Jarduerak - Nafarroako Museoa
Jarduerak
9 Eguzki 2025 - Oporrak ilargian
Museoko Behatokiak, ilargiaren paisaia hauskor eta dinamikoan bildurik, ekintzen zikloa hartzen du
Uztailaren 16tik abuztuaren 27ra bitarteko zazpi saiotan, 2025eko 9 Eguzkiak programak, Mikel Belascoain komisarioaren hitzetan, sorkuntza artistikoaren izaera surrealista, fantasiazkoa eta magikoa ikusaraztea du helburu. Artea errealitatetik, objektibotasunetik eta datu, algoritmo eta prozedura bidezko estimulu konstanteetatik aldentzeko tresna gisa. Edizio honek zentzua eman nahi dio ziklo hitzari eta amets egin nahi du, udako asteazkenero eguraldia geldiaraztera gonbidatuko gaituen bidaia artistiko batekin ".
Hainbat diziplinatako 15 artistak sortutako 7 ekintza garatuko dira guztira, eta batzuetan uztartu egiten dira. Las Nenas, Andrea Jimenez, Edurne Ibañez, Rubén Fernández Aguirre, Gorka Beunza, Amilami, Iñigo Cabezafuego, Beatriz Sánchez, Naroa Armendariz, Luis Mariano eta Joseba Irazoki. Horrela, antzerki garaikidea, lirika, moda, argazkilaritza, pintura, performancea, bideosormena, musika eta arkitektura uztartzen dira Nafarroako Museoaren Behatotokian uda honetan ilargiraino bidaiatzeko.
Zikloaren seigarren ediziora itzuliko gara
9 Eguzki programa 2020an ikusi zen lehen aldiz, udan Nafarroako Museoa herritarrei zabaltzeko, programazio artistiko garaikide bat eskainiz, arratsaldez eta aire zabaleko espazio batean, Museoaren Behatokian. Arteen alorrean Nafarroako sorkuntza bultzatzea eta udan kultura sustatzea ere badu helburu. 2025ean, Miradorreko espazioa diziplina anitzeko artista talde bati eskaintzen zaio inprobisaziorako, freskotasunerako, hausnarketarako eta urraketarako, harrizko 9 eguzki gotikoren itzalean sorkuntza surrealista eta abstraktua garatzeko.

Ordutegiak, prezioak eta programaren edukiera
Asteazkenero, ekintza artistikoa 20:00etatik 21:00etara izango da Nafarroako Museoko Behatokian, eta ateak jendearentzat irekiko dira, tabernakoak bezala, Carlos Rodriguezek berriz ere artatuko baititu, 19:00etatik 21:30era. Edukiera 70 pertsonakoa izango da eta euria egiten badu Atondoan egingo da.
Sarrerak Museoko leihatilan erosi ahal izango dira ekainaren 20tik aurrera, 12 euroren truke, kontsumitzeko eskubidearekin. Saio artistiko guztietara joan nahi dutenentzat, ziklo osorako bonu bat jarriko da salgai 84 euroren truke. Ordainketa eskudirutan egin beharko da.
Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Nafarroako Museoaren telefonora (848 426492) edo Kultura webgunera.
Acciones artísticas
El 16 de julio Las Nenas presentan una creación especial para 9 soles; activarán una pieza de teatro contemporáneo, una performance transdisciplinar, con la que arranca este ciclo en 2025. Ane Sagüés Abad y Cristina Tomás Olaya practican una forma radical de intrusismo profesional. Realizan las más profundas fantasías de rendimiento contemporáneas.
El 23 de julio, nace Lunaria, un viaje que fusiona la música con la moda. El recital guiado por la soprano Andrea Jiménez, que encarna a Selene, diosa griega de la luna, incluye obras de Schubert, Brahms, Lecuona, Albéniz, Liza Lehmman, Sorozábal o Antón García Abril, interpretadas por Rubén Fernández Aguirre al piano. El vestuario de Edurne Ibáñez, concebido como parte esencial de la narrativa escénica, evoluciona con cada pieza, cada transformación de color, textura o forma refleja un aspecto distinto de la luna: la enamorada, la distante, la sombría…
El 30 de julio, Gorka Beúnza trae al Mirador Las tres montañas, una instalación, de creación colaborativa con el público, para honrar el camino en la belleza de la dualidad, hasta vislumbrar la unidad.
El 6 de agosto Amilani llena este espacio de música de arpa, folk y danza, en busca de la ligereza, la sutileza, con Olerkia, a través de fuerzas gravitacionales, siguiendo el discurrir del agua, viendo florecer la primavera, volando con los pájaros… al son de poemas que se construyen y se destruyen.
El 13 de agosto, En vuestro nombre, un espectáculo de música en vivo y visuales, aunará la magia, la tecnología y la inesperada participación del público, convertirá el Mirador en un ritual festivo, de la mano del músico Cabezafuego y la artista Beatriz Sánchez [Loopitas].
El 20 de agosto la pintura de Naroa Armendáriz y la música experimental de Luis Mariano propondrán El final como comienzo. Música y pintura se entrelazarán en el plano visual y sonoro en un diálogo de guitarra, voz e imágenes abstractas y figurativas.
Joseba Irazoki cierra el programa el 27 de agosto, presentando su nuevo álbum Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II).

Udako haurrendako tailerrak 2025

"Jolasean asmatu, kontatuz sortu" tailerrak aldi baterako erakusketetan inspiratzen dira
"Jolasean asmatu, kontatuz sortu" tailerrak aldi baterako erakusketetan inspiratzen dira
Datorren larunbatean, ekainak 7, irekiko da Nafarroako Museoak uda honetan eskaintzen dituen haurrentzako tailerretan parte hartzeko izena emateko epea. Uztaila eta abuztuan zehar ikusgai egongo diren erakusketa-proposamenen aniztasuna aprobetxatuz, "Jolasean asmatu, kontatuz sortu" tailerrak Mertxe Sueskun eta Maite Leyun bezalako artisten unibertso sortzaile aberatsa eta askotarikoa ezagutzeko aukera emango du.
"Jolasten, ipuina" Mertxe Sueskunen erakusketaren izenburua ez ezik, asmoen adierazpen bat ere bada. Horixe egingo dugu haurrekin: jolastu eta kontatu. Artearen, sormenaren eta adierazpenaren bidez kontatzea. Proiektu honek espazioa jolas gisa esperimentatzera gonbidatzen du, zentzumenak deskubritzeko eta eraikuntza kolektiborako leku gisa.
Proposamen horren barruan, Mertxe Sueskunen lanak protagonismo berezia du. Bere hizkuntza eskultoriko, geometriko eta ordenatuak ez du inoiz egunerokotasunarekiko kontaktua galtzen. Maite Leyunen erakusketak abezedarioari gorputza eta bizitza ematera gonbidatuko gaitu. Parte-hartzaile bakoitzak letrak modelatuko ditu (edo berriak asmatuko ditu!), formak, tamainak eta testurak aztertuz.
Haurrentzako sormen-tailerra
Tailerrak sei urtetik gorako haurrentzat dira, eta uztailean eta abuztuan egingo dira. Zehazki, bi tailer programatu dira, bakoitza hamabi ordukoa, eta txanda bakoitzeko 18 adingabe egongo dira, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Lehenengoa uztailaren 15etik 18ra izango da, eta bigarrena abuztuaren 5etik 8ra. "Tea en la azotea" k emango ditu, hezitzaileekin batera.
Jarduerak 20 euroko kostua izango du eta 5 euroko deskontu berezia egingo zaie parte hartzen duten anai-arrebei. Interesa duten pertsonek izena eman beharko dute ekainaren 7tik aurrera, larunbata, aurrez aurre Nafarroako Museoaren harreran, irekiera-ordutegian (asteartetik larunbatera, 9: 30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara). Igandeetan, 11:00etatik 14:00etara). Jardueraren zenbatekoa izena ematen den unean ordainduko da.

Jende guztiarendako programak
Lagundutako bisita programatuak
Museoaz bakarka edo talde txikietan gozatu nahi dutenendako bisitak dira. Aldi baterako erakusketak eta bilduma iraunkorrak ezagutzeko bisitaldiak dira: teknikariek lagundurik egiten dira eta bertaraturiko jendearen parte hartzea ere sustatzen dute.
Programatutako bisitek igandeetan izanen dira, 12:30ean. Bisita doakoa da eta gonbidapena aldez aurretik hartu behar da museoko leihatilan, bisitaren egun berean 11:00etatik aurrera.
Taldeendako bisita lagunduak
Nafarroako Museoko bildumak ezagutzeko, hoberena da langile kualifikatuek gidaturik joatea. Doako bisitak dira; batzuk orokorrak dira, eta beste batzuek ikuspegi zehatzagoa dute, taldearen interesen arabera. Gutxi gorabehera ordubete irauten dute, eta talde bakoitzean gehienez ere 25 lagun egon daitezke.
Taldeendako bisita espezifikoak gutxienez bi aste lehenago hitzartu behar dira, 848426493 telefonora deituta.
Nafarroako Museoko bildumak norberak bere kabuzbisitatzeko aukera ere badago. Erreserba aldez aurretikeginez gero, taldeak bere gidaria edo irakaslea ekar dezake.



Haurrendako tailerrak
Oporraldietan
6 eta 12 urte bitarteko haurrek oporretan (Aste Santuan, udan eta Eguberrietan) museoaz gozatzeko programa bat da. Jarduera ondoz ondoko lau egunetan egin ohi da (asteartetik ostiralera), goizero bi ordu inguruko saioak eginez.
Oso antzeko formatua dute: saioetan, lehenik eta behin, haurrek erakusketa edo pieza jakin bat bisitatzen dute, eta, ondoren, tailerren eremuan, hainbat arte-diziplina lantzen dituzte, esperimentatu, ikasi eta gozatzeko.
Familiendako programak
Egun batez gidari
Edozein une da ona familia osoa historiara eta artera hurbiltzeko bilduma iraunkorraren bidez. Haurrek museoan barrena ibiltzeko aukera izanen dute bost lan bereziren sekretuak ezagutu bitartean.
Tableta elektronikoaren formatua duen koadernotxo batek testu laburrak eta horiei buruzko informazio grafikoa biltzen ditu, eta haien behaketa estimulatzen duten obrei eta jarraibideei buruz gehiago jakiteko gakoak erakusten dizkie. Haurrek, horrela, denboran zeharreko ibilbide batean lagundu ahal izango diote beren familiari, mosaiko, kapitel, kutxatila edo pintura batean ezkutatzen diren istorioak partekatuz.
"Egun batez gidari", baliabideak protagonista bihurtzen ditu, bide horretan aurrera egiteko parte-hartze aktiboa bultzatuz. Materiala gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri, eta Nafarroako Museoko Harreran eska daiteke, eta bisita egin ondoren itzultzen da. Pdf formatuko bertsioa ere kontsulta daiteke.
Jardueren erreserbak
Museo Soziala
Auzokoak gara
Hezkuntza eta Zabalkunde Arloaren funtsezko jarduketa-ildoetako bat da Nafarroako Museoaren inguruan bizi direnen parte-hartzea sustatzea, “Auzokoak gara” ekimenaren bidez. 2018az geroztik, hainbat ekintza garatzen ari gara Alde Zaharreko elkarte eta kolektiboekin batera, Nafarroako Museoa eta kultura-ondare materiala eta immateriala eurena ere badela sentiarazteko.
Nafarroako Museoa bere ingurune hurbilera gerturatzeko kanpaina honek helburu bikoitza du: balio jakin batzuk, bizitzeko, sentitzeko eta pentsatzeko modu jakin batzuk sustatzea, gizartea kohesionatzeko balio dezaten gero, baita berdintasunean, aniztasunean, askatasunean, sormenean, justizia sozialean, inklusioan eta parte-hartzean oinarritutako bizikidetza-esparruak osatzeko ere.

Proiektuak eta ekimenak askotarikoak izan dira:
- Bisita lagunduak: Alde Zaharreko bizilagunak museoko aretoetan barrena ibili ziren, espazioa gero eta irisgarriagoa izan zedin, ongi hartua sentitzeko moduko toki bat izan zedin auzoan.
- Aukeratutako obra: Elkarteekin eginiko elkarrizketen ondorioz, haietako bakoitzari bisita gidatu eta pertsonalizatu bat egiteko gonbita egin zitzaion; bisitan, aukera izan zuten museoko obra bat hautatzeko eta lan hori beren balioen ikur bihurtzeko. Elkarrizketa horiek bideo banatan jaso ziren.
- Haurrendako hiri-udalekuak: Lankidetza-ekintzen barrenean, museoak, Paris 365en eta Garabatoren eskutik, gizarte-bazterketako arriskuan dauden haurrendako tailerrak egin zituen ondoz ondoko bi udatan.
- Koadro bizidunak: Proiektu berritzailea izan zen, hori ere Garabatoko haurrendako pentsatua. Hauxe zen tailerraren dinamika: haurrek Nafarroako Museoko margolan bat aukeratu behar zuten eta, ondoren, Nafarroako Museoan sortu eta grabatutako soinu-efektu berezien bidez bizidun egin. Gainera, adingabeek obran landutako gaiak interpretatu behar zituzten, eta Nafarroako Museoak obraren gaineko gaineko informazio sakonagoa ematen zien. Lan hori guztia bideo interaktibo batean islatu zen.
2020an pandemia iritsi zenez, ekimen horiek bertan behera gelditu ziren. Orain, berriz ere hasi gara gure komunitateko eta auzoko kide diren elkarte eta taldeekin mintzatzen eta ekintzak egiten. Prozesu motela da, baina museoan badakigu lan saihestezina dela.
Parte hartu eta ekarri zure ideiak: museo@navarra.es
Boluntarioak
Nafarroako Museoko Kultur Boluntarioen Taldea 1999. urteaz geroztik ari da lanean. Erretiratuen talde bat da, eta, eskuzabaltasun hutsez, bilduma iraunkorra ezagutarazteko lanetan laguntzen dute, hala eskatzen duten talde guztiei doako bisita gidatuak eginez. Bisita horiek talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen dira, eta boluntarioek berek antolatzen dituzte, etengabeko prestakuntzako programa baten bidez. Programa hori elkarlanean prestatzen dute taldekideek berek eta museoko teknikariek.
Talde hori etengabe ari da bere burua prestatzen ikaskuntza-prozesu baten bidez: alderdi artistiko eta ondarezkoak lantzen dituzte, baita bitartekaritzarekin lotura handiago duten beste alderdi batzuk ere. Gainera, gure ustez, boluntariotza-programak belaunaldien arteko loturak sortzeko aukera ematen du, museora joaten diren ikasleen eta boluntarioen arteko harremanaren bidez, eta horrek taldearen ahalduntzea eta adinagatiko diskriminazioa saihesten laguntzen du.
Telefonoa 848 426 493

Donejakue bidea
Donejakue bidea egiten ari direnak ongi etorriak dira Nafarroako Museoan. Alde Zaharra ezinbesteko igarobidea da Iruñera datozen erromesendako. Frantziako ataritik harresiak zeharkatu ondoren, bidea Carmen kalean eta Navarrería plazan barrena doa, eta Udaletxe plazara iristen da gero: Nafarroako Museotik oso gertu.
Nafarroako Museoa interes handiko tokia da Foru Komunitatearen historiaz eta ondareaz gozatu nahi duten erromesentzat. Bestetik, bisitariek Donejakue bidearen egiaztagiria zigilatu dezakete museoan, Iruñeko katedral erromanikoko kapitel batean oinarritutako zigilua daukagu eta. Nafarroako Museora eginiko bisitaldiaren oroigarri ederra izan liteke.