Erakusketa iraunkorra - Karlismoaren Museoa

Erakusketa iraunkorra


Erakusketa iraunkorrak karlismoaren historiaren hamabi sail biltzen ditu, sortu zenetik 1977ra arte. Horietatik hamaika kronologikoak dira.


Karlismoa, mugimendu historikoa


Europan eta Ipar Amerikan aldaketa politiko eta sozial handiak (iraultza) gertatu ziren XVIII. mendearen bigarren erdialdean. Baina gizarte guztia ez zegoen aldaketa horien alde. Beraz, aipatu mendearen bukaeran eta XIX.enean mugimendu kontrairaultzaile indartsua sortu zen. Horretan dago sartua karlismoa. Bi-biek dituzte antzeko ezaugarriak: legitimismoa, erlijioaren babesa eta arrazionalismo iraultzaileari dioten arbuioa. Baina karlismoak berezitasun bat dauka: luze iraun zuela. Egokitzeko zuen gaitasunak jarraitzeko aukera eman zion, gainerako mugimendu kontrairaultzaileak XIX. mendearen bigarren erdialdean deuseztu baziren ere.

Batalla de la Primera Guerra Carlista - Francisco de Paula Van Halen y Maffei, 1841. Batalla de la Primera Guerra Carlista - Francisco de Paula Van Halen y Maffei, 1841.
Trincheras carlistas - José Cusachs y Cusachs, 1888. Trincheras carlistas - José Cusachs y Cusachs, 1888.


Antzinako Erregimenaren krisia eta karlismoaren sorrera. Lehen gerra karlista, gerren arteko garaia eta bigarren gerra karlista.


En 1808 se produjo la reacción contra las tropas francesas en defensa del destronado Fernando VII y de una religión en peligro. Se trató también de una respuesta contra el extranjero que dio un carácter nacional a la Guerra de la Independencia. Su final significó el triunfo del absolutismo. Sin embargo, el reinado de Fernando VII tuvo que afrontar el giro revolucionario de 1820 y la consiguiente insurrección armada realista, así como los levantamiento ultra absolutistas de los últimos años. En este ambiente de enfrentamientos, continuo desde la Guerra de la Independencia, se produce la disputa jurídica acerca de quién tenía derecho al trono, el hermano de Fernando VII, el infante Carlos Mª Isidro de Borbón, o la hija de aquel, la princesa Isabel.

Los sucesos ocurridos en toda esta época son relatados, con detalle, a través de mapas e interactivos. A este período corresponden muchas de las piezas más importantes que se muestran en el museo, como banderas (entre ellas, la Generalísima) y uniformes. Junto a ellas, bajo el título el arte en la guerra, se exponen cuadros de escenas de ambas guerras realizados por Van Halen, Benlliure, Estevan, Cusachs y Salaberría.

Bandera “Generalísima”. <br/>Depósito del Partido Carlista
Boina blanca con bordado “Carlos VII Rey”.<br/>Depósito del Partido Carlista
Dolmán tipo “Attila” perteneciente a Carlos VII.<br/>Depósito del Partido Carlista


Karlismoa mendeen artean, Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila.


1874an, borboiak berriz ere boterera iritsita, Isabel II.aren seme Alfonso XII.a, eta bigarren gerra bukaturik (1876), aldaketa aroa hasi zen karlismoarentzat. 1833an hasitako gerren zikloa itxi zen, eta horrek egokitzera behartu zuen alderdia (Komunioa), adierazpide nagusia gerra ez zen garaia hasi baitzen.

Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren ondoren, karlismoa, berriz ere, iraultzaren kontrako zenbait indarren erakarmen-gune bihurtu zen. Batasun Tradizionalista indar politiko antolatu bilakatu zen eta presentzia handia hartu zuen agertoki publikoan.

1936an, karlistak altxamendu militarrari lotu zitzaizkion. Erreketeen oinezko erregimentuak buru-belarri aritu ziren Gerra Zibilean.

Despedida del requeté – Gustavo de Maeztu, h. 1937. <br/>Depósito de Íñigo Pérez de Rada Despedida del requeté – Gustavo de Maeztu, h. 1937.
Depósito de Íñigo Pérez de Rada
Presentación de Carlos Hugo en Montejurra - Ignacio Ipiña, 1957. Presentación de Carlos Hugo en Montejurra - Ignacio Ipiña, 1957.


Karlismoa Francoren erregimenean eta Trantsizioan


Erregimen berriaren etorrerarekin, karlista batzuk gogo biziz egin zuten bat frankismoarekin; beste batzuk, aldiz, bateratzearen aurka agertu ziren, kaltegarri ikusi baitzuten Espainia tradizionalaren berrezarpenerako, eta asimilazioari aurre egiten hasi ziren. Erregearen figura desagertu egin zen 1936ko irailaren 29an, Alfonso Carlos I.a hiltzean, eta hautagai baten bilaketak ere “javierista”, “octavista” eta “juanista” edo “sivatisten” arteko barne zatiketak eragin zituen. Horrek ikuspegi monarkikoa alde batera uztea ekarri zuen.

Berrogeita hamarreko hamarraldian karlismoak erregimenarengana hurbiltzea onartu zuen frankismoaren osteko ondorengontza lortu ahal izateko. Testuinguru horretan Carlos Hugo de Borbón Parma aurkeztu zuten Asturiasko printze gisa Jurramendin, 1957an. Hurrengo hamarraldian “argitze ideologikorako” prozesu bat abiatu zen. Karlismoaren hedapenaren, bilkura jendetsuen, eta hedabideetako presentziaren garaia izan zen.

1968. urtean Borbón-Parma familia kanporatu zuten eta “javierismoak” erregimenarekiko gertutasun orori uko egin zion. Horrek eboluzio ideologikoa azkartu zuen, Alderdi Karlistaren sorrerari bide emanez, zeinak bere egin zituen printzipio sozialistak eta autogestiozkoak.

Ikuspegi tradizionalistaren eta ikuspegi berrituaren arteko talkek amaiera tragikoa izan zuten 1976an Jurramendiko liskarrekin.

Demokrazia iristean Alderdi Karlista ez zen legeztatu, eta horrek mugatu egin zuen bere presentzia 1977ko lehen hauteskundeetan.

Inicio - Pie de página