Todo el arte es contemporáneo - Nafarroako Museoa
Todo el arte es contemporáneo
Arte oro garaikidea da. 2019an erakusketa iraunkorraren berrikuntza diskurtsibo gisa aurkeztu zen, eta, gainera, Nafarroako Museoak egiten duen ekintza bakoitzak honako premisa hau du: adierazpen artistikoak, noiz egiten diren alde batera utzita, hizkuntza, kode eta euskarri desberdinetan komunikatzeko modu bat dira, une desberdinetan.
Diskurtso museologiko berriak bere fondoen eta erakusketaren berrikuspena ekarri du, XX. eta XXI. mendeko artista nafarren potentziala erakusteko. Guztira, 71 obra berri jarri dira, orain arte Museoaren zati publikoan egon ez diren artistetako asko, hala nola Lydia Anoz, Nicolas Ardanaz, Elena Asins, Isabel Baquedano, Equipo Crónica, Pedro María Irurzun, Koldo Chamorro, Gerardo Zaragueta eta abar. Horien artean, emakumeek urteetan ebatsitako protagonismoa hartu dute.
Aukeratutako obra garaikide batzuk Museoko beste solairu batzuetan sakabanatu dira, obra erromanikoekin, gotikoekin, errenazentistekin edo barrokoekin batera. Gainera, berritu arte existitzen ez ziren adierazpen artistikoak sartu dira erakusketa iraunkorrean, hala nola grabatua, argazkia, kartela, zinema dokumentala, musika eta ondare etnologikoa.

Gehitu diren aretoko testu laburrek eta ibilbide tematikoen proposamenak esperientzia propioa eskaini nahi diote museoa bisitatzen duen pertsona bakoitzari, eta norberak bere egiten du esperientzia hori, bere eskarmentuaren, gustuen eta interesen arabera.
Konplizitateak programa bat da, aukera ematen duena Nafarroako literatura arloko hiru pertsona ospetsuk argumentu baten inguruan hautatutako obrak bisitatzeko. Hala, Patxi Irurzunek Biziaren haria ibilbidea prestatu du. Camino Oslék, berriz, Gorputza, eta gero heriotza. Eta,amaitzeko, Maite Pérez Larumbek Emakume guztiak ongi gaude sortu du.
Hemen deskarga ditzakezu Konplizitateak programaren ibilbideak:
- El Cuerpo y despues la muerte. Gorputza eta gero heriotza
- El hilo de la vida. Biziaren haría
- Estamos todas bien. Emakume guztiak ongi gaude
Bestelako materialak: