Azkar atera

Martxoak 8 2024 - NABI

Martxoak 8 2024

HAINBESTE LORTUTA, HAINBESTE LORTZEKE

Feminismoak historian zehar lortu dituen lorpenak ukaezinak diren arren, gaur egun emakumeen aurkako indarkeriaren ahots antifeminista eta ukatzaileak entzuten ditugu (eremu digitalean zabalduak), mugimendu feministari zilegitasuna kendu eta emakumeen eskubideen arloko aurrerapenak zalantzan jarri nahi dituztenak; diskurtso horiek indarra hartu dute hainbat une historikoetan, gizartearen aurrerapen feministen aurrean erreakzionatuz.

Diskurtso hauei aurre egin behar zaie emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren bidean aurrera egiten jarraitzeko. Horregatik, aurtengo kanpainak feminismoa aldarrikatzen du berdintasunezko gizarte iraunkor eta demokratiko baterantz aurrera egiteko bide bakarra dela. Feminismo gehiagorekin, aurrerantz jarraitzen dugu.

Berdintasuna ahalduntze kolektibotik eraikitzen delako (2019). Baina banakako lana ere beharrezkoa da; horregatik galdetu: zer egiten duzu zuk berdintasunaren alde? (2020). Premiazkoa da balio-aldaketa bat, askotan emakume hitzari lotutako konnotazio negatiboa ezabatuko duena; zenbat aldiz entzun dugu "EMAKUMEA BEHAR ZUEN IZAN" (2021)? Nafarroa berdinzale batean bizi nahi dugu, horregatik, AURRERANTZ egin behar dugu (2022), emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorrerako urrats irmoari eutsiz. Eta berdintasuna lortzeko emakume guztiek egindako ekarpenak aitortuz: Zuregatik. Guztiengatik (2023). FEMINISMOARI esker, emakumeek gure eskubideak gauzatu ditzakegu gaur egun; FEMINISMOARI esker, genero-arrakalak murrizten dira, ongizate-maila handiagoa lortzen dugu, zainketei balioa ematen diegu eta gizarte jasangarria eraikitzen dugu.

Martxoaren 8an, FEMINISMOA aldarrikatzen dugu berdintasunezko gizarte iraunkor eta demokratiko baterantz aurrera egiten jarraitzeko FORMULA BAKAR gisa.

Hainbeste lortuta, hainbeste lortzeke (2024)

Lotutako bideoak

Beste edizioak

Martxoak 8 (2021 edizioa)

Martxoak 8 (2022. edizioa)

MARTXOAK 8 – EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Cartel 8M: Que no te enreden con machibulos

Martxoak 8 2025

Martxoak 8 (2023. edizioa)