna eskertu eta nabarmentzea; izan ere beren objektuak uzten dizkigute jendeak ezagutu, ikertu eta aintzat har ditzan.

Karlismoaren Museoko oraingo bilduma osatzen duten piezen erdiak dohaintzen edo gordailuen bidez iritsi dira Museora. Objektu eta dokumentu horietatik guztietatik ehun bat pieza aukeratu dira gaien arabera antolatutako hamalau gunetan erakusteko.

Erakusgai jarritako gauzen artean azpimarratzekoak dira Karlos VII.aren Kapitain Jeneralaren uniformea, Alderdi Karlistak gordailuan utzia; Karlos VII.aren eta Margarita andrearen seme-alaben argazki bilduma bat, Lasuengo kondesak dohaintzan emana; eta Eusebi Arnau eskultoreak eta Masriera senideek modelaturiko ezpata bat, karlista katalanek Jaime III. erregegaiari oparitutakoa. Horrez gain, Unidad de Asistencia a Frentes y Hospitales unitatearen eta Federación Obrera Socialista 70etako sindikatuaren hainbat dokumentu ere jarri ditugu ikusgai, besteak beste.

Erakusketa horren osagarri, Karlismoaren Museoak hainbat jarduera antolatu ditu.

Inicio - Pie de página