Museoa - Nafarroako Museoa
Nafarroako Museoa
Zer da
Nafarroako Museoa, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundean kokatzen den Nafarroako Gobernuaren zerbitzu publiko bat da eta Nafarroako Foru Komunitatearen kultur ondarea eta historia herritarrei helaraztea da haren helburu nagusietako bat. Museoan erakutsitako piezak Nafarroako ondare aberats eta bereziaren lagin interesgarriak dira, Historiaurretik XXI. mendera arteko ondarearen erakusgarri. Kultur programa zabal bat ere badauka, ondoko hauetan gauzatzen dena: aldi baterako erakusketa aretoak, ekitaldi aretoa, lantegiak, etab.
Azken urteotan, Nafarroako Museoa erakusketa iraunkorra berritzeko prozesu betean dago, diskurtso museologiko berri bat eskaini nahi baitu, bisitariendako erakargarriagoa eta irisgarriagoa izan dadin. Asmoa da jendeari museoa bisitatzeko molde gaurkotuagoak eskaintzea, XXI. mendeko gizarte berriaren interesekin bat datozen beste begirada eta ibilbide batzuen alde eginez.
Historia

Museoko bildumen abiapuntua 1844an sortutako Nafarroako Eraikin Historiko eta Artistikoen Batzordearen ekimena izan zen. Nafarroako ondarea zaintzeko sortu zen Batzordea.
1910ean zabaldu zen jendearentzat lehen museoa, Comptos Ganberaren egungo egoitzan, jendea ilustratzeko helburuarekin. Urte batzuk geroago, Vianako Printzea Erakundeak (Nafarroako Foru Diputazioak sortua 1940an) jarraitu zuen lan hori, Nafarroako ondare artistikoa eta arkeologikoa babestu, zaharberritu eta ikertzeko.
1956tik Nafarroako Museoak Errukiaren Andre Mariaren Ospitalea izandakoan du egoitza Iruñeko alde zaharreko harresien ipar-mendebaldeko muturraren ondoan baita. Hasierako eraikinetik portada eta eliza kontserbatu dira, bi-biak XVI. mendekoak. Erabat berrituta, Sofía erreginak inauguratu zuen berriz ere 1990. urtean.
2011n ireki zen berriro Historiaurreko aretoa, aldaketa batzuen ondoren: arkitektura-oztopoak kentzea, edukiak eta azken 20 urteetako arkeologia ikerketen emaitzak gaurkotzea eta aurkezpen museografikoa berritzea.
“Arte oro da garaikidea” proiektua 2019an inauguratu zen, eta norabide aldaketa erabatekoa ekarri du museoaren bizi-ibilbidean. Erakusketa iraunkorra berritzeko egitasmoa da, diskurtso museologiko berri baten bidez, bisitariendako erakargarriagoa eta irisgarriagoa izan dadin. Ekimen horren ondorioz, zeharo eraberritu da 3. eta 4. solairuetako erakusketa iraunkorra, baina, gainera, aldaketa zehatz batzuk ere egin dira 1. eta 2. solairuetan, obra garaikideak paratu baitira aurreko mendeetan eginiko obrekin solastatu daitezen.
Espazioen lagapena
Ekitaldi aretoa
Nafarroako Museoko Ekitaldi aretoan 180 lagun sartzen dira eta badu kabina bat aldibereko itzulpenak egiteko. Zenbait ekitaldi egiten dira bertan: ikastaro, sinposio, jardunaldi, liburuen aurkezpen, prentsaurreko eta kultur interesa duten gaien emanaldiak.
Espazio honetan egingo diren saioek, artearekin, historiarekin edo kultura-ondarearekin zerikusia duten edukiak izan beharko dituzte ardatz nagusi.
Kapera
Errukiaren Ama Birjinaren Ospitalea izan zenaren kapera zaharra, iraupen luzeko aldi baterako erakusketa-aretoa bihurtu da. Maiatza eta martxoa bitartean, Nafarroako Museoaren funtsetan dauden artista bizidunen erakusketak programatzen dira.
Kaperak baldintza akustiko bikainak ditu, beraz, kontzertu-areto gisa ere erabiltzen da. 150 lagunentzako edukiera dauka.
Informazioa eta erreserbak
Telefonoa: 848426492
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara
Emaila: museo@navarra.es


Talde teknikoa
Zuzendaria
Mercedes Jover Hernando
Tel.: 848 428 880
Email: mjoverhe@navarra.es
Administrazioa
Begoña Navaz Huarte
Tel.: 848 426 495
Email: bnavazhu@navarra.es
Helena Landa Begino
Tel.: 848 423 630
Email: hlandabe@navarra.es
Bildumak
Marta Arriola Rodríguez
Tel.: 848 426 494
Email: marriolr@navarra.es
Konserbazioa
ARTRES, S.L.
Tel.: 649 703 667 / 650 449 036
Email: itsasoartres@msn.com, evartres@hotmail.com
Liburutegia
EX LIBRIS S.L.
Email: bmuseona@navarra.es
Hezkuntza eta zabalkundea
Olaia Nagore Santos
Tel.: 848 426 493
Email: onagores@navarra.es
Kultur jarduerak
Carmen Valdés Sagüés
Tel.: 848 426 496
Email: cvaldess@navarra.es
Koordinazioa eta Zerbitzuak
Yolanda Mera Cordero
Tel.: 848 426 492
Email: ymeracor@navarra.es
Mantentze-lana
Félix Mendía Villanueva
Tel.: 848 428 881
Email: fmendiavi@navarra.es