Castellano | Euskara | Français | English
Aitatxi-amatxiren kutxa
Museoak hainbat jarduera osagarri antolatu ditu Historiarekin konprometituak.Dohaintzak eta gordailuak Karlismoaren Museoan erakusketari lotuak, doakoak guztiak ere.
Helduendako, mintzaldi sail bat egonen da, erakusketan agertzen diren gai batzuk sakonago jorratzeko. Unean unean iragarriko dira.
Haurrendako, berriz, ipuin-kontalariak izanen ditugu euskaraz eta gaztelaniaz. Saio guztiak arratsaldeko 17:30ean eginen dira.
Ipuin horiek 5 eta 12 urte bitarteko haurrendako dira egokiak eta gehienez ere 40 lagun elkar daitezke saio bakoitzeko (gurasoak eta haurrak, denak barne). Taldeak jendea iritsi ahala osatuko dira, aretoa bete arte.
Begiratu egutegia eta saioen hizkuntza.
Helduendako, mintzaldi ziklo bat egonen da sakonago hitz egiteko erakusketako gai batzuez edo erakusten diren piezetako batzuez.
Honatx programa:
- Ekainaren 18a / Ángel García-Sanz Marcotegui (NUPeko Historia Garaikideko katedraduna).
Politika eta prentsa karlista nafarra orain dela mende bat.
- Urriaren 15a/ Pablo Larraz (Medikuntzan doktorea)
Iruñeko "Alfonso Carlos" ospitalea, osasun antolakuntza karlistaren ikur gerra zibilean (1936-1939).
- Azaroaren 10a/ Manuel Martorell (Historian doktorea).
Kanpainia-egunkariak gerra zibilean. Subjektu historikoaren ekarpen pertsonalak
Mintzaldi guztiak (gaztelainaz) doan dira eta nahi duen oro etor daiteke. Karlismoaren Museoaren patioan eginen dira, 19:00etan.